(👎) Padel kolpea euskarari

Erabiltzailearen aurpegia Zaparraie euskara taldea 2024ko api. 24a, 11:41

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia 👎/ Herritar batek bidali digu Padel Urolaren kartela: dena erdaraz. Webgunea ere halaxe du, eta atariko beste hizkuntza, katalana da. Euskararik ez. Ba al leike?! Instagramen bai, iruzkinetan egiten du euskaraz ere. Anardi industrialdean dago Padel Urola. Hari ez ezik, erabiltzaileei eskatzen diegu exijitzeko euskara erabiltzeko euskarri denetan.

Salaketa hau ere Behatokira eta Elebidera pasatuko dugu.

Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko edo goraipatzeko modukoa, bidali testua eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera, eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.