KZguneak maiatzeko ikastaroen eskaintza jakinarazi du

Intza Trula 2024ko api. 16a, 09:00
(Argazkia: Pixabay)

39 ikastaro eskainiko dituzte guztira, eta horietatik 17 euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurre, bideokonferentziaz edota urruneko modalitatean.

Hilero bezala, Azpeitiko KZgunean prest dute maiatzeko ikastaroen eskaintza, eta horietako ikastaroren batean izena eman nahi duenak irekita du aukera. 39 ikastaro eskainiko dituzte guztira hil honetan, eta horietatik 17 euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurre, bideokonferentziaz edota urruneko modalitatean.

Hauek dira maiatzean KZgunean euskaraz egin ahal izango diren ikastaroak:

  • Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean.
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Maiatzaren 6an eta 7an, 18:00etatik 20:00etara.
  • BakQ ziurtagiria.
    • Aurrez aurrekoa.
    • 2 ordu.
    • Maiatzaren 22an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Online izapideak Osakidetzarekin.
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Apirilaren 29an eta 30ean, 11:00etatik 13:00etara.
  • Androiden mantentze lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza. 
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Maiatzaren 8an eta 9an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi.
    • Aurrez aurrekoa.
    • 14 ordu.
    • Maiatzaren 23tik 31ra, 11:00etatik 13:00etara.
  • Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin.
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Maiatzaren 10ean eta 13an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Argazkiei ukituak eman zure smartphonearekin.
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Maiatzaren 14an eta 15ean, 18:00etatik 20:00etara.
  • Editatu bideoak zure smartphonearekin.
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Maiatzaren 16an eta 17an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Ikas ezazu ShotCut aplikazioarekin bideoak ukitzen.
    • Urrunekoa.
    • 40 ordu.
    • Maiatzaren 6tik ekainaren 5era.
  • Zure bidaia planifinatu.
    • Aurrez aurrekoa.
    • 6 ordu.
    • Maiatzaren 22tik 24ra, 18:00etatik 20:00etara.
  • Garraio publikoa zure smartphonean.
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Maiatzaren 27an eta 28an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Musika aplikazioak zure smartphonean.
    • Aurrez aurrekoa.
    • 2 ordu.
    • Maiatzaren 31n, 18:00etatik 20:00etara.
  • YouTube. Bideoak ikustea baino gehiago.
    • Bideokonferentzia.
    • 4 ordu.
    • Maiatzaren 9an eta 10ean, 11:00etatik 13:00etara.
  • LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu.
    • Aurrez aurrekoa.
    • 6 ordu.
    • Maiatzaren 17tikj 21era, 11:00etatik 13:00etara.
  • LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu.
    • Bideokonferentzia.
    • 4 ordu.
    • Maiatzaren 28an eta 29an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Sortu zure e-mail publizitate kanpainak.
    • Urrunekoa.
    • 20 ordu.
    • Maiatzaren 13tik 29ra.
  • Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean.
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Maiatzaren 20an eta 21ean, 18:00etatik 20:00etara.

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.