'Erreaktiboak' tailerrerako izen ematea zabalik da

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2024ko api. 13a, 09:15

Soinuaren eta irudiaren elkar eraginean oinarritzen den tailerra da Erreaktiboak. Maiatzaren 23, 24 eta 25ean izango dira saioak eta Jokin Guridi bergararrak gidatuko ditu. Izena emateko ez da beharrezkoa irudiaren eta soinuaren inguruko aurre ezagutzarik izatea.

Irudiaren eta soinuaren arteko interakzioa bilatzen du Erreaktiboak tailerrak. Irudiak soinua, soinuak irudia. Jokin Guridik bideratuko du aipatutako ikastaldia maiatzaren 23, 24 eta 25ean Dinamoa sormen gunean, eta formazio teorikoa zein praktikoa eskainiko ditu bertan. Izena emateko azken eguna maiatzaren 17a izango da. Interesa duen orori irekita dago tailerra. 

Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko, dinamoa.eus orrian dago aukera.