Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 21,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Parte hartu »  Eztabaidak »  Orain artean izandako eztabaida guztiak »  Zer iritzi duzu Saninaziyo festez?

 PARTE HARTU

 ORRI HAU...

 

Zer iritzi duzu Saninaziyo festez?

1. Eme - 2002/07/24 08:33
Zezen eta toreroen festak direna.

2. naxi - 2002/07/26 14:03
Neuri pasada bat iruditu zait Beobide zinegotziak Uztarriak antolatutako mahai inguruan (bazen garaia norbaitek eztabaida ateratzeko!) esandakoa. Alegia,saninaziyuetan denentzako eskaintza dagoela, "espainolaz"gain bestelako ere badela Olazko Amaren plazatxoan, eta txosnetan…

Hori da hori muturra edukitzea! Noski txosnetan eta festa herrikoien aldekoek antolatutako ekitaldietan badela euskal kulturarekin lotutako ekitaldirik. Baina udalaren esku bakarrik balego… EA-ko eta PNV-ko zinegotziengatik izan balitz, txonak Loiola aldean egongo lirateke, eta are urrutiago, edo txosnarik gabe hobeto… Gogoratu behar al da batzuek zenbat borrokatu eta arriskatu zuten txosnen gunean herriaren erdian jartzeagatik? Gogoratu behar al da orduan ere bi alderdi horiek izan zuten jarrera prepotentea? Txosnek badute, bai, klientela bat, zenbaitek nahi baino handiagoa gainera. Baina ez EA eta EAJrengatik, ez horixe!

Izugarria da Azpeitiko agintariek daukaten aurpegia! Saninaziyuek zezenak, toreroak, espainoladak, luxua, agintarien prozesioak, itxura ona…, horixe dena dira saninaziyuek. Hori, eta erdi-ezkutuan Olazko Amaren plazatxoan antolatzen den euskal kutsuko zeozer. Hori, eta udalaren jarreraren kontra, udaleko agintarien prepotentziagatik behar baino esfortzu handiagoa eginez, zenbait gaztek txosnen inguruan, eta handik kanpo ere bai, antolatzen dituzten ekitaldiak, "contra viento y marea".

Saninaziyuek horixe dira: ofizialak, batetik. Eta alternatiboak, bestetik. Eta horixe dira, EA-k eta PNVk hala izatea nahi dutelako. Logikoena litzateke denborarekin dena uztartzea, eta bertakoari eta bertakoei lehentasuna ematea. Zezenketak mantendu behar direla? Ados. Baina saninaziyo denak zezenen inguruan antolatu gabe. Baina hori fikzioa da, zoritxarrez.


3. NEU - 2002/07/26 19:21
Eme eta naxirekin guztiz ados nago, San Inazioak ez dira herriaren festak. Ematen du beste batzuentzat prestatutako festak direla. Eta horrexegatik agian zegoen 24 an horrelako ambientea eta denak berdina zioten, "gaur aprobetxatu beharko diagu herritarrok gero ezingo diagu eta".
Eta txorakeria bada ere lehen gazteak oporretara abuztuak 3 edo 4an irtetzen zuten eta orain gero eta gehiago dira edo gara San Inazioak herritik at pasatzen ditugunak, san Inazioak herritar bezala gutxi esaten ditugulako eta askoz gehiago disfrutatzen ditugulako urtean zehar dauden beste festak: santo tomas, san sbastian, hauteri eta abar.
Bueno bukatzeko esan udalaren jarrerak eta "kanillas" bere irudi bezala ez dutela komentarik merezi, hitz bakar batekin defini bait dezakegu: LOTSAGARRI

4. Bandiblu - 2002/07/27 07:13
Nik pentzatzeat oindik Saninaziyotanzeoken kutsu ortero ta español
hori denboriekin kentzen jungoala,
porke oin 50 ta piko dakeben jende
hori dana oso abertzalie izen arren
musika ta kultura español orterazukin hasi ituan ta hori pixkanaka alda
ingoek,eske bestela multzo hortako
jediek beste ezer etzakek,baño alare pentzatzeat multzo ortako jendie
berreduka inberkouala o reziklau,
Etzakiat zuei,baño nei Saninaziyotako prozeziyue kriston puntazue iruitze zitek,show paregabie benetan,alegiye,Azpeitiko momiaza eterno danak
paripe hori iten,gero bazakiau bakoitzek ze ankatik kojeatzeun,
baiño prozeziyo hori Loiola aldea,
Saninaziyotako gauz honena dek dudaipe,surrealistie dek,L.S.D. artzie bezela dek,momiyen desfile hori paregabi dek,Beverly Hillsen baño glamour geyo zeok......
Ortaz aparte esan gaur egungo gazte jendie azpaldiyen Azpeitiyen eon deken natulena dekela festa aldetik beitute,beintzet oin dala hamar urtetiken honea beitute,oso rollo ona zakeabe oingo 17 ta 18 inguruko gaztiek,onenak ituk,
ta normala ek Santiyo besperie egunonena izetie uderako festetan,hori batez ere Azpeitiko jendie oso
autosufizientie gaitukelako dek,ta egiye esanda ainbeste jende Saninaziyotan Azpeiti kanpotik etortzie koñazu dek,orreatik dek Santiyo besperie ain apreziaue Azpeiti barrun.
Zezenketai buruz eztiat uzte Azpeitiyen zezenketako afiziyo asko daoniken,amen beste afiziyo mota bat zeok:Saninaziyotako korridatan zezen plazara enperifollaute azaltzie primera planan eotea,
Ta bueno,ez ahaztu festa hauek Loiolako Iñigoi omenaldiye ditukela....eske Azpeitiye leku sakru dek..sakro-santue

5. ni - 2002/07/27 13:57
blandiblukin erabat ados nao esateunien Azpeitin jendie korridata eztala juten afiziyuekatik, egiye esan danak hor juteie kristonak pagauta (bueno, zenbait jende debalde sartzea...)ta dotore jantzita hurrengo urtien programan azaltzeko ta gero jendiek esateko: "ikuste al den hau re plazatorosien...".Seguru nao korrida juteien erdiyei etzakoela gustatzen ikustebena baina hor eoteatik beste "status" bat nola eukitzezun, ba hortxe aguantatzebe.
Nik beste asunto bat nahi nuke baita komentau, programa hortan horrenbeste diru gastau berra al dao? benetan lotsagarriye iruitzezat.

6. saninazio - 2002/07/30 00:18
1.- Nire aurretik batek komentatu du 50 urteko jende hori kultura españolean hezitakoa dela. Ados. Horiek ximeltzen joan ahala programa "normalizatzen" joango da.
2.- Eta zer gertatuko da orain 30 urte dituztenak 50 dituztenean? Seguruenez, plazara ekartzen dituzten berbena horietan Kortatu, Hertzainak eta La Pollaren bertsioak joko dituztela (onenean) edo Operaciçon Triunfokoak (txarrenean) Ikusi besterik ez dago txosnetako musika nolakoa den (eta denak egin dezake txarrera)
3.- Prozesioak egin beharko dira, edo ez baina hemen egia den gauza bakarra zera da, Saninaziorik ez legokeela Loiolako Iñigorik ez balego (eta kristautasunik ez balego ere larri ibili festarik egongo ote zen)


7. elorri - 2002/07/30 19:47
Saninazioak, Azpeitiarrok garena agertzen dik.
Hasi Parrokiko gizon "zintzotik" eta Punki-pasututik pasatuz denok osatzen dugu Saninazioak.
Harro ez dagoena bere papelarekin....ALDA DEZALA.....
ITXURAKERIA
FUNTZIOA HASI DUK...
Zahar eta gazte dantza ezazue jakineko eta agindutako dantza. Kexatu dantzatuz. baina dantzatuz.Gu taberna alai honetan eta gu guai hontan, 20 metrotara eta inkomunikatuta.
Oraingo zahar inozoak, lehengo gazte inozoak dira.
Oraingo gazte inozoak......
Agresio gutxiago komunikazio gehiago.

nahikoa diat....neronekin komunikatzera niak ...

ERRE eta komunika hadi eurekin. (Helduok)

8. azazel - 2002/07/31 16:51
Kartelera aldetik festa kaxkar xamarrak dituk, zezen emoziyo exkax, inkomprensible ta gupidagabe horrek Azpeitiko festan nundik norakuk definitzeitula iruitze zitek ta gauetan berriz festak diela ta jendi hezurretaño mozkortzek ta inkoherente erteerak ikustexkiau. Kaliek dana zikiñez ostiaute geratzeituk.

9. loiolako iñigori - 2002/07/31 20:21

hi adarra jotzen ariko haiz ezta?
eztek ba pentsauko pestak kristauek asmautekuk dizeniken.


10. Pitie - 2002/08/01 22:34

Gora Erroma,gora Cesar,gora zezenak,gora prozeziyue,gora Azpeiti,gora J.M.Bastida

11. ni neu - 2002/08/03 19:37
festak beste modu batien antolau ber die, zezenei hainbesteko garrantziye eman gabe.

12. nineu - 2002/08/09 19:09
nere ustez festak nahiko ondo daude, baño gaztientzako kontziertorenbat jartzie etzan gexki eongo, gurasuek hainbeste hitzeiteben "drogamenpekotasunei" alternatiba bat emateko.

13. xaibor - 2002/08/10 12:31
Kaixo azpeitiar guztiei, momiei izan ezik, ja . ja . ja . Azpeitiako herrixka, itsaso zabaleko hondarra balitz bezalakoa da, bere arrai, bere medusa eta baita garrantzizkoena ... ! LA CHIPIRONA !, baina ez da zuek uste dezuten chipirowerra EZ! udaletzeko konzejal bat da, momien artean erregiña eta nukleoa. bere etzetikan komando bat balitz bezala enjendratu eta manipulatu egiten dau herria. hori bai kamerak dauzen lekuan bera aurkitzen da. Gogoratzen al zerate, ihauterietako zera hura?? bai, bai denak garraixika eta orroka bere kontra baina CUIDADO bera saludatzen bere publikoari como si nada hubiera pasado. (menos mal ez ziotela ezer irauli) ba kolorin kolorado ... jan dezazuela kalitatezko txipiroi ederrak bere tintan. eta aio. eta zoriondu behara dauket bere urteetako trajeengatik txipurowerreri. eskerrik asko txipirona gure bizitza alaiagoa eta glamurosoagoa eginen dezulako. (...)

14. beti beandu - 2002/08/30 20:38
bazakiat pixket berandu dala gai hontaz jarduteko,baino joe,zeoze desberdiñe idazteko gogu nakean.bitu...danak ados zezeneta juteiela a fardar ta status bat mantentzea;ba nik galdera bat daket:ta ze ostia itezue danok....eo barkau...iteiau danok boda batea juteaitukenin?ba modelitue erakustea....ta ezetz esateuna juti zakek loiola sapatu eguardi baten!bakoitzek nahi dikena iti zakek!prolemie etziok zezenak kendu eo ez.....españoladak kendu edo ez.prolemie ziok gauz berriyek eztitxiaula sartzen programa ustel ortan.ke txosnak ez badituk mariatxiyek ikustea jun ber haiz.......ba etzakiat zerrekin gerau.....holako festa txerrikeyek ukitzie eztek bastidan kulpie...eo kanillasena,gure kulpie dek horrekin konformatzeatik!ze ostia,hurrengo urtin kriston orgiak montakoitxiau!aupa saninazio!

15. Joxean Tolosa - 2002/09/02 20:48
Saninaziok zerrikeriek dituk motel. Nere lagun Perezek esateianez ez omen zeok eze. Udaletxekok jarriko nizkin nik zezenen aurren. Pesta herrikoiak behar dituk eta ez postalekok.

16. Orgiak? - 2002/09/02 23:36
Ez uan gaixki eongo orgiak montatzie,gañea Azpeitiyek beti kutsu erromatarra euki dik fideokin,ondo zeok dekoraziyue, oin oe romanue falta ek ta jendie orgiata animatzie, hori izengo uan ona,ba bai,datorren festatan kriston orgia zarra montatze baldima ek tokiten gerakoituk zezenak udaletxie ta pu**txeko **drie.Orgia kañeruek bai,batemat hasiberkoek inaguratzen

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak