Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Parte hartu »  Eztabaidak »  Orain artean izandako eztabaida guztiak »  Zer iruditzen zaizu Egunkaria itxi izana?

 PARTE HARTU

 ORRI HAU...

 

Zer iruditzen zaizu Egunkaria itxi izana?

Adierazpen askatasuna urratzen duen neurri hau euskararen kontrakoa eta euskaldunon kontrako bidegabekeri neurrigabekotzat hartu du euskal gizarteak. Otsailaren 22an egindako manifestaldian gizarteak euskarazko prentsaren beharra eta Egunkariaren beharra adierazi zuen Bai euskarai Egunkaria aurrera! lelopean. Egunkariako langileek Egunkariaren proiektuarekin jarraitzeko esmoa azaldu dute, eta itxieraz geroztik Egunero egunkaria kalean izan dugu

1. Freud - 2003/03/12 17:36
Gai hau nahiko landuta dagoela iruditxen zait. Beti bezala temakik irten ta betiko kontuak aterako dira...AAAAYYYYY!!!!!!

2. eutsi goyei - 2003/03/12 17:39
Euskera eta euskaldunei egindako eraso nabarmena.lotsagarria.

3. Puff - 2003/03/13 14:51
Ea nork esaten duen zerbait berria...

4. Kontu zaharrak - 2003/03/13 18:15
Niri etzait iruditzen gaiz nahiko landuta dagoenik. Galdera batzuk behintzat botako nituzke: zergatik etzen Azpeitian, gaur arte, Egunkaririk ia erosten? Askotan lagunek esan izan didate egunkaria zaila egiten zaiela irakurtzeko, hizkera jantziegia erabiltzen duela, besteekin konparatuz kalitate eskasekoa dela eta txikia dela, hori horrela al da? edo euskaraz irakurtzeko ohitura falta tapatzeko erabiltzen duten aitzaki soil batzuk dira? eta Azpeitiarrentzat hori horrela bada, ze ostiatik hasi dira itxi denean denak arpidedun egiten? pena ematen al die? militantziz bakarrik erosten al dute gaur egun egunero? erosiko al dute aterako den produktu berria lehen zioan bide beretik badoa?...

5. ran - 2003/03/13 19:13
Adierazpen askatasunaren aurkako erteera faszista baten aurrien gaude, gañea esatebe torturak eon diela ta oi egiye fijo izangoa, ta beste Maria Teresa Camposen programan ertetzeben idiota danak tortura hoyek salatzie estrategiye dala ta ez tala torturaik izaten Espaniyen ta, lotsagarriye da.

6. iñaki O. - 2003/03/15 16:19
Aurrena, egunkariako langiliei animuek eman, animo faltaik izengo eztiaben arren.
Hitz gutxitan esanda, Euskal Herriyen ta euskaldunon kontrako eraso bat gehiyo izen dek.Adierazpen askatasunen kontrako eraso faxista bat izen dekela esatie, gertaera honen garrantzi mailie murriztie iruitze zitek, horrez gain beste helburu batzuk bazauzkekela iruitze zitek.Usteiat danok ados eongo geala.
Baino esan nahi diatena dek,eraso honen aurrien herriyek eman dun erantzune bikaine izen dala, BAINO eraso bat gehiyo izeten segitzeula, ta eztala bakarra izen.Ta beti eztala berdin erantzun.
Nik usteiat, erasuek arlo desberdinetan izen arren, guk eztixkiaula desberdinduber,azken finien helburue garbi zeok zein dan da.
Ta azkenik esan, garzonada hauek jarraitu eingoiabela erantzune ber dan bezelakue eztan bitartien,kasu hontan herritarran erantzune ezin hobie izen dek,ez beti,baino alde hortatik etzeok arazoik.Hemen erantzune POLITIKUEK eman ber diabe,erantzun GOGORRA.Ta hauek moitze eztituken bitartien holaxe segiukoik honek, danok kartzelan bukau arte.
Besteik gabe, nere partetik deialdi bat ein jendiei, hauteskundetan PNV-EAi bizkarra emateko,nik behintzet leno ez banian hauekin sinisten,oingo koaliziyo hau hauteskundiei beirako txantxullotzar bat iruitze zik.

7. Comodus Prudencius - 2003/03/15 22:49
Euskerari amorroa ziotek. Horregatik itxi ditek. Bazekitek hizkuntzak egiten gaituela herri.
Denok euskaldunak izan da Azpeitian harrigarria zuan ain gutxi saltzea. Orain kendu digutenean konturatzen gaituk zer genuen. Espero diat dena pasatzen denean denok gehiago irakurriko dugula euskaraz.

8. Araitz - 2003/03/17 21:46
Hau hasiera bakarrik izan dela ematen du. Egunkaria itxia bada, nor ez gara errudun? Ni behintzat ETAkoen hizkuntza erabiltzen ari naiz! Urrengoa ni orduan! Ikusi besterik ez dago ikastoletan ikasi dugunek ze "ikasketa moeta" jaso ditugun ezta? Eta-koen kantera izan dela esango dute. Noiz arte hau dena? NOiz bukatuko da? Noiz hasiko dira benetazko demokraziaz hitzeginez? Honek behintzat kiratsa dario! Noiz konturatuko dira Euskal Herritik kanpo, estatua biolentziaren monopolioaren instituzioa dela?

9. Flash - 2003/03/18 11:18
8garrenak aipa duna,esatebela ikastolak e.t.a.-n kanterak diela,hori txorrada bat da ze e.t.a.-ko erdiyek erdaldunek die,eo ez takibe euskeraz,eo euskeraz beiñe ez tebe hitzeiten,hori asteko.Laugarrenak Carlos iturgaiz emateu eztabaida onta sartute galdera zizañeruek eiten,ez tik ematen euskerien oso alde daoniken,baño ain klaru ez tu lagatzen.Hizkera jantziegia bearek dauke,jantziegia baiño geyo difrazaute,ta tostonazue.Beai etzako iruitzen egunkari hau kalitate eskaxekue dala,bakarrik eroitzen usteu hori esate bela....eure opiniyue ema zak anonimuena eman berrien.Euskeraz irakurtzeko oitura faltie (aukerie)danok dakigu zeba izen dan,ez tao esan berriken.Dena den 4garrenguei jodiu eite zeok ikustean bezela oiñ Azpeitye egunkariakin bolka in izetie,es ke de puto kulo erten dizube plan hau hi ta hire bezelako jendiei.Bestaldez esatie nai det oin ainbeste arpidedun sortute Azpeitiyen oso ona izen arren,baite ikustarazteit igual biztanle asko ta askoren pertzonalidade auleziye nabarmen tzeala aukera batzuk eite akun,ze bestela zenen zai eon die oiñ arte egunkaria erosteko,ba emateunez rebista pornue kioskuen erosteko lotsien antzeko zeoze eongo zala baite,eo batematek modan ipintzeko zai egunkaria irakurtzie.Dena den oin Azpeitiyen egunkaria letzen aste baldima jendie beste "diario maravilloso" hori eon dan bezela,mundiala.Azkenik maria teresa campos rapera famosa hori aipa debenez,agur bero bat beai,maria teresa....como t corressss


10. Lotsagarri - 2003/03/24 18:17
EGUNKARIAren itxierari buruz gauza asko esan dira, baina beste gauza asko ere baditugu esateko, oraindik. Erabat lotsagarria iruditzen zait EAJko zenbaitek gai honen inguruan hartu duten jarrera. Erabat lotsagarria. Aurreko hitzaldian EGUNKARIAko langile azpeitiarrek esan zuten moduan, Guardia Zibilak itxi du EGUNKARIA, eta ez zabaltasunari buruzko diskusioak, eta orain, zenbait putre, Guardia Zibilak utzitako errautsen gainean mokoka ari dira, egoera baliatu nahian, egoerari zukua atera nahian. Lotsagarria, benetan. Dena dela, gauza bat esan nahi dut nik: gogoratu zenbaitzuk orain dela urte batzuk EGUNKARIArekiko izan zuten jarrera; gogoratu zenbaitzu horiek herri aldizkariekiko eta herri-prentsarekiko duten jarrera. Gogoratu, ez ahaztu. Eta orain, bat batean, denak euskal prentsaren alde. "Baina alferrik zen, berandu dabiltza, eta ez dute ezer lortuko, honezkero. Palazioak lurrera doaz, kartzeletako hormak pitzatu egin dira. Eta gu libre gabiltza kaleetan tirantezko galtza laranjak jantzirik..."

11. egunkaria erosteaz - 2003/03/25 19:10
Nik bi hitz. Ez naiz harpidedun izan eta orain ere ez dakit egingo naizen (hainbat arrazoi tarteko, astea bizpahiru herri ezberdinetan pasatzen dut). Hala ere, badakit nik Azpeitian Diario Vasco erosi izan dudanetan zergatik erosi dudan: Egunkariarik ez zelako egoten. Zapatu askotan bai Etxaunenean eta baita Oriyorenean ere 11ak alderako agortuta egoten zen, eta goizean goiz jaikitzen ez garenontzat ez zen gelditzen. Hain justu, hori da hemen aitatzen ez dena, zenbat egunkaria bidaltzen ziren Azpeitira eta horietatik zenbat saltzen ziren.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak