Atzoko manifestazioaren erantzunarekin "oso gustura" eta "borrokan jarraitzeko prest" daude antolatzaileak

Andoni Elduaien - Mailo Oiarzabal 2024ko api. 14a, 14:32

2.000 lagun baino gehiagok egin zuten bat Euskal Herria Bizirik sareak antolatutako Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik jardunaldiaren barruko manifestazioan.

Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako 2.000 lagun baino gehiagok egin zuten bat atzo Azpeitian Euskal Herria Bizirik sarearen Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik jardunaldiaren barruko manifestazioan.

Deialdiak izandako harrerarekin "oso gustura" eta helburuak beteta, "borrokan jarraitzeko prest" daude antolatzaileak. Bideo honetan atzoko manifestazioaren hainbat une, irudi, eta Sañu Bizirikeko Gaizka Otamendiren hitzak jaso ditu Erlo Gukak.