Nire leihotik

Biziraupena

(Jon Olaizola)

Jon Olaizolak 2022ko otsaileko Uztarria aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

Zure borrokaren zergatia jakitea.

Eraisten zaituzten bakoitzean altxatzea.

Bizkorrago den bati aurre hartzea, azkarrago den bati ziria sartzea, indartsuago den bat zapaltzea.

Zorigaitzari begiratu eta ausardiaz aurre egitea.

Hori da naturak nahiz gizarteak sarri eskatu ohi diguna.

Hori da hain erraz esan eta hainbeste kostatu ohi zaiguna.