Otsaileko 12x12 barne lehiaketa: argazki lapurtua

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2024ko api. 15a, 15:11

Adiel Zabala-ren argazkiak lortu ditu puntu gehien Otsaileko 12x12 barne lehiaketan

Hemen gatoz berriro gure 12x12 lehiaketarekin. Aurreko ostegunean martxoko argazkiak ikusi eta bozkatu genituen, 'argazki lapurtua' genuelarik hil horretako gaia, hau da, argazkian ateratzen den pertsona horri, konturatu gabe ateratako argazkia.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan ziren bozketen emaitzak: lehen postua Adiel Zabala, bigarren Iñigo Olarte eta hirugarren Juan Mari Ibarzabal.

Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.