AP-8ko Zestoa-Zumaia lotunearen sarbidea itxiko dute bihar, Donostiarako noranzkoan

Intza Trula 2024ko api. 16a, 17:00
Artxiboko irudian, Zumaiako AP-8 autobideko bidesaria.

Zorua berritzeko zenbait lan direla medio itxiko dute sarbidea asteazkeneko 21:30etik osteguneko 04:30era bitartean. Irteera, aldiz, zabalik egongo da.

AP-8 autobideko Zestoa-Zumaia lotunearen sarrera itxiko dute bihar iluntzean, Donostiarako noranzkoan, zorua berritzeko lanak egin behar dituztelako. Hain zuzen, bihar, asteazkena, 21:30ean itxiko dute sarbidea, eta ostegunean 04:30ean zabaldu. Dena den, lotunearen irteera zabalik egongo da, baita Bilborako noranzkoa ere.

Hortaz, lanek irauten duten bitartean Itziarko, Zarauzko edo Elgoibarko lotuneak erabil ditzakete erabiltzaileek AP-8ra sartzeko.