Zozketa

Uztarria Gukak Neomak taldearen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu

Zerbitzuak 2024ko api. 16a, 11:30

Larunbatean eskainiko du kontzertua Soreasu antzokian, 22:00etan, eta Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Neomak taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean Soreasu antzokian. Saioa 22:00etan hasiko da eta zazpi emakumez osatutako taldeak tradiziotik edaten duen proposamena eskainiko du, baina irakurketa moderno eta taularatze berritzailean. Uztarria Gukak kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek ostiraleko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 51 da.