Inauteriak 2024

Karnabaletako sokamuturraren ordutegiak eta ganadutegiak jakinarazi ditu Zezen Beltzek

Iazko Astelehen Karnabaleko helduen sokamuturra, plazan. (Ziklix)

Igandean, astelehenean eta asteartean izango da helduen sokamuturra, hilaren 11n, 12an eta 13an.

Jai Karnabala (otsailak 11)

  • 12:00-12:30: helduen sokamuturra, Bergarako Zezenak ganadutegia.
  • 16:30-20:00: helduen sokamuturra, Bergarako Zezenak ganadutegia.

Astelehen Karnabala (otsailak 12)

  • 16:30-20:00: helduen sokamuturra, Lopene ganadutegia.

Astearte Karnabala (otsailak 13)

  • 07:00-09:30: helduen sokamuturra, Bergarako Zezenak ganadutegia.
  • 16:30-20:00: helduen sokamuturra, Saka ganadutegia.

Aurten ez da txikien sokamuturra izango (astelehen goizean izan ohi da), momentuz dagoen araudiagatik.

Hemen ikus daitezke iazko karnabaletako sokamutur saioen argazki bildumak.

Oharra: 16 urtetik beherako lagunek debekatua dute helduen sokamuturreko ibilbidean egotea.