Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Parte hartu »  Eztabaidak »  Orain artean izandako eztabaida guztiak »  Zergatik dabil gero eta jende gutxiago asteburuetan?

 PARTE HARTU

 ORRI HAU...

 

Zergatik dabil gero eta jende gutxiago asteburuetan?

Azpeitian gero eta jende gutxiago ibiltzen da asteburuetan. Badirudi jendea kanporako joera hartzen ari dela. Edo, agian, jendea ez da lehen adina kalera irteten, Azpeitian bertan geratu arren.

1. azpeitiar zale bat - 2003/09/30 17:16
Nere ustez, jendie urritik aurrera asten dek. Beste urtetar ere berdin gertatu dek.
Abuztuan eta irailean kanpoko herriyetan festak izeten dituk eta normala dan bezela jendie berta arrimatzek.
Beste urtietan kilometruek pasau ondoren hasi huan jendie.
AUPA AZPEITIKO JUERGIE.
EUTSTI GOGOR!!!

2. beinga juergie la ostia!! - 2003/09/30 21:02
Egiye da azpeitin juergie ikaragarri bajauta daola, ta jetxiera hori gainea ezta denbora askun eman. Azpeiti ezta lengue ta hori juergazale danak antzeman deu. Nik eztakit ze, baino zeoze inberko litzeke juergie pixkat bultzatzeko:kontzierton batzuk jarri, o erariyek pixkat merketu, o zeoze beintzet. Juergaik gabeko herriyek eztake grazik. Tabernayek zeoze itie dakebe bestela juerga dana galtzeanin alperrik izengoa ta. BEINGA JUERGIE!!! GAZTIEK ANIMAU TA ERTEN PARRANDA!!

3. beste juergista bat! - 2003/10/01 13:04
Neuke ustet Azpeitin jendie asko asko jeitxi dala oindala urte batzukin konparauta. Ezta erreza, sapatu iluntzetan jendie gutxitxien arrazoie jakitie, asko izen laizke!

Baino nik ustet tabernayek beayek zeoze eiten hasi ber lekebela, ba hori adibidez grupuek jarri, ze azken fiņien ustet beayek diela geyen afektautakuek eta zeoze eiņ ezkeo irabazten ertengo ziela.

Hori bai grupuek fundamentozkuek izen daitezela ze bestela on einberrien kalte besteik eztiyobe eingo Azpeitiko sapatuko juergai.

Ez desanimau eta eutsi goyei, nik ustet zeoze ein laizkeula ta.



4. bien! - 2003/10/01 13:17
Jeitsi egin da gaueko anbientie, eta ni gustoa. Lehengo moskorkei hure ez zan normala. Nayo nuke geyo jetsiko balitz!

Gaņea, uste det herri guztiyetan jetsi dala, ez Azpeitiyen bakarrik. Diruek e ez du ematen deneako.

5. Erantzune aurrekuei! - 2003/10/01 15:35
Aizu! Sapatu gabien kalien jendie eotiek eztu nai esan mozkortuta daudela e? Ustet hor oso dixkurauta zaudela. Mozkorrak beti eongoie baztar guztiyetan, jende asko eo gutxi.

Sapatu gabak=mozkorrak eztauke ze izen berrik!Ez behintzet zuk esatezun modu hortan.

A! Eta nik eztakit zein dan arrazoie baino dirue etzat iruitzen arrazoi generala danik nahiz eta kasu konkretu batzuna igual bai.

Giro jator askue daola iruitze zat Azpeitin eta hori mantendu nai deu.

Osea juergie eztunak nai botatzie etxien gelditzeko aukerie hor dauke eta juergie botatzie nai dunake euki dezala.

6. gora azpeitiko juergak!!!!!!!!!!! - 2003/10/02 11:15
nere ustez azpeitin jendie oain hastea, urritik aurrea, ya ingurutako festak bukatzeizenien.baņo egiye da jendie eztala leno bezela ibiltzen ta ustet azpeitin zeoze inberko litzakela jendie ekartzeko. axkoitin esateako berta jendie inguratzeko grupuek jartzeituzte ta funtzionatzeu. nere iritziz, azpeitin'e antzeko zeoze einberko litzake.

7. Azpeitiarra - 2003/10/02 12:07
Danok konforme gaude zapatuko juergie jetxi ein dala,baņo nik ustet hori nahiko orokorra dala,eztala Azpeitiko kasue bakarrik.Geyo o gutxiyo,Azpeitiyen beti eotea anbientillue zapatuten(Agoztue ta setienbrie kendute).
Baņo ze pasatzea jayetan?Jende dana Hernanire o Donostire zinea o fubolea.Jayetan Azpeitiye herri "fantasma" bat bihurtzen da,hor bai zeoze ein berra daola,bai tabernak,bai udaletxiek o kuadrillak beayek hartu iniziatibie zeoze eiteko.

8. Jon - 2003/10/02 12:34
Aurrekukin guztiz ados, jeyetan Donostire, Zarautz eo Hernaire jun ezkeo danak ezagunek eta danok herritik kanpoa. Herriyen geratzeko arrazoi batzuk antolako balitzezke nik uste lagunduko lukela. Artara danok kotxeik hartube herriyen lasai ibiliko giņeke.
Zapatutakue berriz nabarmen bajau da, Azpeitin eta beste herriyetane bai, traguek gerota garestiyo daude eta kotxie hartzeko gogue geota gutxiyo. Iņok eztu nahi karneta urtebeteako galtzeik eta kanpoa moitzie nahi dunak kotxie hartze ezpaldimau zalle dauke moitzie, taxistie begiye ematie nahi ezpaldimau.

9. beinga juergie - 2003/10/02 21:21
Preziyuek bajau ta kontziertuek jarri!!!!Zeoze inberra dao ta,... bestela gero ta gutxiyoa dijue ta emen girue. Kalea juerga gaztiek, kalea!!!

10. Aldaketak - 2003/10/02 22:52
Nik ustet orokorrien herriyetan juergie jetxi ein dala,ta hiriburuek gora ein debela eo herriyetakuek geyo jute geala hiriburuta.Ta Azpeitiko juergiei dagokiyonez nik beintzet ikustetena da amen geratze yela 18 urte artekuek,kotxeipe daudenak,ta hortik aparte gero Loiolan bodie eukitakuek azaltzeye,bi multzo hoyek kendute bai bajau dala,ez takit beste danak nun sartze yen.Gero beste batzuk 24 eo urtekin eskondute ya etxin geratzeye.Ta bestiek ba erdi ixkutuen eo.Leno askosez jende geyo ibiltze uan,alare giro earra zeok gaur egun sapatu gauetan,mozkortzeko eo ez mozkortzeko jendie lepo nai dunak festak dauzke.Ta jayei buruz,ba nayo yat pueblo fantasmie izetie leno antzea eotie baņo,dana umien kotxezituekin andrak marujetazen ta gizonak albun erdi mozkor,dana umez tabar josita,ba ez.Geyo ez tan jeixten bitartien ni gustoa eongo nauk,jende gutxirekin e ondo pasatzek,baņo geyo ez dezala jeitxi girue.Leno axkoitiar danak etortze ituan baite ta nik bate en falta ez titxiat botatzen inolaz

11. kaximiro - 2003/10/03 10:01
Gezurre emateu holako gai batek zenbateaino eman leiken! Problema danak holakuek izen bazien! Alde batetik pasada bat iruitze zat gazte jendie (ni re hor nao) juergako gogo hori, besteik ez baleo bezela. Ta kontziertuena....bua, asko eskau ta gero plaza hutse eoteko, kilo erdiye pagautako grupuek ekarrita, modako 2-3 talde besteik ez ditugu segitzen. Holako gogue jartzie gustauko ziten mendi irteerak, eta beste mile gauza egiteko garaiyen.

12. bien! - 2003/10/03 12:43
Aupa, kaximiro! Arrazoia. Eman ber dena juergie dala. Hemen geyena kejatzeienak, tabernayek die, ta gu tonto-tonto hayek esatebena esaten. Juergie bajatzen ai dala. Ta ze? Bazan garaye! Gaurko gaztiek ez tie/gea lenguek bezelakuek, zapaturo sistematikoki moskortze zienak. Hori txarra al da? Herri biziye ez da zapatu gauen jendie duna bakarrik. Beste mille aktibidade duade, ta batemat jiyoko zan, ez?

13. zapatue bueno - 2003/10/03 13:51
Zapatuek bueno, baņo ostireletan ta jayetan kalien gure etxeko pasilluen baņo jende gutxiyo ibiltzek ta ori oso tristie dek.



14. honekin lotuta - 2003/10/03 13:53
Honekin lotuta, zenbat kamarero/a dauzkek simpatikotzat herriyen? 1,2,3,4, geyo?

15. Joxinixio - 2003/10/06 13:44
Jende gutxiyo dabileya egiye dek. Ze ba?
Arrazoi sinplie zaukek horrek, Azpeitiko neskak eta mutillek oso zozuek ditukelako, mutillek mozkorrea dedikatzeituk eta neskak berriz a verlas venir.
Etzeok ligatzeko anbienteik, oso zaille dek Azpeitiar batekin gau bateko zirrialdin bat eukitzie.
Eta hortaz kanpotarrak konturau ein dituk eta beste herri batzuk billatzen hasi dituk. Zona kalienteta juteituk eta ez Azpeiti bezelako herri itxi batea.
Azpeitiko kuadrillak, danak o neskanak o mutillenak izeten dituk eta sekta bat bezain itxiyek.
Hau dek arrazoie.


16. ander - 2003/10/06 16:22
oriyon alde juerga hobie eotek!!Š

17. Arrazoirik bai? - 2003/10/06 19:12
Azpeitin juergie jeixtien arrazoiei beire hasita, neuri pare bat etortze ziztek bapatin:
1- Garai batin goyen da beyen artin zaoan musika ezberdintasun hori eztaola ta beheko taberna geyenetan aitzeala musika "patxangerue", ta horrek jendie nazkau iteik.
2- Len baņo musika kontzertu gutxiyo eoteiela ta naiz eta kontzierto ordun plazie utzik eon, horrek jendie ekartzeula herrire.

Halare, eztek normala bajoi hau.BERRIZ GAUTXORI IRIKI BERKOIAU!!!

18. joxinixioi - 2003/10/06 19:32
Hi, ta zein dituk zona kaliente hoiyek?? Arrazoi asko daukek, zozoek gaituk, hori dek gure mixeriye. Igual jende askontzako informaziyo "lagungarriye" izengoek nun ligatzean esate baek......

19. neu - 2003/10/06 20:36
azpetin ligatzie loteriye tokatzi baņo zailo dek.
ta tabernayek ere, beayen musikie pixket zaituko baziaben hobe ziaben. Beti musika iguala?? segun ze momentutan musikiek animau eiteau edo kixton bajoie emateik. BERRITU EDO HIL!!!!!!!!!!

20. Joxeinixio - 2003/10/07 11:45
Geure burue eztezagun engaņau muusikie eta kontzertuen istoriyo merke horrekin.
Konturau bazeate Azpeitiyen musikie geruo ta homogeneuo dek taberna danetan.
Ya etzeok ezberdintasun hori goye ta beyen artien. Taberna danak musika patxangerue jartzen bukatzeiabe. Eta beste herriyetan e gauze iguala daukek.
Kontzertuek oso ondo zaudek, egiye dek jendie erakartzeiabela baiņo ez beayen kalidade artistikuatik.
Izene, jendiengan ustie zeok kontzertue daon herriyen anbientie eoteala, beste era batea esanda
Vicente donde va la gente.
Kaso puteik etzoau eiten zein ta ze jotzen ai dan. Guri axola zaigun bakarra dek kontzertue bazeok,
ordubete geyoz tabernak irekita eongo diela.


21. joxeinixioi - 2003/10/07 17:54
Dagoeneko igual dek grupue eon eo ez, zeren tabernayek akordiyo bat ein diabe udaletxiekin urte osuen goizeko 4:00tan ixteko. leno neguen 3:30 ten eta uderan 4:ootan ixte ziaben eta.
Nere ustez Azpeitin sapatuten , beste herriyetan baņo beranduo ixten ditxiabe tabernak.

22. juergista - 2003/10/07 21:35
Azpeitin ligatzie oso zalle dala egi berdaderue dek beintzet ta hortan danok ados eongogeala pentzatzeiat.Kortau puta batzuk gaituk danok eta nahiz da danok batematekin porai juteko kriston goguekin eon, pausue emateako urtebete pasatzeziobek askoi. Ta goien da beien musika patxangerue jartzen bukatzebela eztek egiye. Beien musika patxangerue apenas jartzeiabe, ta aurten batez esateko morun gaņea. Lengo urteko festatan da bastante jarri ziaben baino aurtengotan zero. Ta oin desgraziz beien goyen baino juerga gutxiyo eotela re esaten atrebiuko nitxuan ni, o nei ala iruitzezitek beintzet. Beien musika alaye jartzen pixkat geyo aleginduberko zien,len batek esa dun bezela musikiek kriston aldie iteu ta. Bazaudek euskal talde o talde "alternatibuek" ( O.T, Malena ta olakun tipokuk eztinak beintzet) kriston alayek, martxosuek eta juergako fenomenuek dienak. BEEKO GIRUE SUSPERTU BERDIAU DANON ARTIEN E LA OSTIA!!! MUSIKA ALAI GEYO, MARTXAKO GOGUE TA ANIMO AZPEITI!!!!!!!

23. zator - 2003/10/08 09:55
pare bat gauzatxo. Badirudi neskarik ez duela iritzirik eman, irudipena ba da ere, eta ligatze kontu hori ez zekiat aitzaki politte jartzea ez otean. juerga=ligatzea ez zekiat nik ekuazio egokia izaten denik (hobe horrela balitz) dena den orokorrean juerga=mozkortzea honek bai duela egi itxura. ez diat uste inor etxetik atera eta juerga egiteko asmoa duenean ligatzeko asmorik izaten duenik(utopia bat delako agian) baina kanpora ateratzen gaituk eta gure ohiturekin jarraitzen diagu.
Edo ohituraz aldatzeko pausoak ematen ditugu edo gauzak bere horretan jarraituko diate. Dena den neskek ere zerbait esan beharko diate eta iritzia eman ezta...
tabernariyek berriz oso gustora ez bazeudek ez dek dirua=girua gaizki dabilelako seguruenik orainarte nahikoa baino gehiago izan dutelako dela.
Bazekiat izugarrizko astakeriaren bat idatziko dudala baina ba ote dakigu tabernarik gabeko leku batean egun bat baino gehiago pasatzen. Ez du balio mendira joaten garenekoa zen botelloia bertan egiten diagu...

24. Joxeinixio - 2003/10/08 15:03
Ikusteiat jendie betiko topiko eskasakin jarraitzula. Musikie ona ipini,(hau dek iņok eztun aitzen musika alternatibo famoso hori), eota ez altzakiaun taberna jun gabe ondo pasatzen.
Geure burue ez engaņatzie bakarrik esakatzen diat.
Musika alternatuena oso ondo zeok, betiko bakallau o patxangero rantziuen partez, baino diruik eztik ematen.
Eztek ba pentsauko, funky musikie, jazz elektronikue o reggeye o holako musika bailable alternatibue jarri ezkeo jende geyo ibiliko huanik Azpeitiyen.
Gure gizartie modien influentzipien zeok eta modan daona aitzeiabe. Batzui gustau eitezakobelako eta bestiei ez gustau arren musika horren itzalien daon saltsie(ligoteo moment) gustatzen zayobelako.
Gauze bat dek hiri ze gustatzen zaken eta beste bat jendiek ze korriente segitzeun(eta eztiat balorau nahi korriente hori ondo ala gexki daon)
Bestalde zator lagun maitiek, bere burue gezur txikiyek botayez, esan nahi izentziguk, juergie=mozkorra dala. Eta etzaukekela serikusik jendien arteko relaziyotan.
Nik galdera bat eingo diat, emaiek orduen esplikaziyo razonable bat, ea jendie zeatik mozkortzean.
Eta ez hai eroi betiko topikuen jokuen, haundiyena eiteko, bal bal bla.
Jendiek alkolakin eta drogakin lortzen bakarra dek desinibiziyo bat jendien arteko relaziyotan. Eta hor sartzek aurkako sexuarekiko relaziyo hori.
Ezpaek nahi aitorture, geyenak juerga erteteibe eta mozkortzeituk eo drogau ez hori eitetik bakarrik, neska eo mutillekin egoera normal batien eon ezkeo esan eta eingo etzizteaben gauzak eiteko.
Azpeitiyen zer gertatzek, holako itxiyek eta sektariyuek gaituk, alkolan eraginpeko estadu batien e oso zaille dala relaziyo hoyek ematie. Orduen, gure mozkorrak hortan gelditzeituk, mozkorrien eta hurrungo eguneko resakan.


25. Arrazoirik bai? - 2003/10/08 19:02
Uzteiat eztabaidatik ertetzen ai zeatela.Azpeitin len e ezuan ligatzen ta halare jende mordue ibiltzeuan kalin.Nere ustez, jendie nazkau indek Azpeitira etortziez.Jendik eztik bilatzen garai bateko giro hori.Girue aldau indek ta arrazoi nagusiye musikie dek.Len zaoan bereizketa musikala,hau dek,"goye"n "dantzako musikie" ta "beye"n rock,punk,ta bariedade zabalue, faltan botatzeik jendiek.Oin, goyen da beyen musika antzekue aitzek bizpairu taberna kenduta ta hori jendiek bere herriyen bazaukek ta bertan geatzek. Honekin eztiat nahi esan arrazoi bakarra hau danik baņo bai arazoitako bat.

26. juergista - 2003/10/08 22:08
Musika alternatibue esan detenien enitxuan ai inok eztun aitzen funkiyeatik o jazaatik. Musika alayeatik ai nitxuan baino alternatibo ori jarri diat musika alaye ez MALENA,BET ta olakukin relazionatzeko. Bazaudek musika oso alayek, euskaldunek, jende dexentek aitzeitugunak, juergako paregabik dinak. Nik skalariak da olakuei re alternatibuek otzeitezoat ta eztiat uste inok eztitunik aitzen.

27. potolo - 2003/10/09 11:56

Iruitze zitek gauzaik importantienai oso erreferentzi gutxi eiten ai geala eztabaida hontan. Azpeitiyen baja dek tabernaz tabernako ambientie beste leku danetan bezelaxe tabernayen lukraziyo gogo horreatiken. Bote prontuen erantzungo al zenukete, gaueko hamarretatik goizeko laurek bostak aldearte juergan ibitzie zenbat diru kostatzean? Edariyek zeruen zaudek. Horretaz aparte zigarro pakete bat erostie nahi badek badakizue nun dabiltzen preziyuek... Juergie sekule ez dek debalde izen baino orain bezela inoiz ez. Estudiante garayen ezin dek permitiu, lanien hasi ta belaxe kotxie nahi diau, gerotxuo etxiei beire hastek jendie... Eta zapatutan juerga gogue daukek baino kalimotxo pute bat begiye kostatzek. Orduen jendiek zer egin dik, zapatuetan laxai ibiliko nauk eta juergak botako dizkiat festatan. Tabernayek edariyek erdire jaixte baldin badizkiabe ikusikok nola hasikoan berrize anbientie eta tabernayeke soldata majuekin gerakoituk baino klaro, jaka-n etxie, neguen egunero eskiatzea, udaran caribea,,, hola ohitu dituk Azpeitiko tabernai jauntxuek eta oain hilien berrogei berrotamar mille durokin ez dituk konformatzen.

28. joxeinixiori - 2003/10/09 12:39
Ez sekiat ondo ulertzen den hemen esan nahi dena bina ez diar afirmazio borobilik bota nahi, gehinenetan prejuizioekin hitzegiten dugulako. Dena den ez diat uste zenbait gauzei erantzun razonablea izaten duten. arrazoitu egiten dizkiagu eta gustatuko zaiguk ala ez baina...
Mozkortzeko arrazoiak bakoitzak izaten dizkik bereak, zalantzarik ez, baina desinibitzeko izan daitekeenik ez diat uste, lagundu laguntzen dik baina neskei (berriro ere)galdetu baharko zaie. Ez gaitezen topikotan sartu baina gehiena ikusten dena da ageri dena eta horri buruz hitzegitea da sanoena.

29. Gora Azpeiti - 2003/10/09 13:06
Denon artien altzau beharko diau herri girue.Tabernayei "egurre" sartu behar bazoau musika egokiyo jartzeko... ba denok emango zoau.Denok jarri beharko diau zerbait girue hobetzeko.
Adibidez: Igandetan hasi gaitezen denok herriyen gelditzen...Jesukrixton girue jarriko giņean bertan eta bide batez ere tabernak igandetako musika trixte hori aldau beharko ziaben.


30. Joxeinixio - 2003/10/09 13:26
Hi Potolo etzak tiestotik kanpoa txixeik ein. Arrazoie daukek edariyen preziyuek zeruen daudela, baino ez azpeitiyen bakarrik, leku danien, eta geyo esango diat, Azpeitiyen baņo merkio oso leku gutxitan eukiko dituk preziyuek merkio.
Halata guztiz e realidade gordiņe dek tabernayek urrezkuek eiten ai diela, baņo ze hostia ein ver diabe ba?
Jendie etortzen deken bitartien aprobetxau. Askok bi potrokin eta inbertziyo latza eiņez eta kakaz lepoaņo tabernie irekitzen ausartu hituan. Horrenbeste kejau berrien, zeatik eztek irikitzen tabernie eta pito puntan jarritako preziyuek jarri?
Tabernayek tontuek eztituk eta negoziyue ondaratzen ai dala ikustemaibe zeoze montakoiabe tortillie bueltie emateko.
Ez natxeok ados hire teori horrekin estekenien, danien bajau dala juergie garestiye dekelako, eta beste gastu batzutan murgilduta zaudekelako. Izen litekek herri danatan juergie zertxobait bajatzie baņo ez diru ezagatik, moda eta ohitura aldaketieatik.
Jendiei eskiatzea emantzeok, (eta nola gaņea), herrialde atzerritarreta biajatzie eta abar luze bat.
Oain dala 10 urte zein hostia jute huan aste santuko oporretan karibea, iņorrez eta oain tabernayez gain herriko jende "xume" asko.
Jendik nundik ateatzeik dirue?
Bukatzeko esango diat, jarri deken adibidie tabernayen oparotasune kritikatzeko gutxiyo pertsonalizatzeko, izenik esan ez paek e jarri dituken 3 supuesto hoyek(jakan etxie, eskiau eta karibea) tabernai batenak bakarrik ditukelako.
Eta ze hostia, eitie baldin bazaukek ondo eiteik, neuk e hoxe eingo nian.


31. Potolo - 2003/10/09 16:03
Hi Joxenixio,neuk esan ez diat ba Azpeitiyen beste herriyetan BEZELAXE bajau dala ambientie...presaka al habil eo``
Diruen asuntue ez dala tabernaz tabernako ambiente jetxierien arrazoie? Botilloien modie zer ustek dala,musika patxangeruei boikota eiteatik eo zer? Hemendik aurrea jendie gero ta geyo hasiko dek hemen kuadrillatan eraten porai, eta gero antro matea.Eta tabernayek hik esan deken bezela aprobetxau ein dituk oin arte,eta orain tortilliei buelta hori ematie kosta eingo zikobek.
Nik pertsanalizau diaten tabernaye nere lagune dek eta asko harrituko nitxuan hik ezautzie,balitxekek baino, zeren ta Eibarrekue dek eta han hemengo gauze iguala pasau dek.
Tabernaz taberna juergie botatzie lujue konbertitzean momentutik,jendiek nayo ditxik beste lujo batzuk eta herriko anbientie bajau eitek.
Txixeuretu ein nauk eta tiesto bille nitxik.


32. peziyuk bera!!! - 2003/10/09 21:27
Preziyuek ezpaitube jeixten tabernayek eztakebe futuroik! Beayek ikusikobe ze iteben baino bein dana galtzeanin, gero oso zalle izetea berrize juergie rekuperatzie!!!! beraz badakiyebe ze in, espabilau!!!!!

33. Joxeinixio - 2003/10/10 11:18
Demagogi merkeik ez.
Nayo nikik, erariyek debalde izen baituan baiņo eztituk beraz daoani aurre ein bertzikok.
Potolo oaine realidadien interpretaziyo okerra eiten aidek. Esateik erariyen preziyuatik(oain garesti zaudek eta) jendie botelloira pasakoala.
Hik Azpeititik erten aldek?
Bilbon, Gasteizen eta herri haundiyetan botelloie oain dala urte askotatik eitek. Eztek atzoko kontue.
Azpeitiyen eta Gipuzkuen generalien ez(Zarautz kenduta, baiņo honek eztik kontatzen Bilbainoz infestaute eotek eta)
Guk etzakeau botelloien kulturaik.
Leku batien jarri eta orduetan eon. Gu tabernaz taberna ibiltzekue zaukeau.
Botelloie sartzen baek hemen eztek izengo preziyuatik kultura aldaketa bateatik bainņo.
Noiz eon dek ba erariye tabernatan merke?
Bizi maillie iyotzen dijuen bitartien, preziyuek iyo eiteituk baiņo kobraure geyo eiteiau.
Eztiat uste soldata vs preziyuen binomiyo horren diferentzi konparatibue oain exkaxo danik.
Oain dala 10 urte bezelaxe.
Azkenik esan nahi zoat Potoloi gezurrik ez esateko. Eibarreko bere lagun tabernari horrekin porruik ez sartzeko. Nik hik bezelaxe, deskribiu deken tabernai hori ezautzen diat eta azpeitiyen zaukek bere aktibidadie.


34. TXIKIU - 2003/10/10 16:42
geroz eta jende gutxiago dabil toki guztietan. festan nabarmen gutxiago, zergatik? Pasotismue geroz eta handiague dalako. Bai festan eta bai eguneroko borrokan, jendea lo dao. bada garaye euskal Herriye esnatzeko! "Jayek bai! Borrokie ere bai!"

35. Joxemai - 2003/10/10 23:33
Hala ere horaindik larunbatetan nahiko jende ikusten da kaleetan zehar, baina jende horrek zer egiten du igande arratsaldeetan?

36. azpeitinjuergiebotatziegustazezakonbat - 2003/10/11 14:45
hori egiye da,neretzat zapatutan bajau in da baino halare badao anbientie. Oin, ein ber dana zea da, jai atsaldiek pixkat animau zeatik depresibuek die...

37. naxi - 2003/10/13 10:34
Aurreko zapatuan ere oso jende gutxi Azpeitian, bodetako jendea bakarrik ia. Eta Azkoitian jende mordoxka, Ken 7-ren kontzertua zela-eta. Ez gara espabilatuko....

38. sigur - 2003/10/13 13:10
hitz asko ta ein gutxi.hoixe pasatzezikuk azpeitiarroi.
ze relaziyo ziok festie ta borrokie,eh txikiu??beti igual.festetan politikie etxin gera berdik.nahiku diau egunero ta.

39. txikiu-ri - 2003/10/13 13:45
Bai, bai.. hik betiko lelue ibili, ta betikuek bakarrik moitukoituk: lau katu.

Horire pasatzek zapatutan Azpeitiyen. Lehen goyen ta beyen ibiltzeiuan jendie; gero danak behera moituituan, baņo oiņ beheko anbientie gustatze etzakona ez dek ertetzen, eo beste noabait jutek. Gero, beyen goiko musika iguala jartzen hasiituan, goiko jendie harrapatzeko, ta ordun behekuek e ez oso gustoa... Ta azkenien, jende gutxiyo kalien.

Bazakiat asko sinplifika detela dana, baņo tiruk hortik ziztek.

40. ideak - 2003/10/13 16:55
gauzie dek potrotaino ein geala azpeitin beti jende iguala ikusten, musika iguala aitzen (los 40-tatik ateatako musika hori)etabar.


soluziyue ???

- taberna bakoitzek dj bat eukitzie (musikietaz arduratzeana bakarrik)
- edayen preziyuek "a la baja" borobiltzie
- kontziertuek antolatzie.

puntu hauek danak tabernayek ein ber diabe, etzikobek ezer kostatzen, ez diruik eta ez lanik. Ehundaka grupo zaudek debalde guztoa joko debenak eta grupo ezagun solidayo asko zaudek.
Tabernayek errez bilauko diabe batenbat sapatu gauien musikie bere tabernan debalde jarrikouna.






41. otameretzigarrenai - 2003/10/13 21:17
ik esan dek beheko anbientie etzakona gustatzen eztala ertetzen o kanpoa ertetzeala?????? seriyo ai alaiz??? beien geroz da jende gaztiaue ibiltzek, ta "zarrak" kanpoa moitukoituk o etxin gerakoituk. Goiyen oin jende geyo ibiltzek eta helduaue, behien berriz, gutxiyo ta gaztiauek. Ia beheko zarrak e kanpoa junberrin behien juergak botatzen hasteien, beheko girue PIZTUBEIAU ta Euskal giro jatorra, Operacion triunfo,ta tzunba tzunbie alde batea lagata, hori piztubeiau.

42. tiobueno bile - 2003/10/13 23:07
Beheko girue piztie nai al dek?oso ondo iruitze zitek baiņo pinta obiuekin eo gimnasiyoa junda azaldu porke ay qe ver beien zaudeken mutilek,tiobueno bat bea ikustie aiņ saile dek,bestaldez goyen bazeudek ta earrazkuek.Hik giro euskaldun jator autentikue sortu baņo guapo azaldu ta ez etxo un cuadro.Ta oiņ ez esan hori gustuen arabera dala porke ez tek.edertasun unibertzal bat bazeok ta tiobueno bat tiobueno bat dek.Bi giruek ondo zaudek goiko musika asko pixket sobran tzeok ta ba zeok beste musika mota bat dantzatzeko ez tekena operacion triunfo ta ipiņi leikeabena...

43. tiobueno bile - 2003/10/13 23:21
Beheko girue piztie nahi al dek?oso ondo iruitze zitek baiņo pinta obiuekin eo gimnasiyoa junde azaldu porke ay que ver beyen zaudeken mutilek,tiobueno bat bea ikustie ain saile dek,bestaldez goyen bazeudek ta earrazkuek.Hik giro euskaldun jator autentikue sortu baiņo guapo azaldu ta ez etxo un cuadro,ta oiņ ez esan hori gustuen arabera dala porke ez tek,edetasun unibertsal bat bazeok ta tiobueno bat tiobueno bat dek.Bi giruek ondo zaudek goiko musika asko pixket sobran tzeok ta bazeok beste musika mota bat dantzatzeko ez tekena operaciontriunfoko orteradie ta ipiņi leikeabena....

44. getaiko gazte1 - 2003/10/14 14:51
Lasai Azpeitiko farra ez da galduko,neska politak zaudek eta.Gu berta gustoa juten gaituk eta anbientea jarriko diu juten gean bakoitzen.AUPA AZPEITIKO NESKAK!!!!

45. katakumie - 2003/10/14 15:34
Landetan pribilex txiki bat irikitzea baziztek ba... ŋ...?

46. tiobueno zaliei, ta geyo - 2003/10/14 17:05
Hasteko ni mutilzale amoraue naiz. Ta segitzeko enao zurekin bate ados. Nik mutil earrak bai beien ta bai goyen ikusi ditut, leku danetan (txarrak bezela). Ta kasualidadie izengoa, baņo ustet zuk edertasun unibertsala hotzeiteyozun hortatik urrun daudela. Eztet esango barrue dakebela earra, ez. Kanpue dakebe earra, fatxadie, baņo ez prototipuen arabera. Hortik kanpo edertasun ako ta anitzek daude. Diferentiek, interesgarriyek ta earrak. Komentayo hori inda. Eztet uste gai batek bestikin zerikusik dakenik, eo ingual bai.

Egiye esan, nik parranda inber detenin eztet mutil earrak dauden lekuik bilatzen. Nere anbientie eongoan lekue bilatzet, eo momentuen erakartzen nauna. Azpeitin parranda itie gustatze zat, baņo egiye da nere bizi osun azpeitin in ditutan parrandak antzekuek izen diela (formiei dagokiyonik, hau da musikie, jendie...), ta azkenien aldatzeko goue itea, ta hortako zer? kanpoa. Azpeitin tabernak eztebela bate eboluzionau iruitzezat, rock radical vasco garayen apalankauta gaude. EHn musik asko in da ordundik, oso diferentie (batzuk hobiek eta bestiek okerrauek). Hoyek-e lekunbat berkoebe ba ez? ta tabernatan ezpaldima nun?

Landetako privilegen gaye atea du aurrekuek. Horrek bai ustet herriko girue gustiz aldaukoula, o aldau dezakela. Jendie erakartzeko baliyokoula iruitzezat, baņo, egiye esan, enuke nahi asteburuek bide hortatik jutie gure herriyen.


47. katakumiei - 2003/10/14 20:16
landetako pribilex txiki hori hobe ez baldinba iriki re iten,eztet euskal giro haundik eongoanik...baina bueno,nik pasaran ikustetanez eztauke segitun irikitzeko tankeraik...kanpoko palmera hoiek e ximeldu zaizko...

48. tio bueno zaliei - 2003/10/14 21:21
Aizu beien ibiltzeanak ez esan narratzak geaniken! hori eztet onartzen!ez danak zaku berien sartu!Bestela nik goyen mutil matxista zikin batzuk bakarrik ibiltzeiela eangoet eta hori re ezta ola. Ni oso ados nao zurekin txukuntasunek eta erropak asko itebela esatemazu, baino hortik beien tio bueno eztaola esatea badao koskie. Beien neska earrak ibiltzeie beintzet, egiye esan goikuek baino pixkat erropa diskretuauekin ibiltzeie baino horreatik eztie zatarrak.

49. tio bueno zaliei - 2003/10/14 21:26
Ni mutille naiz e!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak