|
1. Ximen ez - 2003/09/02 23:52
proposamenak,baņo kontun artzeko ta kopiatzeko: -Liburutegiye/kultur etxie aste bukaeratan irikite utzi ostireletik astelenearte,eo zeoze ola,zeba ez,jendi ibiltze pa diskotekan gaueko bostetan,ba kultur etxien e eon leike ordenagailuen eo ikixten,gaņea ikasle asko etxin arazuek zazkeabe ikixteko,tokiye dala eo familiyekin lixkarrak,liburutegiye oso ondo etorriko zikon ikasle askorei alternatiba bezela ikisteko lekue eukitzeko,gaņea gustiz idea erakargarriye da liburutegire jutie gauez irakurtzea eo ordenadorea.Ta lanpostuek sortzeye gaņetik. -udaletxiek eo beste zine-klub moroko bat sortu,astin zehar pelikula onak ikusteko areto baten naiko regularidadiekin,zarrak,berriyek eta telebisiyuen ikusteko aukerie ez taon tankerakuek -udaletxiek liburuek dauzken bezela enparan dorrien,pelikulak e erosten astie videotekie eukitzeko azpeitiarren eskure.Pelikula mota asko kultura aldetik interesgarriyek die ta video-klubetan ez tao moruik lortzeko,aparte Azpeitiyekin zer ikusi daukeben pelikula eo grabaziyuek ondo eongo zan ipintzie danon eskure,etabar.
Ta proposamen on auek danak aitu ondoren,oin ez eon aber aldameneko herriyek noiz artu ber dun iniziatibie aeutako zeoze eiteko eo Donostiyen Bilbon eo Bartzelonan holako zeoze in arte zai ez eon(beti bezela)
2. guztiz ados - 2003/09/03 17:54
guztiz ados nao aurrekuek esan ditun danakin. Azpeitin zenbait kultur areto baditeu baino inoi ez zaio berrezko probetxuik ateatzen nere ustez. Ta liburuteiei dagokiyonez, azpeitiar ikasle asko ta askok oin irailien azterketak dazkeu ta liburuteie abuztuen itxita eon da.Bale,badakit Loiolakue irikita eon dala baina aukeran naio det enparangue (gertuo re badao ta)
3. aber behingoz - 2003/09/04 09:30
Sentidu hortan herriye oso atzeatata dakeu e! Aber honek zeozertako baliyo dun!
4. Ximen ez-i - 2003/09/04 10:40
Non dago kultur etxie azpeitin?
5. Andres - 2003/09/04 15:19
Taldeak euren jarduerara itzuli eta ikasturte berriko plangintza lantzen dute.
Benetan? Lantzen al dute? Barka atrebentzia, baina batzuei ez zaie askorik igartzen.
Gure herrian udalak sentsibilitate eskasa du kulturarekiko, baina taldeak ere ez dira Basilikako kanpaiak jotzeko modukoak. Salbuespenak salbuespen.
Badakit horrekin ez diodala galderari erantzuten, baina esateko gogoa neukan.
6. ANDRES-i - 2003/09/04 16:47
Taldien atiek zabal-zabalik zeudek hire aportaziyo zoragarriyek egin nahi badituk; hire lana haien hainekue ba al dek? haien laurdenik egingo bahuke, hire aurrien txapela kenduko nike!
7. Andres - 2003/09/05 11:09
Han. Gure militante zintzoa, taldeen lana a toda costa defenditzen. Gure herrian kritikatu daiteke ia-ia edozer, baina taldeak ez. Taldeak dira la biblia en verso, puru-puruak, garbi-garbiak, intentzio onenekin ari (ez) direnak. Eta ezin dira ukitu. Taldeak muerto daudela esan eta hi, txo, heu etorri, nahi baduk! esaten dizute azkar. Ba nik uste taldeek gehiago egin behar luketela. Hala pentsatzen dut, eta neuk kultur taldeetan ezer egin ez arren, esan egiten dut: Azpeitian talde gehienak erdi-hilda daude, iraun soilik egiten dutela ematen du.
8. ze talde? - 2003/09/06 02:05
taldiei buruz ai zeate.Batematek enumerauko eo esango al du ze talde kultural dauden Azpeitiyen porke nik ez titxiat ezautzen,ta ezaututakuen hoyei buruz eztabaida leikeau
9. ze talde?-ri - 2003/09/06 19:04
nik eztakit danak zein dien, baņo web hontan goyen daon TALDEAK aukeran klikaute azaltzea mordo bat
10. ANDRES-i - 2003/09/09 18:34
ba, nik lehenguen segitzeiat. Hi ari haiz taldiek kritikatzen, heuk dauzkeken akats berdineatiken. Bueno! ezta hori re! Hik dauzkeken akatsan aldiyen txikiyek eukitzeatik. Izen-e, talde hoien eginbeharra ez dek hiri zerbitzu bat eskeintzie. Zerbait egitien beharra ikusi zutelako hasi hituan kultur arluen lanien (batez ere Uztarriaatik ari nauk). Eta hik (heuk aitortzen dek) ez badek ezer egiten, heure burue kritikatzetik hasi berko huke!dedio, hik daukek hik aurpegiye!
11. Andres - 2003/09/10 15:33
Aurpegiye daukadala diozu. Agian bai. Baina, taldeak zerbaitetarako daude herrian. Zerbitzu bat eskaintzeko, noski ba! Zertarako bestela? Neri edo herriari, baina zerbotzi bat, edo ekitaldiak, edo aukerak edo auskalo zer eskaintzeko. Zertarako daude bestela? Esan, zertarako sortzen dira ba taldeak? Lau lagun juntatu eta herrira begira ezer egiten ez duen talde bat, kultur taldea al da? Nik badakit borondatez jarduten dutela, kobratu gabe eta dirua galtzen askotan, baina horren ez die kritikatu gabe gelditzeko eskubidea ematen. Edo, kobratzen ez duena ezin al da kritikatu? Borondatez bakarrik dabilena, ezin al da kritikatu? Kontzejalak kritikatu al daitezke? Nik ez dut ezer egiten, eta neure burua kritikatzen dut, zuk esan bezala. Baina ezer egiten ez duten taldeek, euren burua kritikatzen al dute? Ondorioak non dauden ez dakit ba. Goikoak esaten du TALDEAK horretan talde mordoa dagoela eta begiratzeko. Begiratu dut: horko talde batzuen berririk ez dut joan dan aspaldian izan. Ez dakit segitzen duten, desegin ziren, dirulaguntzak eskatzeko trikimailuak diren, edo zer. Nik horixe esan dut: asko muerto daudela. Dudan jartzen dudala plangintza lantzen dutenik.
12. taldeetaz - 2003/09/10 18:10
Andrex-en arabera, taldiek eztebe ezer egiten. Ados, zerbait gehiyo eitie ez legoke geizki. Baino zeinek ateatzeik hilero herri aldizkai bat eta egunero webgune hau landu? zeinek antolatzen dik saninaziyotan herri bazkaiye? zeinek jarri dik Bai Euskarari ziurtagiriye martxan herriyen? Zeinek euskal kulturien aldeko pausue eman EHNA bultzaute? zeinek VPOn aldeko lana egin? zeinek astero mendi irteerak antolau? Ezer-ezer eite ez danik-e etzak ezan, andrex!!
13. Andres - 2003/09/11 13:34
Andres-ek (eta ez Andrex-ek) ez du esan taldeek ez dutenik ezer egiten. Esan duena da, taldeak azken aldian muerto daudela. Eta duda egiten duela, urteko plangintza egiten dutenik. Gauza gehiago egin behar lituzketela, bamos! Zuk adibide batzuk ematen dituzu (kuriosoa da zein aipatu dituzun eta zein ez ikustea). Baina nahiko balantze tristea iruditzen zait herri baterako. Besterik ez. Iruditzen bazaizu(e) ezetz, herrian taldeak nahiko egiten dutela, nahiko martxa badagoela, ba ondo. Ni egongo naiz inpresio okerrarekin.
14. Andrexi - 2003/09/11 13:53
Hi haiz hi espabilaue!
15. Bidebatez - 2003/09/11 22:29
Ta bidebatez,Uztarriak pixket bajonazue eman dikela emateik,beintzet notiziyen iritziyei partaidetzari dagokiyonez.Jendi re geyo anima berko uan notiziyek bialtzea amen ipintzeko,edozein arlotakuek,zabaltasunekin.Bestaldez lengo tenporadan amen iritzizaliek aipatuteko ta proposauteko aldaketiei bate kasoik ez tiyozute ein.Batematekin akordatzeatik Azpeitiyei buruzko argazki albume txintxilikatzie orriyen eo herri festatako argazki frexkuek eukitzie festa ondoren e proposa ziaben.
16. Uztarria (aurrekoari erantzunez) - 2003/09/12 09:12
Parte hartzeko gonbidapenari buruz, ba oso ondo, gu ere horren bila gabiltza.
Bestalde, jendeari webgunea nola hobetu zitekeen galdetu genion, zuk esan bezala. Baina ez da ez diogula kasurik egin, denborarik ez dugula hartu baizik. Argazkiak-eta sartu dira portadan, eta beste hobekuntza batzuk urte bukaerarako nahi ditugu martxan ipini. Ea hala den.
17. zator - 2003/09/26 09:52
Badirudi, dauden eritziengatik, kultura ez zaigula asko gustatzen,gutxi daudelako besterik gabe, nahiago ditugu beste zenbait gauza. Nik galderatxo bat bota nahi nuke.Azpeitiko herri baterako nahiko kultur talde gutxi daudela esango nuke. Daudenak seguruenik udaleko dirulaguntzei esker irauten dute, beste zenbait desagertu izan dira jendeak ez duelako lagungarri izan. Azkena, eta gogorra egin zitzaidan, antzerki taldearena, egia esan, oso gutxi entzun nuen horretaz baina nahiko grabea izaten da horrelako gauza bati ohiartzun gehiago ez ematea. Dena den beti espero dugu beste norbaitek lan hori egitea. Errazagoa da, ez dago beste erantzunik. Talde txikietan, gure erakoak direlako eta ondo ematen garelako, baina ze ondo antolatzen garen mendira joateko, kontzertu batera joateko, parrandara, ikasketak egiteko... Agian kultura izenean beste zenbait gauza egin nahi dugu. Azpeitin infrakstruktura bat behar da eta horren zenbait gauza erreztuko luke baina ez konpondu. Detailexo bat Azkoitik antolatzen diren zenbait ekintzetan beti betikoak izaten gara Azpeititik joaten garenak eta horrek zerbait esan nahi du.
18. Uztarria - 2003/09/30 12:48
Arauak betetzen ez dituzten iritzi guztiak ezabatu ditugu. Barkatu berandu ibiltzea, baina gaur arte ez gara konturatu, beste eginkizun batzuk genituen-eta.
Mesedez, errespetua eta zentzu apur bat eskatzen dizuegu zuen iritzietan.
|