|
1. Irauli - 2002/09/17 19:37
Kontua ez da asteburuena. Egunerokotasunean ikusten da kalean jende gutxiago dabilela. Bizitza soziala galtzen ari da azpeitian eta inkomunikazioaren bizitza gailentzen.
2. Ni - 2002/09/17 19:56
Eta ze nahi diau ba? .Tabernata sartzie eta zeoze hartzie kriston garestiye dek eta dirue falta zikok gaztiei.
3. Bort - 2002/09/18 12:40
Jende gutxiago ibiltzen dela egia da. Nere ustetan arrazoi printzipalak: - Taberna denak berdinak dira.Musika bera, Jende bea,...ez dago ezer alternatiborik. - Ambiente itxia da.
4. iepa lagunok - 2002/09/18 16:31
Beste urtetan bezala jendea Irailaren erdi aldea asten dek nere ustez.Aurreko sapatuen giro polita eon huan nahiz eta zenbait herritan festak izen. Neretzako larunbatetan jendea jatxi baino gehiago jendea gehiago, repartiu ein dek,horren adibide dek beheko tabernatan gero eta jende gehiago ibiltzen dela. Kontatzen asten bazeate Etxe-zuritik Urtzire dauden taberna danak betetzeko behar den jendea, izugarria izango huen. Larunbat arratsaldean berriz gazte asko Elgoibarrea junten dek eta Igandetan berriz Hernani aldea, eta eztituk konturatzen gu denok Azpeitin gelditzen bagiñen (sapatu eta igande arratsaldeak) eundoko giro earra sortuko giñeala eta pixkanaka pixkanaka kanpoko jendea ere hurbilduko huan. Nik lagun asko zauzkeat kanpotarrak eta arrituta gelditzen dituk hemengo giruakin eta jendiakin ere bai. Aste hontan dauden ekimenak Urrestilla eta Zubi zarrenak oso egokiak dituk astegunetako eta larunat-jai arratsaldetako.Nere zorionak bi talde hauei. Azpeitiko alde zarrak indartu haundi bat hartuko zian , hau peatonalizauko bagiñean zeren orain Azpeitiko plaziek penie emateik, aparkaleku bezala ibiltzen deulako.
5. Sapatue - 2002/09/19 03:05
Egiye ek gero ta jende gutxiyo dabilela,ta ze?ni lau katukin e tabernatan konforma ingonitxuan,jende pillue nai baldimaek or dazkek maiatzetik asita inguru guztiko festa danak,oin Azpeitiyen zeoken girue perfektue dek nere ustez,hau baño geyo estresantie dek,ortako erriko festata jute nauk,Azpeitiyek magia bereziye zakek,jendie oso inkietue ta festazalie iruitze zitek baiño gauze batzutako korta itek alde batetik,beste lekutako jendie kriston muermue dek,baiño eztituk bate kortatzen ta al grano juteituk jendi ezautzeko,ligatzeko etabar,resultaue:Azpeitiko jendie ez paldima uan kortatzen hau la ostia izengo zala. Bestaldez Azpeitiye gero ta leku residentzialo gelditzen ai dek,baño ori etzeok gaixki,oin dala urte batzuk jayetan atzaldetan kalie umien kotxezitoz etabar beteta eote uan ta jendie mesetatik ertenda bezelako plantiekin,hori insoportablie uan,oin desberdiñe dek,nik oin daon bezela nayo iat baño oin zeoken jende gutxiyo re ez,ointxe bertan Azpeityek puntu earra zakek eoteko ta festako,ta noizin bein beste erriyetako festata junda
6. juergista Azpeitiarra - 2002/09/19 08:59
Arrazoye daukek , Azpeitiye la ostia dek, nik ere nayo diat oiñ daon bezela eta ez tabernata ezin sartute. Guk denok sayau ber diau eundoko girue jartzen. Baino ez larubatetan bakarrik, baizik astebukaera osoan. Azpeitiarr danok aukera earra zaukeau astebukaera hontan denok kalera erten (Azpeitikoa noski)eta kristona montatzeko
7. Irauli - 2002/09/19 12:54
Nik uste ez dela tabernen kontua soilik. Hainbat ekimen antolatzen dira Azpeitian urtean zehar, ikastaroak, poesia, kontzertuak, bertso saioak,hitzaldiak, diapositibak, bideoak etab. Eskaintza kulturala badago, baina zer da benetan jendeak kontsumitzen duena?
8. Sapue - 2002/09/19 14:05
Egiye da Azpeitin sapatu iluntzin geruo ta jende gutxiyo ibiltzeala. Arrazoi asko daude baino tabernaiei belarritik tiraubertzakobe, beaiek die kajie eitebenak eta eztebe ezerre eiten hori mantentzeko. Garaiek die kontzierto natul bat eztaola, astebukaerakuk onak izen laizke baino danok natula entenditze deu: Su Ta Gar,La Polla, Etsaiak,Doctor Deseo,... beste herriyetatike jendi ekartzebenak. Holakoik eztao, ta betiko jendie, tabernako leku berdinin, ordu berdinin,musika berdinekin sapaturo ikusten Axkotiarrake nazkau die ta eztie etortzen. Ta bueno, tarteka zenbait tabernatan danetik hartutako jendintzat jarzeben bakallaueke badauke bere kulpie.
Ta gustau eo ez, eskerrak Exkerretei daola. Hau faltako balitzeke jende gehio jungo zan kanpoa juerga ta gutxiyo Azpeitin.
9. naxi - 2002/09/19 15:32
Norberaren gustoak alde batera utzita, nire ustez herri batentzat oso inportantea da asteburuetan ere jendea ibiltzea, herriko jendea herrian geratzea, eta horretarako herrian fundamentuzko gauzak eskaintzea. Kultur ekitaldiak, komertzioak, umeentzako azpiegiturak eta ekitaldiak, tabernak, kontzertuak, zinema…
Horregatik, tabernak husten ari direla esatean, arazoa ez da tabernak husten ari direla bakarrik. Arazoa da, nire ustez, tabernekin batera dendak ere husten ari direla, eta kaleak. Azkenean, muturreraino joanda, ‘ciudad-dormitorio’ bihurtu daiteke gure herria ere, ez oso denbora luzean. Zinema ikustera Urbil-era bagoaz, eta kontzertuak ikustera Jam-era, eta erosketak egitera Donostia hirigunera…
Azpeitiak ere, bere txikian, eskaintza egokia egin behar die herritarrei, bertakoa baloratu dezaten. Horretan ari dira alde zaharreko dendariak, jo eta su. Eta horretan ari dira, nire ustez, herriko hainbat kultur eta gizarte talde, bide horretan ulertu nuen nik Uztarriako taldeek antolatu zenuten Kulturaldia…
Eta tabernei dagokionez, zerbait pentsatzen hasi beharko dute. Egia da Erdi-kaleko tabernek nahikoa lan egin dutela,bakoitzak bere taberna txukun antzean mantentzeko; baina ezin esan gauza bera plazatik gorako tabernei buruz. Dena dela, horrez gain, zerbait gehiago ere pentsatu beharko lukete. Esaterako: uda honetan mahaiak jarri dituzte erdi-kalean, eta oso ondo iruditzen zait. Baina gauzak hobeto egin daitezke. Imajinatu Erdi-kaleko tabernari denek mahai txukunak (egurrezkoak) eta berdinak jartzen dituztela Erdi-kalean, inguruan landareak dituztela, eta Udalak behingoz adokin moduko bat jartzea erabakitzen duela… Agian gazteek ez diote halako garrantziarik ematen txukuntasunari, baina helduagoak garenok bai ematen diogula. Eta udaberrian, udazkenean…, eguraldi ona egiten duenean, terraza batean kafea edo marianitoa hartzea baino gauza hoberik ez dago. Aukera behar! Edo esaterako: baten batek aipatu duen moduan, zer gertatzen da kontzertuekin? Azpeitiko tabernariek herriko musika-kultur taldeekin bildu beharko lukete, plangintza bat egin herria alde horretatik ere ‘biziberritzeko’ (hitz hori modan dagoela aprobetxatuz), eta ondoren udalarekin bildu…
Gauzak txukun egiteak dituen eraginaren adibide bat: jende bat kexu da, Errebalean gero eta jende gutxiago ibiltzen dela-eta. Baina galdera bat bota nahi dut: kasualitatea al da Erdi-kalean gero eta jende gehiago ibiltzea, baita jaietan ere, Errebalaren kalterako? Ez ote dute horretan eraginik izango tabernen itxurak eta dotoreziak, pintxoek, Erdi-kaleko zenbait tabernak egin duten aportazioak (Orkatz Kultur Elkarteak, kasu)?
10. galderak? - 2002/09/19 16:19
1. Zeatik ibiltzen da alde zaharrien jendie Erdi Kalien eta ez Eliz Kalien ta Enparan Kalien? 2. Zeatik da Azpeitiko plazie porkeriye? 3. Zeatik ez die kale batzuk oinezkotzen? 4. Ez al da falta herriyen (aisiarako) referentzi-gune kultural ta euskaltzale bat? 5. Zeatik ai da inderra hartzen Pablo VI. ingurue? 6. Zeatik da hain kaxkarra zine eskaintzie?
11. lehor - 2002/09/19 17:07
Azpeitin jendie eztek komunikatzen eta pasa iteik asteroko jende lehorra ikustie
12. galderei erantzunak - 2002/09/19 17:33
1. Zeatik ibiltzen da alde zaharrien jendie Erdi Kalien eta ez Eliz Kalien ta Enparan Kalien? Eliz Kalean eta Enparan Kalean ez dagoelako taberna(duin)ik. 2. Zeatik da Azpeitiko plazie porkeriye? Udalak eta zenbait herritarrek nahikoa interes ez dutelako erakutsi. 3. Zeatik ez die kale batzuk oinezkotzen? Udalak eta zenbait herritarrek nahikoa interes ez dutelako erakutsi. 4. Ez al da falta herriyen (aisiarako) referentzi-gune kultural ta euskaltzale bat? Bai. 5. Zeatik ai da inderra hartzen Pablo VI. ingurue? Alde Zaharra ahultzen ari delako? 6. Zeatik da hain kaxkarra zine eskaintzie? ? Udalak eta zenbait herritarrek nahikoa interes ez dutelako erakutsi.
13. Beste galdera batzuk - 2002/09/19 18:31
1. Zeatik igo die hainbeste edarien prezioak? Zenbat irabazten du hilero, gutxi gora behera, taberna batek? 2. Ondorioz, zeatik egiten debe tabernayek hainbeste negar? 3. Zenbait tabernarik noiz utziko diote euren txilborrari bakarrik begiratzeari? 4. Nola egongo da Azpeiti hemendik hamar urtera, asteburutako anbienteari dagokionez? Azkoitian gertatutakoa Azpeitian ere?
14. Pakete 1 - 2002/09/19 20:56
Azpeitik aste bukaeratan penie emateik! Ostireletan ezerrez, Sapatutan zeoze ta jayetan astelenenan beire. Ez al dek tristie?
15. pak-ette - 2002/09/19 21:14
Gustiz ados nitxiok irekin (pakete).
"Tenporada" berriye ontxe astek, eta nik uste ontxe dala garaye aste bukaerak berpizten asteko. Batik bat tabernayek zaukeabe erantzunkizune; kontziertuek,happy- our edo "ordu-alaia", ...
16. m - 2002/09/20 20:51
Ez da bakarriken astebukaera ta Azpeitiko kontua. Herri txikietako festetara ez da jenderik joaten.Galtzen ari dira ta lastima da.
17. Ganadeye - 2002/09/20 23:28
Ba nei alare Azpeitiko oingo girue mundiala iruitze zitek,Bilbora jute baldima aiz jendi gañezka zeok ta iye danak kriston rollo ilune zakeabe burun sartuta ta estresanti dek,noizin bein juteko bakarriken dek,Azpeitiyen askosez rollo obio zakek gazte jendiek ta danak orokorrien. Gauz inportantie iruitze zitek kontziertuek ipintzie porke kontziertue eonberdeken sapatu baten Azpeitiyen ,ya hasi baño leno giro bereziye itek,tabernak ondo zaudek,Ezkerretei ondo zeok,gañea bokailluek zazkeabe diskoteka bertan,ta Azpeitiko biztanle kopurue oso ona ek,bakarrik falta ekena jendi geyo desmadratzie,ta bo, propuestiek iten hasita multizine batzuk ointxe eozein lekutan zakeaben oferta berdintxuekin ipiñi berko ituan ,umientzat Doraemon,Hollywoodeko tostoyek ta pornue re bai,zine forum,hori ez uan lan aundiye izengo ta kulturi denez,pentzatzeat udaletxiek zeoze in leikela,ta taberna dexente kontzierto txikiyek emateko infraestrukturiekin,ta ontxe daon bezela segitze maik nereatik gustoa,porke sobre todo Azpeitiyen kriston ganau ona zeok
18. joe - 2002/09/23 09:52
zeatik jarri dituzte erdikalien maiek? ya hontxe nazka nazka inda nao
19. Pakete 2 - 2002/09/23 12:00
Pakete 1-ekin ados nao. Herri hontan eztao ambientie.Ta zeba eztao ambienteik? Daon ofertie eztalako jendien gustukue eota oferta hori ematean lekuen (entornuen), ez dalako jendien gustukue. Oferta iguala.Jendiek astebukaerie heltzen danien zeoze desberdiñe eitie nai izeteu...ta Azpeitiyen horixe falta da:DESBERDINTASUNE arlo askotan edo zentzu danatan. Joe-i: Erdikaleko mahaien ideie ona ikusteiat. Tente eoteko aukerie nun nai dakek. Zeatik emateik ba nazkie?
20. pakete 2ri erantzune - 2002/09/23 12:40
Hirekin ez natxiok adoz.Nik usteiat Azpeitik dauken ofertie(Taberna kontun behintzet) , herri gutxirek daukela. Anbiente kontun berriz, nik ustez Azpeitin anbiente hona daola. Anbientie , leku danien bezala , norbeak eukitzeik.Eta desberdintanun asunto horrekin , ba ez diat ulertzen zer nahi dekan esatie. Bestalde proposauko nike elkarte bat,tabernari ekarteko kideren batekin,herritarrez eta kultur elkartetako(Uztarria adibidez) jendez osatutakoa. Honekin ekimen mordoa egiteko aukera eukiko genuke eo ikusi zer nahi dan zeoze desberdiñe izeteko. Nik usteiat Azpeiti oso ondo dagoela baina geure esku dagoela oraindik eta geyo indartzeko. Nik tabernayei eskauko nitxoan ,ostireletako eta jai arratsaldetako eta ostegun gauetako zergatiz ez? ba kontzertu batzuk eo bertso zayuk eo...... Lehen aipatutako kultur elkarte horrek kontrolauko zian dana.
21. Pakete 2-ek aurrekoari - 2002/09/23 13:17
Hi esatek Azpeitiyen taberna aldetik oferta ona daola beste herriyekin konpara ezkeo. Beno,igual kantidade aldetik? Baina ez kalidade aldetik:ta kalidadie oinarritzek desberdintasunien:musika-taberna desberdinek,jende desberine,era guztietako kontzertuek,...azken finien AUKERAK: Aukerie eukitzie aukeratzeko, ta hori nere iritziz etzeok Azpetiyen. Esatek Azpeitin anbiente ona daola,¿...? Pozten nauk hireatiken baño aurreko mezuek, (Azpeitiko jendiek bialdutekuek)esateiabe,orokorrien,Azpeitiyen eztaola ambienteik o behintzet asko falta dala hobetzeko.Egiye dek norbeak eon berdula ambientauta...baño ez al dek baita egiye ambientie ikusi ezkeo leku baten, horrek kontajiatu egiten dikela ? Hire ideie oso ona dek.Elkarte bat sortzie,baño elkarte honek irekie izen ber dik.
22. Azpeitiar zale bat - 2002/09/24 14:52
Ba nere ustez eta nere kuadrila osoarentzat Azpeitin giro oso ona dago. Zenbait gai egongo dira hobetzeko eta nere ustez hau da momento egokiena punto hauek jorratzeko eta tabernari elkarteari emateko.
23. pakete 2ri erantzune - 2002/09/24 17:59
zeatik emateitan nazkie? ba oso erreza erantzune, ya hontxe erdikaletik eztaolako pasatzeik. Ze jun ber deu, esiek iten kaletiken terraza bakoitze eskibauez? Aunke egiye esan terrazak baino okerro da "erdikaleko futbol tenporadie" hasteanien...
24. Axpeiti - 2002/09/25 11:52
Ba neretzako Azpeiti baiño leku earroik etziok juergie botatzeko. Ea ostireletan poteo herrikoyek eiten hasten gean. Ardue etziok hain garesti Animo!!!.
25. sapukin bat!! - 2002/09/25 13:30
Hi ta zeatik eztitut hasten Barricada, Extremoduro, Estopa eo holako grupuen kontziertuek eta montatzen? Betarratan eo jarri ta entradie kobrau nahi baiabe baino, horrek betire jendie ekartzeik.
26. U.K - 2002/09/26 11:49
Aurreko jayen oso sayo politte eintziabean Kirmen Uribek -Bitartean heldu eskutik- eta Karidadeko Bentakuek. Jayetan normalien eotean lehortiekin...
27. ASMAKIZUNA - 2002/09/27 10:15
Gazteoi erreferentzia gune argi bat falta zaigu. Gazte asko Zubi-zahar eta Urrestillan ibiltzen da egunero orduak eta orduak, beste asko herriko tabernetan sakabanaturik, beste batzuk etxean etab. ZEIN DA AZPEITIAN GAZTEOK DENBORA LIBRERAKO DUGUN GABEZIRIK HANDIENA?
28. ERANTZUNA - 2002/09/27 12:15
Asmakizunek ez du inongo zentzurik eztabaidako galderarekin. Asteburuetan jende gutxiago dabil kalean, zergaitik? Eta ez etorri gazte ugari musika ensaiatzeko lekuetan dabilela, etab. esanaz, erreferentzi gune bat faltatzea beste kontu bat da. Eta jende asko dabilen herrietan zer uste duzu, jendea ensaio lekuetan, tabernetan eta etxean ez dela izaten edo?!
29. moxkor - 2002/09/27 18:13
ala, biyer danak kalea juerga ear bat botatzea!
30. iep - 2002/09/27 23:56
ni re nazkauta nao erdikaleko mahiekin, eske eztao handiken pasatzeik. Aber ya laixte hotzak hasteien...
31. AUPA AZPEITI - 2002/09/30 14:51
Hemen kontue dek denok ein ber deula lana Azpeitiyen alde(alde guztiyetara).Eta leno batek esan duen bezala ostireletan eta igandetan poteo herrikoi potente batzuk eiten hasi ber diau.Gainera Azpeitin eundoko leku earra ziok poteo-gastronomiko-herrikoyek eiteko.Agian izena eta dena jarri berko zoau. pintxo-poteue ezuan gaixki egongo.
32. Tabernayek geyo aberasteko - 2002/09/30 18:40
Aupa azpeitiri...bixotza!
Danok pintxo-poteue eingoiau eta ...tabernayek "bolsa"n kotizatzen hasikoituk! Bejondaikela!
Asuntue dek, ostiral eta zapatu gauetako anbietiek ez lukel izen ber,bakarrik, "txunbatxunba" aitu eta, jotafuego, tabernatik taberna ibili noraezean; baizik tabernatan eoteko itziteko aukera geyo eonberko lukela eta jendiek ertengoliki... ze asko eta asko etxien edo beste plan alternatibo bat bilatzeiau "umekeye"n mareakin gora ta bera ibili baino... BIXOTZA
33. Tresilluek - 2002/10/01 07:20
Ipiñi berkozan gauz bat dek,taberna batzutan beintzet kriston sofa earrak patxadan eoteko lahgunekin hitzeiten,tresillo komodo ta konfortabliek ta iguel telebisiyo eo proyekziyukin pelikulena eo beste zeoze,baiño ez pentzau esateatela jarrite eon,liburue irakurtzen ta lagunekin solasaldiyen monjitan bezela eoteko,EZ,butaka ta sofa earrak lasai eoteko baiño nai ezkeo trago onak botatzen,dantzan iteko,erdi etzanda aldameneko lagunekin eoteko argi ilunekin,ta bo,ortiken aurrea............relajau
34. "tresilluek"i - 2002/10/01 17:49
Hau dek, hau!
Txuriye edo beltza... ondo pasatzeko era asko zaudek! Tristie dek, beti ere, aukera bakarra eotie... eta, hortxe, akaso, zapatuetako beherakada. Txunbatxunberuen mareakin tabernatik-tabernako noraeza bakarrik eskeintzie azpeitiko tabernayek...
Tas fumao un porro... Manuela!...POZI!
|