api 26, 11:29 Azpeitia
Merkatariak, ostalariak, gremioak eta profesionalak biltzen dituen atari digital berria sortu du Gukak. Tresna interaktiboa eta bizia da, eta herritarrek herrian kontsumi dezaten sustatzea du helburu. Maiatzaren 20an jarriko da abian.
api 25, 12:33 Azpeitia
Gipuzkoako Merkatarien Federazioak merkatari txikiak omentzen dihardu, bere 90. urteurrenaren harira. Urola Erdiko bost saltoki omenduko ditu oraingoan, tartean, Azpeitiko Agirre oparidenda. Ekitaldia datorren astelehenean izango da, Azkoitiko Elkarguneko Intxausti aretoan, 13:45ean.