Efemeridea: Euskal Errepublika

Iazko Euskal Errepublikaren Egunaren afitxa. (Naziogintza Taldea)

Gaurko egunez, duela 92 urte, Azpeitiko Udalak, Euskal Herriko beste udal batzuen antzera, Euskal Errepublika eskatu zuen gure nazioarentzat, mozio historiko baten bidez. Naziogintza Taldeak gure memoria historikoa berreskuratu nahi du, eta 1931ko gertakari hura ezagutarazi.

1931koa ez zen Azpeitiko Udalak egin zuen Euskal Errepublikaren aldeko aldarrikapen bakarra. Duela bi urte, 2021ean, Azpeitiko Udalak, aho batez, berretsi egin zuen 1931ko mozioa, eta bigarren aldiz Euskal Errepublika eskatu zuen Euskal Herriarentzat.

Maiatzeko udal hauteskundeak direla eta, aurten ez dugu gure herrian antolatuko Euskal Errepublikaren Eguna, iazko maiatzean ospatu genuena. Ondo bidean, 2024ko maiatzean antolatuko dugu berriro. Gora Euskal Errepublika!