A30 greba feminista orokorra

Bazkaria eta bingo musikatua, eguerdi parterako

Aitziber Arzallus 2023ko aza. 30a, 15:30

Dozenaka grebalarik bazkaldu dute Azoka Plazan, Mugimendu Feministak antolatutako bazkarian, eta bingo musikatuan jolastuz pasatu dute bazkalostea. 17:15ean plazan jarri dute hitzordua Zumaiako mobilizaziora joateko.

Goiz guztia euripean hara eta hona igaro eta gero, Azoka Plazan hartu dute aterpe dozenaka grebalarik, eta han bazkaldu dute, Mugimendu Feministak antolatutako otorduan. Bazkalostean ere barru giro egiten zuenez, han igaro dituzte hurrengo orduak, tertulian batzuek, bingo musikatuan besteek. 17:15ean plazan jarri dute hitzordua Zumaiako mobilizaziora joateko; beraz, aurki abiatuko dira hara. Zumaian egingo dute gaurko eskualdeko mobilizazio nagusia. 

(Argazkiak: utzitakoak)