Olaia Esnaola, bihar estreinatuko den 'Harri Herri' programaren bigarren aldian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2024ko api. 14a, 09:00
Olaia Esnaola. (Urtzi Oteiza).

Bihartik aurrera, harri-jasotzea oinarri duen saio-lehiaketa astelehen gauetan emango dute ETB1en, 22:30ean.

Harri-jasotzea oinarri duen Harri Herri telebista saioaren bigarren edizioa bihar estreinatuko dute ETB1en, 22:30etik aurrera. 32 harri-jasotzailek hartuko dute parte, hamasei gizonek eta hamasei emakumek, eta beste horrenbeste kapitainek gidatutako lau taldetan banatuta lehiatuko dira. 

Lehen edizioan bezala, bihar hasiko den bigarren aldian ere Harri Herri-ren parte hartzaileen artean egongo da Olaia Esnaola azpeitiarra. Joseba Ostolaza buru duen taldean lehiatuko da Esnaola; 100 kiloko errektangularrarekin ariko da azpeitiarra lehiaketan, eta Goizeder Abendibar, Ane Atxutegi eta Udane Ostolaza izango dira bere taldekideak.