Orbegozo Ados Pilotaren Binakako Txapelketa Nagusiaren finalaren atarian geratu da

Ane Olaizola 2024ko api. 14a, 09:06
Orbegozo, atzoko partidaren une batean. (Ados Pilota)

Oihana Orbegozo azpeitiarrak Iturriagarekin bikotea osatuta, eta Naroa Agirre arroarrak Barrokal bikotekide zuela jokatu zuten atzo arratsaldean Binakako Pilota Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoa, eta gorriak gogotik saiatu ziren arren, Agirrek eta Barrokalek 22-10 irabazi zuten norgehiagoka.

Ados Pilotaren eskutik, Binakako Pilota Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoa jokatu zuten atzo, larunbata, Miarritzeko (Lapurdi) Plaza Berri pilotalekuan. Oihana Orbegozo azpeitiarrak Iturriagarekin bikotea osatuta, Naroa Agirre eta Barrokalen aurka jokatu zuten norgehiagoka, eta gorriak gogotik saiatu ziren arren, ezin izan zituzten Agirre eta Barrokan mendean hartu, eta 22-10 eginda, finalaren atarian geratu ziren. Agirrek eta Barrokalek Ruiz de Infante eta Leire Galeanoren aurka jokatuko dute finala datorren larunbatean (18:00), Antzuolan (Gipuzkoa). Finalerako sarrerak online eros daitezke lotura honetan.

Arregiz eta Orbegozoz gainera, Eneritz Arrieta azkoitiarrak ere parte hartu du Ados Pilotaren Binakako Txapelketa Nagusian. Hirugarren edizio honetarako orain arteko binakako txapelketa luzeena antolatu du Ados Pilotak. Ligaxka fasea iazko abenduaren 16an hasi zuten Latasan (Nafarroa), eta finalaurrekoak erabakitzeko 42 partida jokatu dituzte. Lehen mailan zazpi bikote aritu dira lehian, eta promozio mailan lau.