EH Bilduren irakurketa herrian karnabaletan gertatutako indarkeria matxista kasuen aurrean:

Azpeitiko EH Bilduk herrian izandako sexu erasoak salatu eta arratsaldeko elkarretaratzean parte hartzera dei egin die herritarrei.

Azpeitiko EHBilduk Azpeitiko Karnabaletan izan diren sexu erasoak salatu eta dei egiten die herritarrei plazan 18:30ean egingo den gaitzespen kontzentrazioan parte har dezaten. Halaber, babes eta elkartasun osoa adierazi nahi die erasotutako emakumeei. Indarkeria matxistaren aurrean, zero tolerantzia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide