Eduki babestua

'Advanced' azterketa egiteko aukera izango da Azpeitian ekainetik aurrera

Erredakzioa 2024ko api. 16a, 12:12

Azterketa egiteko aukeraz gain, azterketarako astebeteko prestaketak ere eskainiko ditu Kids&Us hizkuntza eskolak. Informazio saioa antolatu du zentroak apirilaren 17an, asteazkena. Azpeitiko Basazabal jauregian egingo dute, 19:00etan.

Advanced edo ingeleseko C1 azterketa egiteko aukera izango da Azpeitian ekainetik aurrera. Honez gain, A2, B1 eta B2 azterketak egiteko aukera ere eskaintzen du Kids&Us Azpeitiak. Hemendik aurrera edozein herritar aurkez daiteke eta ingeleseko ziurtagiri ofiziala lortu. Informazio saioan hauen inguruko datuak emango dituztela aurreratu dute arduradunek.

Azterketara aurkezteaz gain, prestaketa saioak ere eskainiko ditu Oxford-eko zentro aztertzaile ofiziala den Kids&Us hizkuntza eskolak. Saio horiek herritar guztiei zabalduta daude eta momentuz, hiru aukera izango dituzte:

  • Ekainaren 24tik 28rako astea
  • Uztailaren 1etik 5erakoa
  • Uztailaren 15etik 19rakoa

Hiru kasuetan, ordutegia 16:00etatik 20:15era izango da, eta asteko prestaketa egin ondoren, ostiralean egingo da azterketa, 18:15ean. Prestaketa saioak aurrez aurre edo online bidez egin daitezke.

Azterketara aurkezten direnek, prestaketa saiorik gabe, 139 euro ordaindu beharko dituzte, aurrez aurreko ikastaro intentsiboa egiten dutenek, 260 euro ordaindu beharko dute, eta azkenik, online ikastaro intentsiboa hautatzen dutenek 240 euro. Azken bi aukera horien prezioan 5 eguneko ikastaroa, materiala eta azterketa bera sartuta daude. Aukera desberdin horietako batean izena eman nahi dutenek, hemen egin dezakete, eta izena ematez gain, ingeles maila ezagutzeko aukera ere izango dute interesatuek.

Azterketaren edota prestaketa asteen inguruko datu gehiago nahi duten herritarrentzat informazio saioa prestatu du Kids&Us-ek. Saio hori apirilaren 17an izango da Azpeitiko Basazabal jauregian, 19:00etan.

Lau zati

Duela bi urte eskuratu zuen Kids&Us Azpeitiak Oxford Test of English azterketa ofiziala egiteko baimena. Nazioarteko unibertsitateetan eta erakundeetan aintzatetsia da, baita Deustu eta Euskal Herriko Unibertsitatean ere, eta Oxfordeko Unibertsitateak ziurtatuta dago; mundu osoko azterketa garrantzitsuenetako bat da.

Azterketek bi orduko iraupena izaten dute eta %100 online dira: lau atal ditu; hainbat formatutako ariketak izan ohi ditu, ahozko zein idatzizko ulermena eta adierazpena ebaluatzeko.

Online egokitzen doan azterketa bat da; hau da, hautagaiaren erantzunen arabera egokitzen doa, eta, beraz, hautagaia ez da gainditu gabe gelditzen, baizik eta lortu duen mailaren ziurtagiria jasotzen du. Gainera, lau ataletako baten bat gainditzen ez badu, hori bakarrik errepikatzeko aukera izango du.

Ez izan zalantzarik, eta jarri zure ingeles maila proban hemen.