Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Parte hartu »  Eztabaidak »  Orain artean izandako eztabaida guztiak »  Larunbatean eman zitzaion hasiera XX. Euskal Antzerki Topaketei. Zer iritzi duzu Topaketei buruz?

 PARTE HARTU

 ORRI HAU...

 

Larunbatean eman zitzaion hasiera XX. Euskal Antzerki Topaketei. Zer iritzi duzu Topaketei buruz?

Topaketen XX. edizioa den honetan, zer ibilbide izan duela deritzozu antzerkiak, eta Azpeitiko Topaketek?

1. uztarria.com - 2002/11/12 10:37
Mikel Olaizola Borda ez da konturatu Topaketen gaia eztabaidagai dagoela, eta bere iritzia albisteen atalera bidali du. Irakurtzeko egizu klik hemen

2. naxi - 2002/11/13 13:52
Nik hildo argirik gabe ikusten ditut antzerki topaketen antolatzaileak. Aurten jende famosoa ekarri dute, eta seguruenik Soreasu bete egingo da ia emanaldi denetan. Ez dakit, baina seguru aurreko asteko ‘Ai ama’ emankizunean topera zegoela antzokia. Eta ondo iruditzen zait jende famosoa ekarri eta aretoa betetzea. Baina hori al da antzerki topaketen antolatzaileen helburu bakarra? Amateurrekin zer pasatzen da? Eta urte osoan zer pasatzen da antzerkiarekin Azpeitian? Eta azpiegiturekin? Barkatu esatea, baina antzerkiari buruz arrastorik ez duen jendea dabil udalean gai horren inguruan, nire ustez. Eta horrela doaz gauzak. Eta barkatu esatea, baina azpeitiarrok ere ignorante batzuk gara kulturari eta antzerkiari dagokionean, eta azkar engainatzen gaituzte, urtean behin antzerki topaketak antolatuta. Berriro diot: ez zait gaizki iruditzen jende famosoa ekartzea, baina hori bestearen truke..., hori ez!

3. Iban Arregi - 2002/11/13 14:00
Ez dakit Naxik irakurri zuen Euskaldunon Egunkariak antzerki topaketez pasa den larunbatean egin zuen Hizpidea edo editorialtxoa. Baina Egunkariak ere antzeko zerbait zioen. Hauxe, hain justu:

"Euskal Antzerkiaren Topaketa umoretsuak

Iaz ez bezala aurten antzerki emanaldirik izango da Azpeitiko Euskal Antzerkiaren Topaketetan. Iazkoa trantsizio garaitzat jo zuten antolatzaileek, ohiko inertziak aldatu eta norabide berrian jartzeko asmoz. Aurten, berriz, eskaintza anitz egongo da, jendea erakartzeko moduko egitarauan, helburu horrekin komediak nagusituko baitira gaurtik abenduaren 1era bitartean. Umorea beti eskertzekoa bada ere, norabide berririk ez da sumatzen jardunaldietan, talde amateurren proposamenen urritasunak eta profesionalenak ugaritzeko joerak jarraitzen baitu. Genero anitz emanez publikoa hezteko aukerak, berriz, huts egin du, aurten ere."


4. Enekoitz - 2002/11/14 15:08
Gustura jakingo nuke zein diren Topaketen helburuek. Sortu zirenien jarriko ziren helburu batzuk, eta baten batek baldin baditu helburu hayek, ondo legoke uztarria.com-en jartzie. Beti ere Topaketen 'progresiyue' ikusteko...

5. Iban Arregi - 2002/11/25 11:32
Igandeko Egunkaria-k gutun hau zekarren, Goaz Antzerki Taldekoek idatzitakoa, eta Aitor Gorrotxategiri zuzenduta, Antzerki Topaketak gaitzat hartuta:

"AZPEITIKO TOPAKETEZ
Joseba Escudero (Goaz antzerki taldeko idazkaria)
«Goaz taldea etortzekoa zen, baina egitaraua itxi baino astebete lehenago esan ziguten ezin zirela etorri». Hala jaso zuen Egunkaria-k Aitor Gorrotxategi Kultura zinegotziaren adierazpena, antzerki amateurraren presentzia urria zela-eta egindako galderari erantzunez. Argitu dezagun. Goaz taldearen nahia Azpeitian izatea bazen ere —Martzelino Soroaren obrak taularatzeko eszenatoki aproposa zelakoan—, bertan parte hartzeko aukera azken orduan baino ez zitzaion eman. Aukerako data bakarrean
—abenduak 1— bi hilabete lehenago hitzartua genuen Bermeoko V. Antzerki Amateurraren Topaldien egitarauaren barruan. Eta han izango gara. Hala ere, Antzerki Topaketetatik kanpo, prest gaude Gabon eta Anton kaiku antzezlanak Azpeitian taularatzeko. Baita Bermeon abenduaren 1ean estrenatzear dugun Trabena-txoua erakusteko ere."

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak