A30 greba feminista orokorra

Azaroaren 30erako greba feminista orokorrerako deiarekin bat egin dute hainbat eragilek

Nerea Uranga 2023ko aza. 29a, 17:11

"Zaintzarako eskubide kolektiboaren alde" greba feminista orokorrerako deia egin du azaroaren 30erako Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Azpeitiko hainbat eragilek, enpresetako langilek eta norbanakok bat egin dute grebarako deialdiarekin.

Azpeitiko hainbat eragilek, enpresetako langilek eta norbanakok bat egin dute azaroaren 30erako Euskal Herriko Mugimendu Feministak egindako greba feminista orokorrerako deiarekin.

  • Honako eragileek egin dute bat deiarekin: Baigera jubilatuen elkartea, EH Bildu, ELA sindikatua, Elikagunea, Elkar-ekin, Emakumeen Mahaia, Ernai, Erniarraitz bertsozale elkartea, ESK, Etxalde, Iraurgi ikastetxea, Urola ikastola BHI, Ikasberri ikastola, Ikasberri kirol elkartea, Ilunpe pilota elkartea, Iraurgi saskibaloiko neskak, Kantu Jira, Kulturaz, LAB sindikatua, Lagun Onak Mendi Bazkuna, Marea Urdina, Mugimendu Feminista, Oinatz elkarte animalista, Orkatz kultur elkartea, Pentsiodunen elkartea, Sortu, Steilas, Urolakoen Nafar Zuzterrak eta Xaputarrak xake kluba.
  • Honako enpresetako langileen ordezkariek eta enpresa batzordeek egin dute bat greba feminista orokorrerako deiarekin: Altuna y Uria, La Guipuzcoana autobusak, Azpeitiko Udala, Azpeitiko igerilekua eta kiroldegia, liburutegia, euskaltegia, ludotekak, Gaztelekua, Emakumeen Txokoa, Biele, Burniker Machining, IA Tecnica, Glual Hidraulica, Mendiaraiz, Pedro Iriarte, Sammic, San Martin egoitza, Sidenor, Intz taberna, Korrale taberna, Haginpe taberna, Urtzi taberna eta Zuhatz taberna.