Umorez bete du Haginpe 'Bota bildurrikpe!' bertso saioak

Maialen Etxaniz 2024ko api. 28a, 09:13

Ostiral gauez bertso saioa eskaini zuten Nerea Ibarzabalek, Aitor Bizkarrak, Andoni Egañak eta Aitor Tatiegik. Urtero bezala, Julen Iparragirre aritu zen gai jartzen.  

Hirugarren Bota Bildurrikpe! bertso saioa egin zuten ostiralean Haginpe tabernan. Umorea oinarri eta ardatz dituen bertso saioa da Bota Bildurrikpe! , eta aurtengoan ere, umorez bete du taberna. 22:00ak ondo pasatuta hasi zen saioa, eta taberna goraino bete zen ordurako. Nerea Ibarzabal, Aitor Bizkarra, Andoni Egaña eta Aitor Tatiegi aritu ziren kantuan, Julen Iparragirre Txikik jarritako gaiei helduz. Ordu eta erdi iraun zuen bertso emanaldiak, eta ikusleek bero erantzun zuten hasieratik. 

Hurrengo urtean berriro antolatzeko asmoa agertu zuten antolatzaileek.