Urola Bizirikek txorientzako hainbat etxetxo jarri ditu

Ane Olaizola 2024ko api. 14a, 10:22

Azkoitiko eta Azpeitiko ikastetxeetan eta Azkoitiko Santa Klara komentuaren aurreko zuhaitz batean jarri dituzte Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek egindako etxetxoak. 

Txorientzako hainbat etxetxo jarri ditu Urola Bizirik natur taldeak azken egunetan. Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeetan jarri dituzte egurrezko etxetxoak, baita Azkoitiko Santa Klara komentuaren aurreko zuhaitz batean ere. Hain zuzen, etxetxo hori besteak baino handiagoa da, "hegazti handiagoentzat" babesleku izan dadin. Horretarako, Azkoitiko Udaleko brigadaren laguntza jaso du taldeak. Era berean, Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek egin dizkiete etxekoak. Urola Bizirikek eskerrak eman dizkie ekintza horretan parte hartu duten guztiei.