Azpeitiko EH Bilduk dei egin du Palestinaren alde Donostian bihar egingo den manifestaziora joateko

Kartel honekin iragarri du Gernika-Palestina herri ekimenak Donostiako biharko manifestazioa.

Azpeitiko EH Bilduk bihar Donostian Palestinako herriaren alde egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du, Gernika-Palestina herri ekimenarekin bat eginez.

Euskal Herria herri zapaldua da. EH Bilduko kideok gure herriaren askatasunaren alde ari gara borrokan eta horrek, era berean, beste herri zapalduekiko elkartasun sentimenduak sorrarazten dizkigu.

Palestinarren errealitatea latza da aspalditik. Azpeitiko herritar ugarik ezagutu dugu bertatik bertara. Beste asko, bertara joandakoen kontakizunek asaldatu gaituzte. Azken egunotako albisteek eta irudiek hotzikara eragiten digute.

Sarraskia bertan behera utzi eta konponbide baketsu bat lortzeko urratsak egin daitezen eskatzeko, bihar, 17:30ean, hitzordu bat dugu Donostian. Ez gaitezen etxean geratu.

Gora Palestina!

Gora herrien arteko elkartasuna!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide