Maite Etxezarreta seigarren, Espainiako Mendi Lasterketen Txapelketan

Maialen Etxaniz 2024ko api. 15a, 12:12
Maite Etxezarreta, atzoko lasterketaren une batean. (RFEA)

Atzo jokatu zuten proba Candeledan, eta Oihana Kortazar izan zen nagusi. 

Maite Etxezarreta azpeitiarrak seigarren amaitu du Espainiako Mendi Lasterketen Txapelketa. Atzo Candeledan (Avila, Gaztela eta Leon) jokatu zuten Espainiako Mendi Lasterketen Txapelketaren hitzordua, eta Oihana Kortazarrek (01:23:03) eskuratu zuen lehen postua. Bigarren sailkatu zen Onditz Iturbe, eta Bel Calerok osatu zuen podiuma. Azpeitiko korrikalariak ez zuen lortu lehen hirukoan sartzerik, baina postu txukunarekin amaitu du mendi lasterketen txapelketa. 

Etxezarretak Gipuzkoako Maratoi Erdiko Txapelketa irabazi zuen joan den martxoan, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian. Orduko hartan, 01:19:14 denborarekin eskuratu zuen Gipuzkoako txapela.