'Gorputza mugimenduan' tailerra antolatu du Kulturaz kooperatibak maiatzaren bigarren asterako

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2024ko api. 24a, 12:32
Aiala Etxegaraik emango du tailerra Dinamoan.

Gorputzaren mugimenduaz kontzientzia hartzeko eta sormenerako bideak ireki asmoz, esperimentatzeko tailerra izango da Aiala Etxegarai dantzariak eskainiko duena. Maiatzaren 10, 11 eta 12an izango dira saioak, Dinamoa sormen gunean.

Gorputza mugimenduan tailerra antolatu du Kulturaz kooperatibak maiatzaren bigarren asterako. Gorputzaren mugimenduaz kontzientzia hartzeko eta sormenerako bideak ireki asmoz, esperimentatzeko tailerra izango da Aiala Etxegarai dantzariak eskainiko duena. Maiatzaren 10, 11 eta 12an izango dira saioak, Dinamoa sormen gunean.

Denok dugu gorputz bat, geurea. Ordea, sarritan ahaztu egiten gara gure gorputz horri mugimenduak ematen diola bizia. Mugimendu horiek modu koziente eta sortzaile batean bideratzen baditugu abaguneak irekitzen ditugu, aukerak biderkatzen dira.

Jolasa tresna moduan erabilita gorputz espresiotik sortzea da tailer honen helburu nagusia. Gorputz espresioko adierazpide desberdinekin osatutako dinamiken bitartez gorputza mugimenduan ikertzea (dantza garaikidea, contact, inprobisazioa, antzerki fisikoa, taldeko zein bakarkako dinamikak...). Parte hartzeko ez da aurretiko esperientziarik izan behar, baina bai interesa eta gogoa.

Aiala Etxegarai artista koreografo, dantzari eta pedagogoak dinamizatutako saioak izango dira eskainiko direnak, gorputzaren eta mungimenduaren bidez modu askean sortzeko interesa duen edonorentzako prestatutako saioak. Jolasa, inprobisazioa eta gorputzaren kotzientzia lantzetik esperimentatzeko bideak jorratuko dira tailerrean. Hiru egunetan banatutako bederatzi orduko tailer praktikoa da. Ordutegiari dagokionez, ostiralean 18:00etatik 21:00etara izango da saioa, eta larunbatean eta igandean, berriz, 10:00etatik 13:00etara.

Informazio guztia eta izen ematea dinamoa.eus webgunean daude.