Txupinazoa botata hasi da berrikuntzekin datorren Gazte Astea

Maialen Etxaniz 2024ko api. 16a, 13:34

Atzo, astelehena, Ahoztar Zelaietaren liburuaren aurkezpenak ireki zuen Gazte Astea, eta larunbatean Gazte Egunak itxiko du. Gaztetxeko kideek azaldu dutenez, urte hasieran ekin zieten antolakuntza lanei. Herritar orori egin diete ekintzetara bertaratzeko deia. 

Azpeitiko Gaztetxeko kideek antolatuta, Gazte Astea ospatzen ari dira Azpeitian. Atzo arratsaldean ekin zioten egitarauari, txupinazoarekin, eta larunbatera arte askotariko ekintzak egingo dituzte Gaztetxean zein kalean. Urteroko osagaiak izango ditu Gazte Asteak, baina horiek ez ezik, aurtengoan Gazte Eguna antolatu dute larunbaterako, hilaren 20rako. 

Hona hemen datozen egunetako egitaraua, osorik: 

  • Gaur, asteartea:
    18:30.Faxismoaren historia aztergai hitzaldia, Gaztetxean.
    20:30.Afaria, Gaztetxean.
  • Bihar, asteazkena:
    18:00.Grafiti tailerra eta luntxa, Gaztetxean.
  • Hilak 18, osteguna: 
    17:00.Mus txapelketa (izen-ematea 16:30ean egin beharko dute parte hartu nahi dutenek).
    18:00.Dardo eta futbolin txapelketak.
    19:00.Sheldons musika taldearen kontzertu akustikoa eta pizza poteoa.
  • Apirilak 19, ostirala:
    20:30.Parrillada plazan, eta jarraian, parodia.
  • Apirilak 20, larunbata, Gazte Eguna: 
    10:00.Xoxotera Igoera lasterketa, plazatik abiatuta. Izen ematea zabalik dago Azpeitiko Haginpe eta Mendizaliek tabernetan eta Azkoitiko Dean tabernan. 15:00.Bazkaria eta sari banaketa, Azoka Plazan. Jarraian,karro-poteoa, Alde Zaharrean zehar. 22:00.The Lio, Habemus Papam eta Ostikoka musika taldeen kontzertuak, Gaztetxean