|
BESTERIK | Uztarria eta 'Urola Kostako Hitza' |
Gaur, 2008/07/24
10:45
Astelehenean hasi ziren Go!azen euskarazko lehen film musikala grabatzen, Loiolako esklabetan. Pausoka ekoiztetxea ari da ETBrako filmatzen.
Ikusi bideoa |
Erantzun
|
|
Udalekuak | uztarria.com |
2008/07/22
15:01
Atzo, astelehena, ur jolasak egin zituzten Udaleko Gazteria Sailak antolatutako udalekuetan. Balkoietatik ura bota zieten hainbat herritarrek, gaztetxoek hala eskatuta.
Ikusi bideoa |
Erantzun
|
|
San Ferminak eta udalekuak | uztarria.com |
2008/07/7
13:49
Atzo, igandea, bota zuten Iruñean sanferminei hasiera emateko txupinazoa. Azpeitian sanferminen harira, entzierro txikia egin dute gaur udalekuetan dabiltzan umeek. Alde zaharreko kaleetan barrena ibili dira korrikalari txikiak zezenengandik ihesi.
Ikusi bideoa |
Erantzun
|
|
Aisia | uztarria.com |
2008/06/30
12:30
Kale Kulturaren erakustaldia egin zuten larunbatean Sanjuandegi auzoko ranpetan. 16:00retan hasi ziren eta Skate, Graffiti, BMX eta Breakdance erakustaldiak egin zituzten. Bideo honetan ekimen horren irudi batzuk daude jasota.
Ikusi bideoa |
Erantzun
|
|
FESTAK | Urola Kostako Hitza eta uztarria.com |
2008/06/25
13:10
Urrestillan bete-betean dabiltza sanjoanak ospatzen. Astelehenean izan zen San Juan bezpera eta urrestildarrek, usadioari hutsik egin gabe, zuhaitza sartu zuten plazan. Ostegunera bitartean hantxe edukiko dute, jaiak bukatu arte. Bideoa honetan zuhaitza jasotzeko momentu bat ageri da.
Ikusi bideoa |
Erantzun
|
|
Komunikabideak | Egin |
2008/06/24
10:01
Uztailaren 15ean beteko dira hamar urte Egin egunkaria itxi zutela. Urteurren horren harira eta Egin-en itxiera eta "adierazpen askatasunari eta informaziorako eskubideari egindako urraketa salatzeko", Egin: 10 urte izeneko bloga sortu dute. Blog horretan hainbat testu eta bideo zintzilikatu dituzte. Bideo horietako batean Joxean Agirre azpeitiar idazle eta kazetaria ageri da Egin-ek kultura arloan egiten zuen lana azaltzen.
Ikusi bideoa |
Erantzun
|
|
EUSKARA | Berria |
2008/06/18
13:31
Bost urte beteko ditu ekainaren 21ean (larunbatean) Berria euskarazko egunkariak, eta hona hemen berak urteotako ibilbideaz prestatutako bideoa. Larunbatean bertan ekitaldia egingo du Donostian, Kursaalen, 19:30etik aurrera. Sarrera denak agortu dira.
Ikusi bideoa |
Erantzun
|
|
Kultura | Nauzkauezproduktion |
2008/06/11
11:09
Ezinean Azpeitiko musika taldeak disko berria kaleratu du orain gutxi. Doinu berriekin batera, bideoklipa ere grabatu dute eta youtuben jarri dute ikusgai. Disko berriko ‘emakume’ abestiaren bideoklipa da eta Urrestillako lokaletan grabatu zuten.
Ikusi bideoa |
Erantzun
|