Aurtengo Sanjosetako Trikiti Jaialdia gaur emango dute ETB1en

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2024ko api. 13a, 11:16
Sanjosetako 34. Trikiti Jaialdiaren bukaerako irudia. (Ibon Errazu)

Oholtza saioaren barruan emango dute martxoaren 16an Soreasu antzokian egin zuten jaialdia.

Joan den martxoaren 16an Soreasu antzokian egin zuten Sanjosetako 34. Trikiti Jaialdia telebistan ikusteko aukera izango da gaur gauean. ETB1eko Oholtzan saioaren barruan emango dute aurten ere trikitilarien eta trikitizaleen Azpeitiko urteroko hitzorduak emandakoa.

2024ko jaialdia Jose Luis Etxeberria Xapre omenduz egin zuten.