Zozketa

Leihotikan eta Toc taldeen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Gukak

Erredakzioa 2024ko api. 15a, 11:30

Kontzertua ostiralean izango da, 22:30ean, Sanagustin kulturgunean. Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Leihotikan taldeak bere estudioko zazpigarren lana den Etorkizuna ginenekoa aurkeztuko du ostiralean Sanagustin kulturgunean. Aurretik, berriz, TOC talde mungiarra arituko da. Kontzertua 22:30ean hasiko da, eta Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.