|
1. Olentzero - 2002/12/09 21:13
Ezerrez ta festa!
2. petxe - 2002/12/09 22:36
Nik eztakit zuei, baina nei kalietan argi hoiek jartzen hasteienien kriston tristurie sartze zat. Gabonan onena oporretan zaudela,besteik ez (bueno bai, santo tomasak ta urte zaharretako juergie).Bueno ta ya oportunidadie eukite, Gabon zoriontsuek opa dizkizuet danoi ta urte berri on bat.Onak izen!
3. Olentzerontzat kartie - 2002/12/10 03:47
Bai gabonan gauz onena argi gorri psicodeliko oyek dituk,baņo nei etzik tristurie ematen,elurretako botan berotasunien sartze nauk,Santo tomasak oso ondo zaudek,baserritar ta txistor egune dalako,ta festen ta oporren hasierie,baņo ez ahaztu Zsa Zsa Gabor koman daola,ta eanda,Azpeitiko Antzerki Topaketeta konbidau ez izeteatik,"Zorionak" Azpeitiko udalai Zsa Zsa ez konbidatzeatik
4. eme - 2002/12/10 14:20
gabonak gure bizi hontako kontraesanik handiyena die. Danok, beti faltsuek, txerrikeye, fartsa ta holakuek diela esatedeu. Baino praktikan, danok eroitzegea rutina berdinien: umien aitzakiyen, denentzat erregaluek; krixton banketiek; behin-e kaso ein gabeko jendiei urte berri on esanez,... ta holako gauze asko. ajj, kaka zarra.
5. naxi - 2002/12/10 15:58
Ni, oraingo gai honetan ere, eta baten bat haserretu egingo bazait ere, Udaletxeari zuzenduko natzaio, hure dalako azpeitiar denon erakunde bakarra. Eta Petxek esandakoari jarraituz: Azpeitiko Udalak (beraz, azpeitiarrok) zenbat diru gastatzen du gabonetan eta gabonen aurreko egunetan herriko argi santu horiek iluminatzen? Inor fijatu al da bene-benetan zenbat argi dauden herri honetan? Aurreko batean Eibarko argiztatze datuak-eta ikusten egon nintzen, eta izugarriak dira. Kriston dirutza gastatzen da herria iluminatzen Gabonetan. Hor ezin al da ezer aurreztu? Eta erregetako kabalgatarekin zer gertatzen da? gabonetan Azpeitiko Udalak antolatzen duen gauza ia bakarra, erregetako kabalgata. Antena 3-en Madrilgo erregeak, ETBn Ņoņostikoak, eta Kaiton Azpeitiko erregeak, gora gu eta gure tradizioa!
6. petxe - 2002/12/10 20:10
arrazoi dezu naxi, zemat diru gastatze oteu udaletxiek gabonetako argi kutre hoietan? Bueno, ta ya plazakue gehitxo iruitze zat, handik pasau ezkeo itxutute ertetzezu hainbeste argi zurikin! gaņea abenduen hasierako ya herri osuen piztute dare argi santu hoiek, ezin al die(pixket aurrezte aldea)beranduo piztu?
7. olentzero? - 2002/12/10 23:37
Ba nei etzat gaxki iruitzen Erregiek antolatzie, horrekin ez det esan nahi hori bakarriken antolau ber dunik.
Erregiei buruz galdera bat. Zeatiken dao Erregiek kanpoko kulturien influentziye dien sentsaziyo hori gende baten artien? Nik ustet erregiek Euskal herriyen historiyen daramakiben urtieatiken bakarriken Euskal tradiziyuen sartzie merezi debela.
Ta Olentzero? Zemateaņo da Euskal tradiziyoko personajie? eta zemateaņo da herri edo ballara konkretu bateko personajie?
Nik daketan inpresiyue, euskal kulturien globalizaziyo adibide bezela ikustet. Leku konkretuko tradiziyuek Euskal Herri osoa zabaltzeko joera haundiye bait dakeu.
Bueno, konsideraziyo hauek nere ignorantzitik eiteitut, eta eskertuko nuke ni baņo geyo dakiyen batek erantzungo balit.
Ah! neretzat Gabonak familiyekin eoteko egunek die, urtien zier matte deun jendiei sentitzedeuna esateko ber besainbeste "denbora" hartze ez deunez, gabonetan behintzet sayatze naiz urteko hutsek ilusiyoz tapatzen.
8. gran petxe - 2002/12/11 00:53
naxi ta petxek emandako erantzunei kontra iti nahi niyon.eztet nahi udaletxin alde jartzie baņo jode.....emateu gai danak udaletxiekin zerikusiye dakela,hau da,politikarekin zerikusiye dakela.ta ezta ala,nei argiyek gustatze zaizkit ta hori ez naizela gabon zalie,baņo jode,zenbat gastatze deun lau argiatiken hola jarri ber badeu akabo.hori bai,udaletxiek ez balituzke jarriko,kejau ingo ziņeten esanez ze xur dan udaletxie.
9. naxi - 2002/12/11 13:42
Arrazoia duzu, Grand Peche, arrazoia, beti kexatzen ari gara, eta besteei errua botatzen... Oraingoan gure buruari botako diogu kexa. Gabonak badatoz, eta erregaloa erosi behar emazteari, ze, bestela, gaizki geratzen bait naiz berarekin, eta nire buruarekin ere bai, ze, azken finean, denek erosten dituzte erregaloak, eta ni ez naiz gutxiago. Erregaloa, orduan, emaztearentzat. Eta umeentzat. Eta koinetarentzat. Eta amarentzat. Konturatzerako, paga extra dena joan zait. Horregatik ordaintzen omen dute orain paga extra. Garai honetan (hel)bururik gabe gastatzen dugu dirua, konpultsiboki, eta hori komeni zaio kapitalismoari. Eman paga extra, eta dagoeneko ia-ia gastatu dut. Gizabanakoek eta gizabanako bakoitzaren jarrerak egiten du gizarte bat den bezalakoa, eta gure gizartea horrelakoa da. (Hel)bururik gabe gabiltza. Dirua lortzeko egundokoak eta bi egin, gero oparitan gastatzeko. Eta galdera da: zergatik egiten dira opariak Gabonetan?
10. olentzero?-i - 2002/12/11 15:45
Olentzero eta erregien artien badago aldie, nahizta biyek kontsumue gehitzeko elementu izen. Erregiek eztie euskal kulturako parte, ta olentzero berriz bai. Euskal mitologiako pasarte batek dionez, Jentil Harriye itxita beste jentil danak barruen utzi zituen azken jentille degu Olentzero.
11. Baltasar - 2002/12/11 15:53
Erregiek ere badie euskal kulturako parte, nire gurasoen eta aurrekoen parte direlako, besteak beste. Eta, gustau eo ez gustau, herri kristaue dalako Azpeitiye ta baita Euskal Herriye re.
Olentzero, berriz, geruo hasi zan ospatzen. Ni behintzet bai, ta nere ingurukuek e bai.
Total: oin, bi aldiz opari eske umiek.
12. jose maria - 2002/12/11 16:51
Bat. Baltasarri. Kristaua izateak ez du erregeekin zer ikusirik. Bi. Olentzero tradizioa omen da. Norena? NOizkoa? NOlakoa? Egia da Olentzero euskal mitologian agertzen dela, baina ez opariak ekartzen dituen gizon potolokote moduan. Kristautasunak asimilatu ondorengoa da tradizio hori. Eta ez hori bakarrik, nahiko tradizio berria inguru hauetan behintzat. Bateren bat etoriiko da esanez errepresio frankista, zapalkuntza eta horien ondorio dela. Ni ez naiz kontu horietan sartuko, baina erregeen tradizioa zharragoa delakoan nago. Hiru. Erregeak espainolak, filisteoak edo mesopotamoak izateak ez dauka tradizioarekin zer ikusirik. Rokanrolla ere amerikanoa da baina esan daikegu euskal kulturaren (eta tradizioaren) parte ere badela. Lau. Argiak oso ondo daude. Gazteentzat infraestruktura gutxi dagoenez eta negu beltza kalean pasatzen dutenez udalak (ondo pentsatuta)herriko kaleak gaztegune direla erabaki du (Nuarbeko pantanoa bezala), eta ez hori bakarrik, gazteei dibertitzeko zenbait gauza ipini dizkie (Zapo Txokon futbolina eta pin-pona jarri dituzten moduan). Gauza horien artean daude kaleko argiak, jendeak bere apunteria nolakoa den proba dezan. Tristea da bonbillarik hautsi gabeko gabonetako argiak izatea. Animo puessssss
13. Baltasar - 2002/12/11 17:10
Gainerakoan ados, baina kristautasunak eta erregeek ez dutela zerikusirik... ni baiezkoan nago.
14. Joxe - 2002/12/13 17:51
Olentzero jentille bazan (eta bada), eta erregiek kristauek argi dao zein dan zaharroue ezta ?.Kristautasune etzan ezerrezetik sortu, aurretik zeuden siniskizun eta ohiture asko aprobetxatu zitun berauen mundue osatzeko; hauetako bat urtien hasierie,garai hontan urtie jaiotzea, egune luzetzen hastea poliki bada ere,neguko solstiziyue da udeakue sanjunetan (ekainien)izetean bezalaxe eta hau ezta gaur goizeko kontue, hau kristautasunen aldien zaharra da, aspaldiko ospakizune...kristautasune gizartien hobeto txertatzeko holako hamabi ein zittoben, nahi badezue hurrenguen beste bat kontakoizuet.Nere galderie da ze interes zauden aurreko sineskizun eta ohituren gainetik kristautasune ezartzeko? Honek bizitza ulertzeko orduan ze aldaketa ekarri zitun?.Badakit erantzun zaileko galderak dizela baiņe nere aportaziyue ettie pentsau det.
15. Satan Klaus Gorri - 2002/12/20 04:44
Jokek aurrien aipa dikena oso sentzuzkue dek,ez bakarrik Olentzerotiken,baizik bestela re Euskal Herriyen tradiziyo oso aintziņekuek zaudek iye iņorrek eztitunak ezautzen naiz ta baserri puntakue izen porke iye enterraute zareztean ohitura oyek,Olentzeron kasuen,bere kontakizun hori gaur egun berriz argitaratzie oso idea ona izen dek,aspaldiyen enterraute bazaoan e oin jendiei kontatzie ta jendiek parte artzie euskal mitologiako tradiziyo ta kontakizun baten,ta umiei gustau bazakobe,obeto,ta el seņor jose mariak gaixki aipa diken bezela,segurunez botellien influentziyez,azken aldiyen Olentzeron tradiziyue ez bazaoan e,euskal mitologiako kontakizun bat berreskura indek ta orreatik bakarrik merezi izen dik berriz Olentzero gaur egunea ekartzie,ta aintziņekuo izetezkotan,Olentzero dek erregien baņo,baņo erregiek e amengo oiturie dituk Liburu Santuen azaltzeyelako ta hori gure tradiziyue re badek ta izen dek.Ez bakarrik Olentzero,baizik beste iye ahaztuteko euskal mitologiako tradaiziyuek oso ondo eongo uan berrezkuratzie,ta erregiek e amengo oiturie ditukenez,jarraitzie.Azken fiņien,umientzat txollue Euskal Herriyen,ta helduentzat klaro,ta bidebatez gustakozitean benetan umiek dauzkebenai komentatzie nere ikuspuntutik,gabon hauetan hasite umiei gabonetako espirituen ardatz bezela gabonetako abestiyetan,etxetan zehar abesteka juteko ta gabonetako kontakizunetan,naximientuen eo zuatzien ardatz bezela artzie amendiken aurrea ta ez ainbeste opariyetan,porke opariyek oso ondo zaudek,ta zenbat eta geyo obe,baņo garrantzizkuena umientzat kalea gabon kantak abestea jutie ta holako gauzek izen ber dituk batez ere.ta ez opariyek. Azkenik nire agurrik beruena Satan Klausi,orrek bai daukelako benetan neretzat tradiziyo politte,Eskandinabiako lurretan zehar perretxiko psikodeliku gorriyek janez dana gorri disdiratzue ikusten ta bihurtzen,bere ustez trineuen egan umiei jostaluek oparitzen bailaran zehar,benetan tradiziyo nahiko psikodelikue umientzat
16. Oriotar - 2002/12/23 19:43
Hemen ikusia dago kristau izatearena kontu bat dela , zenbat etxeetan ikusi dugo ez direla kristau eta errege eta olentzeroak ospatzen dituztela, nire uztez gisarteak antolatutako txorakeri bat da bainan ala ere urtero kontu berdina.
17. iep - 2002/12/27 22:02
gAabonak kontsumitzeko dira. denak gabonen kontra baino gero oparien zain egoten gera olentzero eta errege egunean. nire ustez boikota egin beharko genieke ditugun gabon, eta beste zenbait festa kontsumitzaileei, adibidez, aman eguna, aiten eguna, BODAK... inork ez dugu kristautazunean sinisten eta gero denak kristauen jaiak ospatzen. denok kontraesanetan sartuta gaude. Zer da hau?
18. Antikapitalistak? - 2002/12/28 18:25
Hau de hau markie! Hemen danak gea antikapitalistek aizu, errez esatea baņo seguru zuk eztiyozula zeure eguneroko kafiei ezetzik esaten, eztare zapaturoko juergai ezta? Ta Txuletie jateko pixket geyo pagau ber baldin bada ba hala atea karterie ta yasta, ezta? Nei bai irutzezatela geyegizko kontsumismue daola, ta gaņea batzuk "behar" bat bezela ipintzie naidebela baiņo batzuk hemen gustoa daude bean burue antikapitalistatzat joyez. Ta a todo esto, aber pixket bai BODORRIO hoyen modie pasatzean, hori bai, ta beste "ezkontza" modu batzuek edo zabaltzen dien ezta?
19. geyegi - 2002/12/29 12:53
Aurreko erantzunei:etzak bate arrazoirik falta,batez ere eskontzan kontu hortan,egiye dek,aber Loiola moruko boda oyen modie pasatzean porke aiņ orterak dituk gezurre emteikela,gaņea beayen ustez klasez ta elegantziz betetako bodak,beayen ustez klaro,gaixki ulertutako elegantzi baten lurperaute zarek,gero benetan boda originala ta politte itie nai bai zian batematek kritika ingo ziaben,rarue ta iluntzat artuz,porke gustiz esteriotipaute zaudek,es ke boda oyek ain tostonazuek dituk....ta kontzumismuena esan dekena,ni oso kontzumistie nauk ta hola konsideratze nauk,baņo insoportablie dekena publizidadien matxakie,batez ere garai ontan,ta adibidez eroskin ya noviembrien unezkeo erregetako roskue salgai zakeaben,oyek pasa iteituk,ta ni oso kontsumistie izen arren,jende ta aglomeraziyo gutxi daonien bakarriken jute nauk erosketak eitea,ta ori iteko aukeraik ez banakean,ez niztean ingo,tristie dekena publizidadiek ta enpresa hoyek jende aulei ain errez konbenzitzie ber ez titxiaben gauzek erosten,batez ere ospakizunetako publizidadiekin,aldekue dek plaza beredurasan erosketie eitie enpresa matxakante oyetan baņo.
20. Iepa - 2003/01/02 20:31
gehiegi-ri erantzun nahi diot. egia da publizitateak asko egiten duela baina nahi duenari bakarrik jaten dio kokoa edo bestela umeei baino helduek badakigu zer den mundu hori. Engainatu ez da hitza baizik ezagerazioa, dena ezageratzen dute baina engainatu behin bakarrik eta empresek ondo dakite gaur egun irabaziak denbora luzera etortzen direla eta behin engainatuz gehiago nola ez diren etorriko gaur egun ez dute engainatzen. ta beste gauza bat esan duzuna "zenbat gauza behar ezditugunak erosi arazten digute?" egia esan beharrezkoa hau da lehen mailako kontsumoa gaur egun nork egiten du? behar dut erraz esaten dugu baina azken finean gauza gehienak, jan, jantzi ta medikamentuak kenduta beste guztiak kapritxo hutsak dira eta desgraziz mundua kapritxosoz eta kontsumitzailez josita dago.
21. Intsumisioa! - 2003/01/04 14:29
GABONAK!? Nahiz eta tradizioa izan, guztiok dakigu kapitalismoak nola bideratzen duen eta oraindik gehiagora joko duen bere interesen arabera, diruzale kapitalista insolidarioen interesen arabera. Tradizioa bera ere aldatzen ari da, geroz eta erregalo gehiago, geroz eta diru gehiago gastatzen da, neurri gabeko kontsumismoa da. Familien artean elkartasuna, laguntza egon beharrean, konpetitibismoa bultzatzen ari da, indibidualismoa,... Umeek bizi eredu hau ikasi dezaten nahi al dugu? Hau guztia kapitalismoaren ondorio da. Eta bukatzeko, Guretzako tradizioa delako bakarrik ez dugu ze ospaturik desegokia iruditzen bazaigu tradizio hori. Edo bestela eraldatu dezagun eta birmoldatu dezagun lagunartea eta elkartasuna oinarritzat hartzen duen gabon eredu batetara( nahiz eta honek urteko egun guztietan izan beharko lukeen horrela). INTSUMISIOA neurri gabeko kontsumismoari eta inposaturiko bizi ereduei!!
22. Monagilo - 2003/01/05 01:20
Jesusitoren jaiotza ozpatzen da Gabonetan. Kristauok gogotsu ospatzen dugu, kanta alaiez. Ba dakigu kistaua ez dena, bihotz hotzez izango dela, deabruaren bidetik. Gure otoitzak beraientzat dira, behartuentzat! Guk, euskal kristauok, jaki urri eta apal batzun bidez ospatzen dugu "Gabon gaba". Sendian bilduz, arrosarioa errezatu ondoren, antziņako euskal tradizioari jarraituz. Gabon eta urte berri on.
|