Ostegunean itxiko dute Juan Mari Ibarzabalen argazki erakusketa

Mailo Oiarzabal 2024ko api. 15a, 09:11
'Gure inguruko hegaztiak' erakusketan ikus daitezkeen argazki batzuk. (Iraia Oteiza)

Lau egun aurreratu dute aurreikusitako data, Gure inguruko hegaztiak erakusketa dagoen Betharrameko aretoa igandean hautesleku izateko prestatu behar dutelako.

Hasieran aurreikusitakoak baino lau egun gutxiago izango ditu Juan Mari Ibarzabalen Gure inguruko hegaztiak argazki erakusketak.

Datorren igandera arte, apirilaren 21era arte, irekita egotekoa zen erakusketa Betharramen, baina erakusketa aretoa hautesleku bihurtuko da, hain justu, igandean. Horregatik aurreratuko dute Ibarzabalen erakusketaren itxiera, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako prestatu behar dutelako Betharrameko udal aretoa.