Espaloiak aparkaleku

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2024ko api. 16a, 09:39
Atoia espaloi gainean, pasabidea oztopatzen. (Utzitakoa)

Landetan "eguna joan eta eguna etorri" errepikatzen den egoeraren adibide bat bidali du herritar batek Uztarriara: ibilgailu bat espaloia oztopatzen.

Atoi bat Landeta etorbideko espaloia oztopatzen. Horixe ikus daiteke "eguna joan eta eguna etorri" inguru horretan errepikatzen den egoera salatzeko herritar batek Uztarriara bidali duen argazkian.

"Kamioiak ez badira autoak, atoiak... eta espaloitik joaten den jendea errepidera irten behar, pasatzeko. Badirudi Landetan denak balio duela", gaineratu du herritarrak.