|
1. Uztarria.com - 2002/10/11 12:03
Aurreko lau idatziak ezabatu egin ditugu. Eztabaidako tarte hau horretarako da, eztabaidarako alegia. Tontokeriak idatzi nahi dituenak badu sarean horretarako lekurik.
2. Maskara - 2002/10/11 19:57
Aurpegian naturazale maskara bat jartzeko bakarrik egiten du hori Diputazioak.Hainbeste interesatu eta arduraturik egongo balitz naturataz,zergatik kendu zuen Urola Trena?eta zergatik nahi du azpeitian bariantea egin?Gai honetan,gauza guzietan moduan,PNV-k hiritarrak enganatzen ditu.
3. kontxo - 2002/10/11 20:57
nei ondo irutze zait bidegorri asunto hori,ondo eginez gero zerbait polita irten dezake.bizikleta erabiltzen erakutsi behar zaie gazteei. bestetik maskarak esan duenarekin ez nago ados.niri ere bariantearena ez zait ideia ona iruitzen baina geo denak earki erabiltzen degu.beitu bestela iruñara joateko....
4. Cher-The mask - 2002/10/12 14:05
Kontxori
Hik esandakue etzik baliyo,alegiye bariantien txikiziyue ite baldima ebe gero danak gusto askoik ibiliko deula,ez,ordun igual dek ze txikiziyo iteituben denboriekin ixildu ta erabili ingoitugulako,ba ez,ortako motordun kotxiek mugatzie ta danak bizikletan eo zaldiyen ibiltzie Azpeiti barrun denboriekin gusto askoiken oituko gealako,Azpeitiye leku earregiye dek bariente batek dana suntxitzeko.Ta bidegorriyen buruz beno,ba emateunez Europa guziyen ipintzen ai dituk bidegorriyek ta amen e betiko atzerapen karakteristikuekin ba pixket beste herri Europarren hildue amengo politikuek jarraitzen saiatzen aiko dituk,EZERRE LENUOTIKEN EITEN AUSARTU BERRIEN
5. Joxemai - 2002/10/12 18:58
Maskara jartzeko denean maskara jartzeko delako. Botoak irabazteko denean botoak irabazteko delako. Baina kontua ez da hori. Kontua da ea ondo irizten diogun edo ez. Kontua da berandu bada ere baliogarria izan daitekeen edo ez. Gauzak berandu egitea (baina egitea) ez egitea baino hobea dela irizten diot nik behintzat. Hala ere, ikusi egin beharko litzateke nondik nora egiten duten bidegorria, nolakoa, zenbat kostatuko den... Izan ere, oso ondo dago Zumaiatik Zumarragara bidegorria egitea, baina egokiagoa irizten diot Urrestillatik Sanjuandegira, edo plazara edo Aranara egitea, alde batetik eguneroko bizitzan kotxea ez hartzeko aitzakia litzakeelako, eta bizikleta herri barruan indartu behar delako. Izan ere, jakin behar dugu bidegorri horiek infraestruktura ideiarekin egiten diren, edo kirol instalazio huts diren
6. Ni neu - 2002/10/13 20:45
Hirekin natxiok Joxemai, eztiat uste Azpeititik Zumarra eo Zumaira jende askok ibilikouniken bidegorriye ta honek herri barruen eo bere periferiyen izen ber likek.
7. Noaaaaaaa - 2002/10/16 02:17
Arrazoi osue dakezute,herriyen inguruen eo Urrustil aldea askosez erakargarriyo izengo uan,leku polito ta obio dalako hortako,Zumarra aldea eo Zumai aldea pixket salbajadie iruitze zitek bidegorri batez gozatzeko,kotxiek albuen a toda letxe pasatzen,gañea urrutigi zaudek ortako,obe izengo uan lelen Azpeitio ingurue bidegorri on batez ornitzie ta batez ere herri barrun bide luze bat eotie punta batetik bestea benetan oiñezkuen preferentziyekin
8. Naxi - 2002/10/16 16:06
Inportanteena Joxemaik esan duena da: azpiegitura asmoarekin egitea bidegorriak. Hala, badira kontuan hartu beharreko batzuk, nire ustez: Bat: bidegorriak herri barruan bizikletaz ibiltzeko erraztasuna eman behar luke. Bi: Bizikletarena serio aztertu beharreko alternatiba izango da. Batik bat aurrera begira. Azpeitia, espazio aldetik, asko ari da hazten, etxe asko eta asko daude zentrotik urruti samar. Horregatik, eta jendeak etxetik irten orduko autoa hartzen duelako ere bai, gaur egun ia ezinezkoa da kalean lasai ibiltzea (oinez ez ezik, autoan ibiltzea ere desesperantea da). Alternatiba bat: bizikleta. Donostian, motoa ez ezik, gero eta gehiago erabiltzen omen da bizikleta. Hiru: Zer esan nahi du bizikletarena alternatiba serioa izatea eta bizikletaz ibiltzeko erraztasunak emateak? Adibide batzuk: alde zaharra autoei itxi; bidegorria auzoetatik (Sanjuandegi, Landeta, Loiola, Urrestilla…) zentrora jarri; bizikletentzako aparkalekuak jarri herrian, batik bat zentroan; bizikletaren erabilera promozionatu; autoaren erabilera mugatu…
9. Bidegorrizalea - 2002/10/16 19:38
Joxe marik esandakoa oso ondo irudi zaidak. Beti gure gogokoak ez diren politikarien aurka hitz eginda, ez diagu asko aurreratuko. Bidegorria nahi al dugu ? Ba..baietz esan eta kitto. Nondik norakoa ? Oso inportantea duk. Nik ere leku lasaian eta naturaren ingurutik egingo nikek eta ez lehengo errepidearen albotik. Urrestila aldera ? Fenomeno...!
10. potie - 2002/10/16 19:50
neri re egokiyo iruitze zat nuarbe aldea eitie bidegorriye. Ei, ta oin nuarbe attau detala, urrustildik aurrea badao tramo bat ke benetan kagaute pasatzeana jendie bidie dan ixtuekatik, bo ta eztizuet esaten dixkuruen kamioien bat parien tokatzen bazazu. Ba hori, bidegorriye eitekotan kriston aldrebeskeie iruitzezat zumarra o zumai aldea eitie. Pantano aldea eingo balue bueltatxo politte jarriko litzeke.
11. Karmele Martxante - 2002/10/16 20:10
Nuarberuntzko bidegorriyen idea hori oso ona dek,gañea Nuarbe Azpeitiko Kondadokue dek ta batez ere buelta lazaye ta politte izengo uan,alde horrek merezi dik disfrutatzie. Bizikletien erabilerai buruz,berez hori martxan dao,hau da,gaur egun nahi dunak ai da bizikletie erabiltzen,beste gauz bat da horren modie ezartzie,hori re gerta leike,Azpeitiye beti oso moda pasakor zalie izen da,ea ainbeste etxe iteko modie re pasatze an ta seriyoki herriyen berdegune ta mendiyen mugak ondo ezartzeituben jada betiko
12. joxelu - 2002/10/19 00:04
ez al dek garaie beste gai bat proposatzeko? eztabaida hau ya paxaute ziok...
13. Noizko? - 2002/10/21 13:05
Noizko Gazte Lokalaren gaia eztabaidagai?
14. urrustiltarra - 2002/10/21 16:41
niri ere oso ondo iruditu zait joxemaik esandakoa. bidegorria egitea oso ondo legoke, baina azpeiti inguruko "herri" txikietatik azpeitiraino edo inguruko auzoetatik herriraino. Ez dut uste zumatik edo zumarragatik jende asko etorriko denoik bizikletan, baina bai urrestilla edo loiolatik. Eta egia esan, gaur egun dagoen bidea ez da oso egokia bizikletentzat, oso arriskutxua izan daiteke.
|