|
1. Sorgiņe - 2002/09/03 18:59
Lotsagarriye iruditze zait oporretan, juxtu juxtu kirola egin edo irakurtzeko denborie daukegunien zerbitzu hauek danak itxita egotie. Ez gea azpeitiar danak agostuen kanpoa juten. Beste aldetik ulertzet bertako langiliek ere oporrak nahi izatie baņo era desberdinek daude egoera honi erantzuteko.
2. aratz - 2002/09/03 20:49
neri re benetan lotsagarriye iruitzezat, nik adibidez estudiau berra euki det agostuen ta liburuteie itxita... ondo dao beaiek e oporrak eukitzie baina agosturako jarri leizke beste langile batzuk (batek baino gehiok hartuko luke lan hori)
3. eme - 2002/09/04 12:07
Liburuteyei dagokiyonez, hitzik-e eztu merezi. Eztet ulertzen nola leiken abuztu guztiye itxita eon. baino ezta hori bakarrik. Izen-e, urtin zier-e oso mugaute dao. Larunbatetan irekita eon berko luke. Kirol patronatuena berriz ikaragarriye da. Batetik, Levanten bizi geala uste eta krixton Aqua-parka ein (abuztuko erabiltzailien zifrak jakin nahiko nituzke, ta ez egualdiyen aitzakik jarri, Euskal Herriyen bizi gea-ta. Ta klaro, baliabidiek eta langiliek horreako ber dinez, polikiroldegiye (piszinie obregatik itxita eon dela onartuko deu) hilabete osuen itxita. Ze uste dute, azpeiti guztiye abuztuen kanpoa juteala, hala? Ah, ta goizetan polikiroldegiye itxita eotie-re lotsagarriye da.
4. naxi - 2002/09/04 14:19
Ez da normala, nire ustez ere, polikiroldegia, barruko igerilekua, liburutegia
itxita egotea abuztuan zehar. Eta aurretik esandakoak ez errepikatzearren, herri honetan beste askotan gertatu izan dena ere gertatzen da hor, batik bat igerilekuari eta polikiroldegiari dagokionez: plangintza falta.
Aurrena piszina egin zen, baina berez ez da piszina bakarrik, erdi-kiroldegia ere bada
Dena dela, ez denez kiroldegi-kiroldegia ere, eta Azpeitian kirolzale asko dagoenez, poli-kiroldegia egin zen, kirol asko gustuko dituztenentzat. Eta piszina ondoan nahikoa lekurik ez zegoenez, herriko beste puntan egin zen kiroldegia. Horregatik, gastuak bikoiztu behar, biak zabalik mantendu nahi badira. Edo bestela, bat goizetan itxi, eta kitto. Plangintza falta ikusi zaio Azpeitiko Udalari kasu horretan ere.
Eta nik beste galdera bat botako dut: herrian gero eta futbol talde gehiago dago, gero eta mugimendu gehiago. Garmendipe kasik-ikutuezin horrez gain, aurrera begira futbolera begirako azpiegitura hobetzeko asmorik ba al dago herrian? Edo gutxienez bailaran? Plangintza egokia egiteko, aurretik galderak egin behar dira, eta etorkizunari begiradatxo bat bota.
5. Buzeadorie - 2002/09/05 02:45
Bai,arrazoye dakezute esatezutenak lotzagarriye izen dala agostuen kiroletako lekuek itxite eotie,hori ezin dek amitiu ta ustet udaletxiei kaņie ondo sartu bertzakola,ta ondo salau,baņo inuxentiek ez izen,udaletxekuntzat batemat igerilekuen abuztuen ipintzie ta beste kiroldegiye irikite eukitzie etzan izengo bate gastu aundik,bakarriken ez tiyobela gogo putie ematen,oin dauden bezela oso eroso ta lasi daude ta beayek,ta igerilekuen lana itebenai....bo hori ya kaso kliniko apartekue dek,porke nik pentzatzeat igerilukuen gure zerbitzure lana iteiken jendie ain trillaute daola astu intzakola zeba dauden hor ta askeneako pentzatzebe hori beayena dala eo olakomat,ta ordun beayek erabakitzebe erriyen partez noiz iriki ta itxi,hori ezin dek admitiu,ezke egiye dek,gaur egun leku oyek urte osun irikite ez eotie terzermundisti dek,udaletxekuek mentalide iberiko obsoleto baten apoltronaute zaudek,beste leku eboluzionauo baten au ezuan gertauko,ta ze ostia,obe diabe ipurdiye mugitzie, ta bueno igerileku irikiyena neretzat Azpeitiyentzat oso ongarriye dek,azpeitiarrak gure artien sozializatzeko ta aixialdiko leku paregabie iruitze zitek,urte osun irikite eonberkouan,baņo nik pentzatzeat azpeitiar bezela liburuteire eo piszina juti nai banian ta itxite baldima daude,eskubide osue eukiberkoniala leku publiko oyek neretzat eo guretzat irikitzeko,ta udaletxeko batemat leku oyeta ipurdiye mugitzie ta irikitzie batematek erabili ber baitxik
6. beste bat - 2002/09/06 00:32
Danok ustet ados gaudela lotzagarriye iruitze zakula zerbitzu gusti hauek itxita egotiekin.Baņo nere ustez gakue Naxi esan dun hortan dao: plangintzan. Udaletxiek eman ber bere inder guztiyek urbanizaziyo eta bestelako txantxullotan gastatzeitula. Eztao kirol plangintza serio bat, estaude kriteriyuek ondo jarrita ta hori ezin da admitiu. Eta ezatebabe galerak izateitubela irekitzikin, bueno "sin comentarios" noiztiken die zerbitzu publikuek dirue irabazteko iturri bat. Izenak beak esateu zerbitzue herriyen diruekin eindakue eta herritarrontzat, baņo azpeitin gauzek eztie horrela. ah baņo 16 miloe gastatzie etzikoben importa izen garmendipeko foko erraldoiek jartzen. Ta zeņentzat???????
7. Sorgiņe - 2002/09/06 19:39
Danan iritziyek letu ondoren ikustet egoera horren aurka gaudela danok. Ordun oiņ nik beste galdera bat botakoet, zer eiņ ber degu edo zer egin laikegu egoera lotsagarri hau aldatzeko eta udaletxeko zerbitzuek danantzako edozein ordutan jartzie lortzeko??
8. Buzeadorie - 2002/09/07 01:02
Ze ein leikeun?nere ikuspuntutik logikuena da udaletxea jutie ta esatie,igerilekue itxite dao,batemat bialdu alezkezute irikitzea porke azpeitiko jendie hori gaur erabiltzeko asmukin dao,ta axkar klaro,jendiek hola presiyue ite bazun azkeneako espabila ingozien udaletxien,ta bueno Bastida jaunai kalin ikuste baezu munduko naturalidade osukin komentau zu jutezean ordutegiyen piszinie itxite daola ta galdeu zein bialduberdun irikitzea eo beak jun aleiken irikitzea porke bestela,eske zertako daude? klaro ke asieran bere letargo eternotik hori planteatzeakuen arritu ingozan baņo azpeitiarrak ortan presionatze baebe gauzek derrior aldakoye
9. Azketa - 2002/09/12 19:50
Garbi dago irekita egon beharko luketela, baina Azpeitia bezalako herri batean itxita egotea ere ez da harritzekoa. Udaletxeari ez irekitzea okurritu zitzaion bere garaian eta herritarrok hau aldatzeko ez dugu ezertxo ere egin. Eta zer uste dugu, ez badugu ezer egiten, beraiek beren kasa aldatuko dutela? Kaka zaharra, udaletxea beti, herriaren atzetik joaten da, baina zoritxarrez Azpeitia, aisialdi kontuan oso makal dabil, ez dugu kultur etxerik, azpiegitura eskasak ditugu eta ditugunak ordutegi eskasak dituzte... Ba pentsa herria makal badabil, udaletxea ia ia ez da ibili ere egingo. Ea behingoz Azpeitiko herriak berea dena eskatzen duen eta mobilizatzen den. Animo eta segi edo hasi lanean.
|