|
1. Felix - 2003/05/06 15:08
Gauza asko eskatu daitezke, baina momentuz bat aipatuko dut. Lehengoan Soreasun izan nintzen antzerkia ikusten, eta huraxe konpontzeko eskatuko nioke hurrengo alkateari. Penagarria da eta bere egoera.
2. Naxi - 2003/05/06 15:51
Nik zera eskatuko nieke EAJ-EAko agintari politikoei: herriari entzun diezaiotela, eta ez hauteskundeetan bakarrik, baita ondorengo urteetan ere. Herriko taldeei, gizarte mugimenduei, herritarrei kasu egiteko, entzuteko, laguntzeko. Horixe bakarrik eskatzen diet. Demokrazia botoa ematea baino askoz ere gehiago dela ulertzen dudalako. Orain arte ez du hala ulertu Azpeitiko EAJ-EAk. Ea ba, hemendik aurrera, jarrera aldatzeko adina heldutasun baduten. Gainera, jada ez dute balio "hemen guk agintzen dugu, herriak guri eman digu-eta botoa" bezalako adierazpenek. Azpeitiko Udala hankamotz abiatuko da maiatzaren 25etik aurrera.
3. Jone - 2003/05/07 14:58
Azoka plazie ere penagarri dago. Baserritarra da nere amama eta ez da modu duinien egoten asteartetan. Eta asteartetik aurrera zertarako dago azoka plazie? Ezertarako ere ez. Ba atera zukue horri.
4. lore - 2003/05/07 23:32
ta jakin leike zertako daon enparan kaleko basazabal etxie? katuentzat? horri re ustet probetxue atea leikela ez?
5. EHK - 2003/05/09 19:02
Nere ustez bada garaia azpeitian burgesiari kontra egiteko zeren aberatsa egunetik egunera aberatsago da pobrea itoaz.hori dena etxe bizitzengatik esaten dut zeren jendeak etxeak negoziotzat hartzen dituzte jende xumeaz aprobetxatuaz.etxe bat izatea oinarrizko eskubidea da eta ez pribilejio bat.urrengo alkateak hori kontutan izan dezala
6. LANA - 2003/05/10 09:24
Begira datu bat: Azkoitiko udalak BOSTGARREN Industrialgunea eraikitzen ari da. Al alderantziz, Azpeitiko udalak AURRENA eraiki du Lasao-Anardi auzoan, eta apenas laurden bat bakarrik saldu du. Heman garbi ikusten da plangintza falta, ardura falta. Etorkisunerako berriz datu horrek garrantzi itzela du.
Beraz, industri guneak antolatu behar dira, salneurri egokiak eta kalitatezkoak, lan plangintza batean sustatutakoa.
7. osasuna - 2003/05/10 09:31
Gurasoa naizenez, eskatuko nioke tebernetako kontrola. Edozein ume mukizu ikusten dezu 12-13 urterekin izugarrizko pelotazoakin. Aste bukaeratan kalean dabiltzen pastilleoa eta porru-azoka nabariak dira.
Beraz, arlo horretan ere kontrol zehatza eskatuko nioke. Bestela alperrik dira etxeko eta ikastolako heziketak.
8. Guraso bat - 2003/05/12 00:53
Osasunari: Gazteak etxeko ikasketak erakusten ditu kalean. Gurasook egin behar dugu semeen arduradun. Udal berriari eskatuko nioke, GAZTEENTZAKO LEKUA, nahi dutena egiteko, ikas dezatela beraien artean harremanak izaten eta ez kale baztarrean eta taberna zulotan. Interes politikorik eztago gazteen beharraen gainetik. Egiten dutena, egin...gurasoen antza izango dute....Saia gaitezen elkar onartzen.
9. Kepa - 2003/05/15 15:49
Nik galdera batzu egin nahiko nioke Azpeitiko EAJ-EA koalizioari, eta hauteskundeen aurretik erantzun dezaten nahiko nuke. Ez dut benetako izenarekin firmatuko, baina badakit nik buruan darabilzkidan galderak jende askok darabilzkila. Horra galderak: Errespetatuko al dute herriaren nahia? Beraz, Habeak lortzen duen boto kopurua errespetatuko al dute? Nola? Udaleko ateak zabalduko al dizkiote Habeari? Eta beraiek bezala pentsatzen ez duten beste herritarrei, taldeei? Erantzun egin beharko lukete,lehenbailehen. Eta beste gauza bat: zergatik ez dute kartel bakar bat bera jarri EAJkoek eta EAkoek hauteskunde kanpainarako paneletan (gaur goizean artean ez zen bat bera ere). Hain erraz ikusten al dute garaipena? Eta garaipena eta gero zer?
10. . - 2003/05/15 19:17
Hemen garbi dagoena zera da: jendeak "kejie eta desditxie" ibiltzen du eaj-ea kritikatzeko orduan baina proposamenen orduan gehiengo haundi bat isilik. Ez ote dago herrian nire aurretik aitatutako horiek aitatu dituztenez gain ezer egiteke? Konforme al dago jendea gauza gehienekin? Ala etsita ote dago?
11. AZPEITIAR BAT - 2003/05/16 08:55
hemen jendie etsita ziok hi bezelako konformista ta demagogo mordo bat bizi dalako herri hontan betire pnvn jarrerie defenditzeko posturan jarrita. heuk proposamenik ein al dek??? Herri hontan hainbat urtetan proposamena ez tek falta izen, EZ DIXKUIDAU! hemen falta izen dana udaletxien borondatie izen dek herriyek eindako proposamenak pikutea bialtzeko eta enpresayo elitista gutxi batzuen interes ekonomikueta makurtzeko. Hor dauzkek adibidiek: Babes ofizialeko etxiek, kultur etxie, gaztientzako guniek, .... Hasi hai eure zerbait proposatzen
12. . - 2003/05/19 19:13
1.- Nire moduko jende demagogo eta konformistaz beteta badago herria, zer jendez ari zara? "Jende" horrekin jende guztia zakuan sartu nahi eta gero zer eta gehiengoa demagogoa eta konformista omen, en pin, koherentzia ez dela zurea. 2.- Nik ez dut ezer proposatu aurrekoek proposatutakoa nire egin dudalako eta ez delako plana ideia berberak behin eta berriz errepikatzea. 3.- Zer da herria? Zein da herria? Zenbat da herria? 2500 boto nahikoa al dira herria egiteko, izateko? Zeinek galdetu dio herriari zer nahi duen? Noiz? 4.- Proposamena ere egin nahi nuke. Ez udalari baina baita udalari ere. Herria zer den definitu daigula, dagoeneko aspertuta nago politika munduan dabiltzanak herria gora eta herria behera ibiltzen direlako, eta ezker abertzalearen inguruko jardun asko ere ildo horretatik dijoaz. Beraz, nire proposamena: ZER DA HERRIA? 5.- Inor dixkuidau ez dadin: ezker abertzalearen botoemailea naiz eta oraingoan ere hala izango da.
13. . - 2003/05/19 19:14
1.- Nire moduko jende demagogo eta konformistaz beteta badago herria, zer jendez ari zara? "Jende" horrekin jende guztia zakuan sartu nahi eta gero zer eta gehiengoa demagogoa eta konformista omen, en pin, koherentzia ez dela zurea. 2.- Nik ez dut ezer proposatu aurrekoek proposatutakoa nire egin dudalako eta ez delako plana ideia berberak behin eta berriz errepikatzea. 3.- Zer da herria? Zein da herria? Zenbat da herria? 2500 boto nahikoa al dira herria egiteko, izateko? Zeinek galdetu dio herriari zer nahi duen? Noiz? 4.- Proposamena ere egin nahi nuke. Ez udalari baina baita udalari ere. Herria zer den definitu daigula, dagoeneko aspertuta nago politika munduan dabiltzanak herria gora eta herria behera ibiltzen direlako, eta ezker abertzalearen inguruko jardun asko ere ildo horretatik dijoaz. Beraz, nire proposamena: ZER DA HERRIA? 5.- Inor dixkuidau ez dadin: ezker abertzalearen botoemailea naiz eta oraingoan ere hala izango da.
14. Bizilagun bat - 2003/05/21 00:01
Noiz insonorizatukie tabernak ber dan moruen???? Zenbait etxetan etzeok lo re iteik!! Ta tabernak kriston txantxuyuk zeuzkeabe beranduarte irikita euki ta ez insonorizatzeko. Bizi guztiye ezin diau gabaz esna ibili!!! Lo re inberra zeok!!!! A ber tabernatako zaratie trampaik gabe neurtzean ya!! Nerbiyotatik bukaukoiau!!!
15. Azpeitko gazte bat - 2003/05/21 12:58
Azpeitiko udalari 2 gauza eskatuko nizkioke. Batetik Azpeitiarren hitza errespetatzea eta ez Espainiar legalitateak inposaturikoa. Baina benio, badakigu herritarren nahia errespetatzea baino nahiago dutelaetekin politikoa atera eta buitre papera jokatzea beste askotan egin duten bezala. Eta aldez aurretik argitu behar dugu eta garbi azaldu, hauteskunde hauek ez direla demokratikoak eta ez garela ari baldintza berdinetan lan egiten ari. Emaitzak emaitz ez dira zilegiak izango, nahiz eta Ezker Abertzaleak inoiz baino boto gehiago lortu. Eta bigarrenik udal parteartzaile bat eskatuko nuke, herriko eragileen eta herriaren hitza errespetatua izateko. Gazte arazoetaz eztabaidatu behar dutenean gazteon hitza entzun dezatela, festak antolatu behar direnean auzoetako jendearen hitza entzun dezatela, etxebizitzak egin behar dituztenean behar gehien duten herritarren hitza entzun dezatela, kirolaren inguruan eztabaidatu behar dutenean entzun dezatela talde ezberdinen hitza...
16. matx - 2003/05/21 13:12
PNV-EAri gauza asko dauzket esateko baino ahalik eta laburren ea ondo esplikatze naizen. Lotzagarriye dek zuen jarrerie, ni zuetako bat izengo banituan liburutegire jun eta koherentzia zer dan ikasiko nian. Ez daukazue lotsaik. Ilaegalizaziyuek gaxki daudela esatezute eta gero zipayuek bialtze dituzue AUB edo plataforman kanpainie moztea. Eta nola moztu gainea, askotan salatzen dezuten moduen, indarkeyekin. Ahalik eta ostiako gehien partiute, ahalik eta irain gehien botata... Ba jakin dezazuela herri hontan badaola jende asko hori pasatzen usteko prest ez dagona eta zuen esaneta dauden zipayuen porrazo bakoitzeko, irain bakoitzeko, atxiloketa bakoitzeko guk ere erantzungo deula, asteburu honetan erantzun dugun bezala. PNV-EA ZUEN LAGUNTZA GABE EZINGO ZIABEN ESPAINIAR FAXISTAK BEREN ESTRATEGIA GAUZATU. ZUEN JARRERA SUMISOA LOTSAGARRIA DA.
17. EHK - 2003/05/22 19:16
euskal herriko komunista bat nauken aldetik,aurrekoan etxebizitzari buruz hitzegin nian eta orain hauteskunde hauen sinesgarritasunagaz hitzegingo diat.oraingo hauteskunde antidemokratiko hauetan azpeitiko pnv-ea koalizioak eskuak igurtziaz kontzejal bat ez beste denak lortuko dizkitek.hori dena espaņiar fatxen legeak akatatzen dizkiabelako dek,bainan hori ez dek debalde izanen. lehendabizi hainbeste kontzejal izan arren ni eta beste asko ez gaituztelako errepresentatzen. bigarren aub-k lortutako botoak ez badituzte kontutan hartzen erabakiak hartzerako garaian gure gainetik pasa beharko dutelako egunero,zeren ez dute eta gutaz ahazteko denborarik izango. azkenekoz jende guztia animatu euskal herriko komunisten partetik AUB bozkatzeko,eta ez erotzeko pnv.ea-ren jokoan zeren boto bakoitzak bere balore sinbolikoaz gain fruitu oparoak ekarriko dizkigu. eutsi goiari azpeiti eta bozka AUB gora euskal herri aske eta komunista
18. EHK?! - 2003/05/23 11:10
Argitzeko, komunismoa eta sozialismoa bereizten ikasi eta ez egin hemen dohaineko baieztapenik eta zeure burua EH-ko komunisten buru bihurtu: EH-ko komunistek ez dute AuB-ren aldeko bozka eskatu. Beste gauza bat da injustizi hauen aurrean elkartasun bozka ematea horretan bakoitza libre da, baina talde bezala ez dago hori eskatua.
Eta bueno batek talde bati bozka eman eta beste talde batek irabazten baditu eta bere programa aurrera eramatea nahi badu, esatea "bere gainetik" izan beharko duela baaa...
Edo orain 4 urteko emaitzetan "gainetik" pasa zaituzte?
Pasa dena da 2 taldek bat eginda oposizioa baina zinegotzi gehiago zituztela eta beren programa aurrera eman dutela (ona edo txarra norberak daki. Niretzat oso txarra). Eta orain Habeak izeango lituzkeen zinegotziak errespetatuz ere, gehiengoa izango lukete oraingo botereko taldeek. Beraz patatas.
19. Aitor - 2003/05/23 11:13
datozen hauteskundeetan herriaren hitza errespetatuko duen udala behar dugu. Eta itxura danez, PNV-EA ez daude horretarako prest. Madrilen legeak bete behar omen dira... Demokrazia hitzetik hortzera darabilgun honetan, herriaren zati handi bat ez da ordezkatua izango udalean eta hori onartezina da. beraz sentsibilitate ezberdinak ordezkatzeko bitartekoak jarri behar dira. Arzalluzen esana du, frankismoa itzuli dela. Baina diferentzia bat dago: frankismoa egon zenean PNV abertzale eta ezkertiarrekin bat frankismoa borrokatu eta kalndestinitatera joan zen. Gaur egun berriz neofrankismoaren legeak aplikatu eta ezkertiar eta abertzaleak kolpatzen ditu. Nola aldatzen diren gauzak kamarada...
20. EHK - 2003/05/26 19:38
Nik esandakoa zalantzan ipiņi duenari esan EHK.k diola bere komunikatu ofizialean herri plataformen aldeko apustua egiteko eta berauek bozkatzeko,bestela sartu beren web horrian. Beste gauza bat nik diferentziatzen dizkiat sozialismoa eta komunismoa.hi sozialista bahaiz nahi baduk izan bainan nik komunista izateko eskubide osoa diat eta hori erreibindikatuko diat. burgesia stop jo ta ke irabazi arte!!!
21. EHK - 2003/05/26 19:41
Eta patatasi esan sar ditzala bere pnv.ko botoak,5000 ta piku ipurtzulotik.
22. JILIPOLLASA: - 2003/05/27 14:12
Hi ezaiz komunista. Jilipollas ezjakin bat bazik. Hi bezalakoek izurratzen die herri bat. ALPERRAK.
23. patatas - 2003/05/28 08:54
EHK utz ezak Guaiarena egiteari eta Garzon bezela ustezko ebidentzietan oinarritu eta epaitzeari. Ez zekiat nondik atera duhan nik PNV-EAri eman zoatela bozka... Barkaidak baina espainiar justizia eta gobernuari EZ esateko Habearentzat joan huen nire bozka.
Benetan ipurtzulotik ematen zidakena duk hire jarrera jasan beharrari. Alderdi batzuk irabazten baditek, Azpeitian adibidez -Hernani eta beste toki batuetan desberdina duk- zilegi duk hauek gobernatzea beraien programekin eta oposizioko alderdiek, hori egin oposizioa, bat ez datozen neurriei beste irtenbideak eman, herriari jakin arazi eta 4 urte barru hauteskundeak irabazten saiatu.
Benetan duda egiten diat ba ote dakiken bereizten sozialismoa, komunismoa edo anarkismoa. Eta bereizten badituk jar hitzak hire burua eta hitzak bat orain arteko idatzien arabera azken horretatik gertuago hago eta.
24. GORA HABEA - 2003/05/28 19:53
EHK estinditzear dagoen pertsonaia bat dela ematen dik,bainan nik bere iriztia errespetatuko diat zeren bestela nahiko fatxa izango nindukek orain datorren alkate berria bezala.Eta oraingo alkate berria honegatik salatzen det: -Lehenengo antidemokratikoa delako zeren bere bozkak ez diren batzruri atea itxi zien udaletxean bertan eta gero gaiņera zipaioei deitu.Nahiko aldrebes hasi du bere alkatetza. -Bigarrengo nahiz 2027 boto jaso zituen Habeak,hori ez da zenbaki erreala zeren ez zituzten aukera berdiņak izan eta boto asko etxean geratu ziren balioko ez zutelakoan eta beste batzuk pnv-ren arketara joan ziren beraiek zirelako "abertzale legal" bakarrak.komilla artean jartzen det zeren legalak badira legearen aurrean bainan bestela nahiko faltso eta espaiņiarrak iruditzen zaizkit,beraien auto denak betearazten beti zipaioekin. Habeak bere programan oso idea onak plazaratu zituen etxeena adibidez,pnv-ea-k hori idea ona dela ikusi eta burutu behar lukete,gugatik eta azpeitiarren onagatik.horrela konbibentzia hobea izan dezaklaegu alkar kontutan hartuta,bestela txakurren eta katuen antzera ibili beharko degu. GORA HABEA
25. EHK-ri - 2003/05/28 19:57
Oso tipo natula ematen dek eta hiri apoiatzen haut.Kuban nahiz pobre diren zerbait propioa ditek,askatasuna.nik ere nahiko nikek kuban bezala bageunde. eta nik ere PATATAS portzulotik hartzera bialtzen diat.
|