Domusa Teknik ISBk Challenge ligara igotzea lortu du

Aitziber Arzallus api 28, 18:43 Azpeitia

55-40 irabazi du Arxilen kontra Zaragozako Utebon (Espainia) gaur arratsaldean jokatutako partida; horrenbestez, datorren denboraldian Espainiako saskibaloiaren bigarren liga garrantzitsuenean lehiatuko da Luis Agirre Katxi entrenatzaileak gidatzen duen taldea. Bihar egingo diete harrera Azkoitiko udaletxean. 

Aniztasun Izpiak Kilometroak Txikia festak utzitakoak, bideoan

Maialen Etxaniz api 28, 13:26 Azpeitia

Atzo ospatu zuten Kilometroak Txikia Azpeitian, kultur aniztasuna eta euskara ardatz. Goizean, azoka, dantzak eta jolasak izan ziren osagarri nagusiak, eta arratsaldean Krostadarra. Ekintza guztiak amaitzean, antolatzaileak "pozik eta eskertuta" agertu ziren. Egunak utzitako irudiekin osatutako bideoa da honako hau. 

Soreasu antzokia, Azpeitia
Soreasu antzokia, Azpeitia
Azpeitia
Eskela

Juan Karlos Etxenagusia Iturbe

Azpeitia

Herenegun hil zen, 63 urte zituela. Hileta GAUR, astelehena, arratsaldeko 19:00etan izango da .