Euskal Errepublika

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Naziogintza Taldea 2024ko api. 16a, 22:44

EFEMERIDEA: Gaurko egunez, duela 93 urte, Azpeitiko Udalak, aho batez, Euskal Errepublika aldarrikatu zuen. Espainiako errepublika hiru egun lehenago ezarri zenean, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat udalek, tartean Azpeitikoak, Euskal Errepublika eskatu zuten Euskal Herriarentzat. Naziogintza Taldeak efemeride hura gogora ekarri nahi du gaur eta Euskal Errepublikaren aldeko urratsak ematea eskatu alderdi politiko abertzaleei. Gora Euskal Errepublika!!