(👍) TotalEnergies, euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Zaparraie euskara taldea 2024ko mar. 7a, 13:36

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia 👍/ Herritar batek bidali digu: "TotalEnergies enpresa kontratatu dut etxeko argindarrerako, eta telefonoz euskaraz artatzen naute, hainbat euskal enpresak ez bezala. Aukera hori eskaintzen du TotalEnergiesek. Webgunean ere badute euskararen aukera". Frantziako multinazional bat da TotalEnergies.

Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko edo goraipatzeko modukoa, bidali testua eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera, eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.