2024ko bigarren kreditu aldaketa izango dute hizpide gaurko udalbatzarrean

Maialen Etxaniz 2024ko api. 16a, 09:15
Azpeitiko udaletxea, artxiboko irudian. (Maialen Etxaniz)

Gaur egingo dute apirileko ohiko udalbatzarra, 19:00etan hasita. Kreditu aldaketa ez ezik, udalaren zein haren erakunde autonomiadunetako lanpostuen zerrendaren aldaketa izango dituzte hizpide, besteak beste. 

Apirileko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, 2024. ekitaldiko bigarren kreditu aldaketa eta udalaren zein haren erakunde autonomiadunetako lanpostuen zerrendaren aldaketa izango dituzte hizpide. 

Hona hemen gaurko udalbatzarrean landuko dituzten gaiak:

  • Udalbatzak 2024ko martxoaren 5ean eta martxoaren 25ean egindako aktak onartzea.
  • 2024. ekitaldiko bigarren kreditu aldaketa, kreditu gehigarrien bidez.
  • Udalaren eta bere erakunde autonomiadunetako lanpostuen zerrenda aldatzea.
  • Urola Erdiko Mankomunitatearen Kontu Batzordean Azpeitiko Udalaren ordezkaria eta bere ordezkoa izendatzea.
  • Alkatetzak 2024ko otsailean emandako ebazpenen berri ematea.
  • Galdera eta erreguak