Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 19,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Bideoak

 BIDEOAK

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  •  ORRI HAU...

     

    Bideoak

    Hemen bildu ziren Loiolan

    Politika | uztarria.com |  2010/03/12  16:06

    2006ko udazkenean PSE-EEk, Batasunak eta EAJk Azpeitian, Loiolan egindako negoziazio politikoaren kontaketa egin du Imanol Murua Uria kazetariak (Zarautz, 1966) Loiolako hegiak liburuan, eta berria.info-k alderdi horiek Loiolako Arrupe Etxean zein gelatan bildu ziren erakusten duen bideo erreportajea egin du, zer beste gela erabiltzen zituzten ikus daiteke, non jaten zuten... Orain arte inon ikusi gabeko irudiak dira.

    Enekoitz Esnaola Uztarria Kultur Koordinakundeko kide ohi eta berria.info-ko azpeitiar kazetariarekin batera izan da Murua Uria Loiolan erreportajea egiten. Apirilaren 6an grabatu zuten.

    Bideoaren lehen partea da hau, gelak-eta ikusten direna. Bideo osoa ikusteko, bestela, hemen.

    Ikusi bideoa  |  Erantzun

     

    'Bi errepidean', Erniarraitzekoekin hizketan

    Kultura | Bi errepidean (ETB1) |  2009/12/15  11:48

    Ostiral honetan, 21:00etan, ETB1eko 'Bi errepidean' saioan bertso mundua izango dute hizpide. Azpeiti-Azkoitiko Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kideekin izandako solasaldiaren bideoa hemen.

    Ikusi bideoa  |  Erantzun

     

    Autodefentsarako deia

    GIZARTEA | Berria.info |  2009/11/26  17:00

    Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna izan zen atzo (azaroak 25, asteazkena) eta horren harira mobilizazioak izan ziren batean eta bestea. Azpeitian ere hainbat herritar elkartu zen plazan emakumeen kontrako indarkeria salatzeko. Autodefentsarako eta emakumeen antolakuntzarako deia egin zuten.

    Ikusi bideoa  |  Erantzun

     

    San Agustin plazako parkea

    Nanoteknologia | uztarria.com |  2009/11/19  11:47

    Gabonetatik aurrera Azpeitiko haurrek jolas-parke berri bat izango dute San Agustin plazan. Parkeko espaloiari esker, aire garbiagoa arnastuko dute bertara gerturatzen direnek. Jartzen ari diren zoruak propietate garbitzaileak baititu. Teknopolis ETB1eko saioaren orritik hartu dugu bideoa.

    Ikusi bideoa  |  Erantzun

     

    Ibai-Eder urtegiaren inguruko ibilbidea

    Ibai Eder urtegia Nuarbe | uztarria.com |  2009/11/10  09:34

    Nuarbeko Ibai-Eder urtegiaren inguruan dagoen ibilbidea erakusten du bideo honek. Ibilbidea erakusteaz gain urtegiaren inguruko paisaia ere ikus daiteke bertan. Youtuben aurkitu dugu.

    Ikusi bideoa  |  Erantzun

     

    'Azpeitiko sokamutilak' DVDa

    Sokamuturra | Jexux Artola (Argazki Elkarteko kidea) |  2009/10/19  10:32

    Jexux Artola Argazki Elkarteko kideak Azpeitiko sokamutilak DVDa aurkeztu zuen urriaren 16an, Zezen Beltz elkartearen asteburuko ekimenen barruan, eta hona hemen DVDa bera, hiru zatitan.

    Ikusi bideoa  |  Erantzun

     

    Jose Luis Otamendi eta Bide Ertzean taldea

    MUSIKA | Bide Ertzean |  2009/10/1  10:21

    Bide Ertzean musika taldeak plazaratu berri du urtarrilean grabaturiko Leidor Sessions zuzeneko diskoa eta DVDa. Lan horretan hamar urteko ibilbidea bildu du Tolosako (Gipuzkoa) taldeak. DVDan, emanaldiaz gain, taldeari buruzko dokumentala ere jaso dute. Besteak beste, Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarraren adierazpenak bildu dituzte. Bideo honetan Graffitti kanta ikusentzun daiteke.

    Ikusi bideoa  |  Erantzun

     

    Alberto Berzal azpeitiarra, 'Zorion perfektua'-n

    KULTURA | Zorion perfektua |  2009/09/21  12:41

    Jabier Elortegi zuzendariaren Zorion perfektua filma estreinatuko dute ostiralean (irailak 25) Donostiako 57. Zinemaldian. Bertan, Alberto Berzal aktore azpeitiarra ikusteko aukera izango da, Anne Igartiburu filmeko protagonistarekin batera. Beheko bideoan filmaren trailerra ikus daiteke.

    Ikusi bideoa  |  Erantzun

     

    Bideo zaharragoak »»

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak