Garaipenarekin ekin dio Ibai Angulok Lineako Espainiako Kopari

Maialen Etxaniz 2024ko api. 15a, 10:15
Ibai Angulo, kopako lehen probako helmugan. (Fedme)

Asteburuan jokatu dute Espainiako Kopari hasiera eman dion proba. Junior mailan Angulo izan zen nagusi, 18 kilometroko eta 980 metroko desnibel positiboko lasterketa 01:35:19 denboran amaituta. 

Joan berri den asteburuan hasi da 2024ko Lineako Espainiako Kopako Zirkuitua CxM Trailean, eta Ibai Angulo azpeitiarrak aurreneko postuan amaitu du lehen proba. Emaitza ederrekin ekin dio txapelketari Urrestillakoak, junior mailan lehen postua eskuratuta. 

Miranda Ebron jokatu dute Espainiako Kopako Zirkuituaren barruko lehen lasterketa, sei kategoriatan. Angulok junior mailako proban lehiatu da. Junior mailako korrikalariek Ibiltariaren ibilbidea osatu behar izan zuten, hain zuzen, 18 kilometroko eta 980 metroko desnibel positiboko proba. Gizonezkoetan, Angulo iritsi zen aurrena helmugara 01:35:19 denborarekin. Adrian Valle (01:36:37) izan zen bigarrena eta Eneko Olabarriak (01:36:44) osatu zuen podiuma. Emakumeetan Aroa Calvo izan zen nagusi (01:56:21). 

Datozen asteetan jokatuko dituzte Lineako Espainiako Kopako Zirkuituaren barruko gainerako probak, eta emaitzik onenak lortzeko lehian arituko da Angulo.