Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Parte hartu »  Eztabaidak »  Orain artean izandako eztabaida guztiak »  Zer iritzi duzu Azpeitiko saihesbideaz, eta horren inguruan aurkeztu diren aukerez?

 PARTE HARTU

 ORRI HAU...

 

Zer iritzi duzu Azpeitiko saihesbideaz, eta horren inguruan aurkeztu diren aukerez?

Ekainaren 13an Gipuzkoako Foru Aldundiak Azpeitiko saihesbiderako bi proposamen aurkeztu zituen, ikusteko egizu klik hemen . Aurretik Azpeitiko Udalak beste bi ere proposatu zituen, hemen klik egin.

1. Eme - 2002/06/21 12:41
Azpeitin bariantie eitie etzait egokiyena iruitzen. Gure herriyen, arazuek konpontzeko konstrukziyue bakarrik bultzetzea. Holako obra handi bat planteau baino lenue beste planteamendu batzuk aztertu berra dagola iruitze zait. Egiye da, gaur egun Azpeitin trafiko pilaketa bat ematea, baino hori, bariantie ein gabe-re konpontzie badaola iruitzezait.

2. Ixa - 2002/06/21 13:33
Emerekin ados nau neure. Bariantie eitiek momentuko arazue konponduko luke. Kamioiek handik bideratzie... Baņo, trafikue bea haunditzen eta haunditzen juteko bidie besteik ez litzateke. Aurreotik eiteko lanak badaude, eta ziur merkiouek diela. Ingurumenai kalte gutxiyo eiteyobenak eta irtenbide egokiyo dienak. Baņe, burure betiko galderie datorkit. Komeni al zaie beste neurri batzuk hartzie saihesbidie eiteko interesa daukebenei?

Bide gorriyek noizko? Urolako trena bertan bera "museorako" dao? Autobusek, auzueta, inguruko herriyeta, maiztasun haundiyokin jartzie zertan da? Kotxie gutxiyo erabiltzien inguruen jendie hausnartzen hasteko bidiek noiz jarri ber die martxan? Droga prebentziyo mahaye... eta holakuek jarri dien bezala, kotxien inguruko hausnarketa bat eiteko moduko herri batien bizi gea. Kotxien kulturie jaun ta jabe baita Azpeitiyen. \Aurreoko lan hori dana, aurreoko irtenbide hoien aukerie eitet nik. Eta ez a eo b aukerie. Ez iparraldeko eo hegoaldeko aukerie. Barianteik ez det beharrezkue ikusten, baino beste gauze batzuk bai diela beharrezkuek!



3. ni - 2002/06/21 15:31
Bat bihotzakin pentsatzie da, eta bestie buruekin.

Nik neuk ez det ikusten jendien kotxedependentziye jaixteko moduik. Jendie Sanjuandeitik kalea kotxien jutema nola jungoa ba Landeta bizikletan??
Neu bizikletan asko ibiltze naiz, baņo afiziyo bezela, bestela neuke kotxie ibiltze leku daneta juteko.

Trafikue etzat iruitzen haunditukoaniken barientie ipintzeatiken. Lene Euskalerriko kotxe densidadeik altuena dakeu Azpeitin, eta oin daon bezela kaotiko xamarra bada Azpeiti kruzatzie.
Azkaraten tunela ein zaniene mundu guztiye kejan zan, baņo oiņ iņor ez da akordatzen horrekin eta gustoa juteie bide berritiken. Ta Axkoitin bariantie eitieke kixton mesedie ein du.
Neretzat soluziyo egokiyena Diputaziyuen Landetatiken pasatzean bariantie da, trafiko industriala herritiken aldentzeu eta zona idustrialea emateulako.



4. Eme - 2002/06/21 17:15
Buruekin pentsatzen ai naiz ni, ta halare iruitzezait, bariantie ein baino lenuo beste gauza batzuk probauberko litzezkela.
Esateako:
- Trafikue gutxitzeko Ixak aipatzen zituen planteamendu guztiyek.
- Azpeititik Loiola dauden hiru bidietatik bi (abenidie eta arriyako etxietatik Loiolako estaziyoa dijuen bidie) ondo aprobetxatzie. Bi bide daude iye rekorrido berdine eitebena, ta hoietako bat ezta ezertako aprobetxatzen. Zeatik jartzeie metro erdiko koxkak (kasualidadie alkatien etxe aurrien). Bide hortatik ahal den kotxe gutxiyena ibiltzie al da helburue?
Trafikue arintzeko modu bat: sentido bakarrekuek bihurtu bi bide hauek, bakoitze bi karrilekin. Eta biyen hasieran ta bukaeran rotonda "natual batzuk ein. Obrie suposauko lukebe, baina bariantiekin konparaute ezer ez.


5. Ixa - 2002/06/21 20:08
Bihotzakin pentsatzie al da, "ni"-k aipatzen ditun, Azkarateko errepidie, Axkoitiko bariantie... eta antzeko azkarrao iristeko errepide hoiek danak hin aurretik, hauek ekartzen dituzten ondoriyotan pentsatzie? Herriyen bertan daoneko eskarmentue ber genuke, istripu kopuruek haunditzeye, ze esanik ez beayetan bizitzek geratzen dienien; inguruek txikitzeye, errepide hoyek beaiek eiteko, lur mugimendu izugarriyek eta abar ondoriyo dituzte. Dirue beste kontu batzutako zuzendu berrien horrea mugatzea. Diru horrekin pentsa bestelako zenbat gauze ein laizken. (Eta gaur egun zenbat bideratzean hortako, Maltzaga Urbina kasu).

6. Azpeitiyen azpitiken - 2002/06/22 19:52
Bai,egiye esanda,danak pentzauberkogenduke ze herri klasetan nai deun bizitzie,
ta nola,oinez ta bizikletiei preferentziye emanda eo herriye absorbiukoun kotxez betetako bariante ta beste
kale danakin.Ni kotxien, oiņez, bizikletan ta motorran jute naiz,baiņo
ustet Azpeitiyen geyeki motorizautegaudela unezkeo,ta beste menatlidade batekin ibiliberko giņela Azpeitiyen.
Biotzakin pentzauta iņorrek ezteu
bariantie nahi,ta inteligentziyekin
pentzauta,nik proposatzet zeoze
itezkotan onena lurrazpiko pasabidie eitie dala Landetako rotondatik Txerloiko rotondaņo,Landetatik Zubeldiako txaletearte iye lerro zuzen bat,lur azpitik beti,ta gero andiken aurrea oingo kamiņuen azpitiken ibaye bordeatzen jungozan tunela
ta Munatein azpiko parien beste
lerro zuzena Txerloiko rotondaņo,ta an tunelak argiye ikusiko zun,
hori soluziyo onena da dudaipe,
soluziyo hori ingurugiruei beituta
perfektue da,
Iraurgiko ballariek betiko ingurugiro paregabie eukiko zuen,
nere ustez hori proiektuen lagaberkozan zeoze da,ta egun baten zeoze itezkotan klaru eukitzeko soluziyo aurrerakoi hau erabiltzie,
ta bo,Izarraitztiken
zijun proiekto deplorable hori,
Azpeitiyentzat Godzilla etortzie bezela izen da,pesadillie,ta hori planteaduna Freddy Krueger gutxiyenez,ta bo,Freddy Kruegger subnormal bertziyuen, naiko siniestrue,gaņea ezertako etzun baliyoko proiektu orrek,porke klaro,ze pasaber tzun Landetako trafikukin?batematen buerue osoooo makal dijue

ze iruitzezazue Azpeitiyentzat lurazpiko soluziyo hau?

nere opiniyuen ezerre ez nuke ingo, baiņo momentue alleaute, zeoze itezkotan, dudaipe lurrazpiko pasabidie ingonuen

7. jon - 2002/06/23 16:46
Nik ez dakit zein dan onena,halare iruitzen zait bariante berriye oain ez beharrezkue izan arren hemendik urte batzueta bai izangoala.Bestela ikusi besteik ez dao zenbat urte pasa dien azpeitiko lenengo bariantie eta azkoitukue ein dan bitartien.Pentsatzet inguruekin bat datorrena izangoala aukera onena.Hasi behar deu orduen etorkizunei beira proiekto oiek kontutan izaten,eta denbora kontra deu.Halare normala dan bezela eragin haundiye izangou bariante berri batek herriyen etorkizunien,orduen onena izango deu ahal dan eran razionalki hartzen daukeun reto berri hau.


8. bat - 2002/06/23 18:06
neri etzat iruitzen bariantie eitite danik soluziyoik onena baina emateuneza erabaki honek eztauke atzea bueltaik eta ezautzea eman dien bi proposamen hoiek aztertu berkoie, nei iruitze zait dudaipe deskartau ber dan bariantie eskusta aldekue dala zeatik ikeragarrizko txikiziyue einberko litzeke, ez bakarrik paisaje aldetiken baizik eta etxiek e bota inberkoie. Landeta aldeko sahiesbidie egokiyo iruitze zat bai ingurumenai beituta ta bai industriyei beituta.

9. Pitie - 2002/06/24 16:55

EZ GAITZALA ASFALTOAK IRENTSI

10. Eme-k bati - 2002/06/24 17:15
Eztakit zeatik esatezun erabakiyek atzea bueltaik eztakela. Bi maketa ta bi plano ein dituztela-ta, bariantie "eindakotzat" kontsiderauber ote deu ba? Neri iruitze zait, kontra bagaude, hori adierazteko unie dala, ta ez ezartzeigutena onartzeko unie. Hori bai, bariantie eitien alde daonak, ze bariante nahi duen ta holakuek esanberkoitu. Igual bat-e bariantie eitien alde eongoa.

11. Antzeta - 2002/06/24 18:41
Egiye da emen esatean dana oso politte dala, baņo nei iruitze zait badala garaye realistie izeteko. Azkenego urtietan argi dao trafikue asko ugaritu dala, ta ez kamionak bakarrik, baita kotxiek e. Gaur egun danok nahi deu kotxe bat, ta ahal bada azkarrena ta haundiyena, ta jakiņe da kotxe hauek eztiela egan ibiltzen ta errepidiek ber dituztela.
Beraz, nei irutzen zait, bariantie eiteko behar hori guk sortutako arazo bat dala ta zoritxarrez horren ondoriyuek jasaten hasi berkodeula emandik aurrea.

12. bat (eme-i erantzune) - 2002/06/24 18:59
Ni eznao bariantie itien alde baina antzetak esateun bezela realistie izen ber da. Ta barkaizu esatie baina bariantien kontra gaudela azaltzeko oin nahiko berandu badala iruitze zat, zeatik bariantie iteko proposamen hau urtetan eon da ta kontra eitekotan bere garaien einber litzeke ta ez oain ya eztaukenien atzea bueltaik.

13. ni - 2002/06/24 19:39
Antzetak arrazoye du.Geure kulpie da errepidiek beteta eotie,ordun bariantie beharrezkue dala nere ustez nahiko garbi dao.Halare bi maketa besteik ez die presentau,orduen pentsatzet aldaketa eiteko posibilidadiek eongoiela.

14. Antzeta - 2002/06/24 21:46
Bariantien ondoriyuek azpeitiar danok jasangoitugula argi dao, baņo ez nituzke ahaztuta utzi nahi, ondoriyuek zuzenien jasangoituztenak. Izen e batzui bariante hipotetiko hau etxe ataitiken pasako zakobe. Nere ustez hauen egoerie kontuen hartu berra dao eta ahal dan neurriyen konponbidie eman.
Hau dala ta komenigarriye dala iruitze zait bariantie ein ber baldima behintzat, oaiņ arte inguru hortan pake pakien bizi izen dienak kontuen hartzie eta proiektuen aldaketak ein ber baie eitie.

15. Flash Gordon - 2002/06/24 21:57
Emek arrazoi osu zaukek esateikenien oindik ez tala berandu, porke egiye da,oindik ez ta berandu porke oindik ezerre eztebe in, bakarriken kartoipiedrazko maketie da ta badakizue,kartoipiedrie nautzen bihurtzea. Nik barianteik eztet nai ta beintzet ni gidariye naiz ta argi esatet nereatik barianteik ez in, nei etzat ezerre kostatzen oin dijun bariantetik jutie, ta Azpeitiyen bariantie geyenguek ez paldimadeu nai oin lasai ta osen osenki esan berdeu, oin da ta garaye, ta gaņea bein e ez ta berandu ezertako ta onentzat gutxiyo. Nereatik beintzet errepidiek dauden bezela laga.

Ta Antzetai: badala garaye realistie izeteko?? ba relistak izengo gaituk, realidadie poliformue dek, leku askotatik beitu leikek, zemat urte geyo pentzatzek jarraitu lezkeaula oin zeoken ritmuekin? kotxiek ta kiek ingurugiro dana kontaminatzen ai dituk egunetik negunea,Antzeta,ezindek esan: nola kriston ritmo frenetikue asmau diaun danok kotxiekin ta danak a toda ostia jutegaituk, ordun ya bariantie berdiau,ez, hi konszientie baldima aiz ondo esandeken bezela kotxe ta trafiko unezkeo geyegi daudela ordun ba dek garaye beste soluziyo ta irtenbide batzuk bilatzeko, bestela planeta au porkulo artzea jungoek laixte,bo,planetie ez, gure bizi morue jungoek, pixkanaka dana Mad Maxen antzekue biurtukoek, konszientie baldima aiz ritmo frenetikue zeokela ordun pistoye jeixten kolaborau ta txerrikei bolie ez in aundiyo. Ta aurreo proposadetan bezela nik bariantie itezkotan lurrazpitik ingonian,zeoze itezkotan klaro, ez tiat nai Azpeitiye karretera batetik ikustean zulo pute baten biurtute ikustie,espero yat, udaletxekuek e propuesta aukontun artzie,baiņo klaro.....ze espero leikek Izarraitztiken bariantie proposa deben buru batzugandik? zenen esku gaude? Argi zeok Azpeitiyen oindik paletuekdaudela,ignorantziye atrebidu izetek,orreatik noizin bein soluziyo onak emanber zaizkobe ta orientau porke gezurre emateik batzuena


16. batez - 2002/06/25 19:31
Nik ustel bai udalan, eta bai foru aldundiyen aukerak bildurrgarriyek diela.

Saihesbide honen inguruen interes beltz asko dagoela iruitze zat:
Zergatik dauzke Altuna y Uria empresak lurrek erosita Izarraitz aldien??
Ez al dauke gure alkate jaunak presa haundiye Sahiesbide hau egiteko??

Gure esku dao: bai bariantien kontra egin,ta kotxie gutxiyo ibiltzie.



17. Deu - 2002/06/26 18:21
Asuntu danatik beti gaixki pentzaber ala?
Gauzie oso erreza da: saihesbidie ber deu ze oin gauden bezela ezin deu segiu. Asko hitzeitea alternatibai buruz...bla,bla,bla, baņo tokatze zaigunin beste aldea beitze deu danok.
Impaktu medioambientala haundie izengoala?
Hemendik 10 urtea inor ezta akordako, mendie bera ere ez.



18. Azpeitiarra - 2002/06/27 08:54

A BAI, EEE? OSO ONDO "DEU", HORIXE DA NATURIEKIN PENTSATZIE, MENDIYE EZTALA AKORDAUKO? NI BAI ORDIE!!! ETA APARTE, NATURAK LAIXTE BUELTIE EMANGOIGU ARRAZOI GUZTIYEKIN TA ORDUN JODIUKO GEA DANOK!!! ORDUNTXE INGOITUT NIK PARRE EARRAK!!!

19. Galderie - 2002/06/27 17:04

Zeini sartze zaio buruen saihesbidie Izarraitz aldetiken ettie badaola?

20. Erantzune - 2002/06/27 17:07

Alkatiei,B edo Hegoaldeko aukerie bere etxe atzetik pasatzealako eta holako txarrikeiken iņoke eztik nahi bere inguruen

21. Joxe - 2002/06/27 17:29

Hemen beharrezkue edo derrigorrezkue hiltzie bakarriken ziok eta arazue kotxe asko daola baldima,saihesbidikin eztek arazue konponduko,nolabait esatearren bistetiken kendu edo ixkutau baizik;Kontue dek bizi dugun gizartiek kontsumitzera behartzen gattula etengabe eta zein da kontsumismoaren izarrik distiratsuena?noski KOTXIE orduen nola butzako gatxibe ba kotxie ez erabiltzea,lanea autobusien jutea;langiliek eztik alperrik kotxie haibeste ordaintzen gero garajien sartute eukitzeko,luziu beharko dik ba.Mixeriyek inderra hartzeuenin alperrik izete omen dek eta hemen azpaldi hartu zian inderra.

22. ni - 2002/06/27 18:15
Saihesbidiek ez du esan nahi kotxe geyo ibilikoienik, ez ta kontaminaziyo geyo eongoanike, baizik eta herri barrutik pasatzean transportie herritik ateakoala. (ta igual herri barrun bizikletan ibiltziere erreztu leike, trafiko "pesaue" kanpoau ezkeo).

Ah! Joxe, derriorra iltzie bakarrik baldimau nola derriortzeau gizartiek kontsumitzea??

Ta bestie, zeatiken Oņatzetiken bai eta Izarraitzetik ez?? Oņatz aldiek Izarraitz aldiek baņo baliyo ekologiko gutxiyo al dake ba?

23. Antzeta - 2002/06/27 21:09
Alternatibai buruz hitzeiten asteakuen, ez al litzeke soluziyo bat trena berriz martxan jartzie izengo?

24. Flash Gordon - 2002/06/28 00:06
ni-ri:

Ba oso errexa ek zeba Oņatzetiken
Izarraitztiken baiņo obeto,
porke Izarraitzko alternatibiek
ez tik ezertako baliyo,
Landetako trafikue ez tik
absorbitzen,oso gauz logikue ta
errexa dek
ulertzeko ta Landetatik pasatzean
alternatibie (ni biyen aurka natxeok)Landetako Tolosako ta Zestuko
trafiko danak aglutinatzeitxik,
baņo klaro,hik hori oso ondo
jakingoek,udaletxien zakiaben bezelaxe,baiņo klaro,alare bazpare saia
inberrituan udaletxekuek intento
horrekin baņo zorionez Azpeitiko
jendie ez tek ain lerdue.

Kriston zinismo totala dek lenguen
"Azpeitian zer" aldizkariye letzen
natxaola, Izarraitzko erretrato
baten azpiyen ipintze zian:
Izarraitz,Azpeitiko altxorra,
...hori beintzet bai oixe hola dala,
baņo udaletxekuen gogoatik
izen balitz oin dala 8 urtetik ona
"Azpeitiko altxorrak" kriston
bariante deskomunal ezertako
etziana baliyoko eukiko zian,
ezkerrak batematek altue ondo
emanda eman tziyola proiekto
ridikulazo horri,

ez ke tio,buelta geyo eziyok eman
Izarraitzko alternatibiei,ez tik
baliyo,ez tik trafikue iņundik iņoa
desbideratzen,admitu zak,intenta
indiabe azpeitiarrak sunormaltzat
artzie,
gaixki ertentzoabe ta kitto.
Oiņ ya beste alternatiba batzuk
zaudek.
Oin batemat kriston kakatan sartutebazeok bere kulpie izengoek,
pentzatzeatik nai ziaben dana
ingo ziabela Azpeitiyen baņo
azkenengo notiziyek emateunez
intento hoyek buruz bera laga
ditxik,Azpeitiyek aurrea zegiukoik,
ingurugiruntzat onena dan
realizizaziyuekin zeoze eite baldima,(nereatik ezerrez itie),ta beste
batzuk,ba bueno,kakatan
eongoituk luuuuuuuuuzaruen



25. ni - 2002/06/28 07:57
Flash Gordoni:

Nire de akuerdo natxeok landetako bidie egokiyo dala esatiekin, hik emandako arrazoiekin ados!

Galderie geyo huan, punto ekologikotiken beituta, zeba dao hobeto baloraute eo geyo baloraute Izarraitz aldie Oņatz aldie baņo?
Sentido hortan zikan galderie.

Nike, 3.erantzunien esan detan bezela Landetako soluziyue jotzet egokiyena bezela.

26. Flash Gordon - 2002/06/28 14:41

Ni-ri:

Ba puntu ekologikuei beitute
neretzako biyek oso gaixki
ertetzeituk.
Izarraitztiken tziken alternatibie
kriston kantazue dek ballarako
eozein
lekutatik beitute.
Aldapie askosez pronuntziauo ta
siniestrue dek.
Azpeitiye zulo baten biurtute
geratzek.askosez altuo zeokelako,
Altura eskandalosuen
sartzek bariante ori hasiera-
hasieratiken.
Sahiesbidie bista bistan geratzek.

Oņatzekuek e neretzako Oņatz dana izurratzeik,baņo bueno,beintzet
hasierako tramuen altura bajuotik
proiektaute zeok ta hasieran
askosez gutxiyo antzemango uan.
Izarraitz iye dana arrizkue dek
ta Oņatzeko aldie zuaitzez beteta
zeok,ta gero imaginatzeat obeto
estaliko ziabela zuaitzek aldamenienberriz landatzen,

Azpeitiyei Izarraitzek emate zeok
definiziyue,an bariantie ipiņita
osotasun dana puskatzek.
Oņatz bajuo dek,an dana izurrako
uan baņo askosez gutxiyo ikusiko
uan.
iparraldeko alternatibiekin dana
jodiuko uan,Oņatz e bai,
Oņatzen aurreko mendi altuek
olako errepidie aurre aurrien
erakusten.
Izarraitzko alternatibien tramo
finalan,obeto esanda,traka finalan,
kriston zubi desastrosue zeok,
Munatei -Txerloiko ibilbidien
gaņetiken pasatzek,oin andiken
laistreka eo ibiltzea jun leikek,
baņo zubi katastrofiko orrekin,
andiken oņez jutie denigrantie
izengo uan,ibilbide dana izurratzek.

Ni biyen aurka natxeok.baņo egiye
dek egoaldekuek inpakto gutxiyo
daukela.
Nik argi zakeat ze ingonian
derriortuta itezkotan,
lurrazpiko pasabidie
Landetatik
Txerloireņo,
inpakto medioambientala: bi rotonda








27. Flash Gordon-i - 2002/06/28 15:39
Hi Flash, etzak geizki hartu, baino zeatik idaztek poesi formatuen?

28. Flahsi - 2002/06/28 17:00
Hi Flash, zer pasatzek lur azpiko ibaiekin? Ez al dituk kontuten izeteko modukuek?

Abixue: idaztekanien eziok enterrai eman eta ez dek poesi formatuen idatziko.




29. ni - 2002/06/28 18:12
Aupa Flash,

bueno, gezurrik ez dek esan, etzeudek gaxki hire hitzek.

Lur azpiko hori seriyo al dijue, ordie?

Lur azpikuek inpakto bisuala etzian eingo baņo inpakto medioanbentala eingo zian barrutiken. Gaņea kotxien keiek azpiraziyotiken ertendakuen, ez badek depuradora bat jartzen, igual igual kolaborakoaiabe "Mad Max" a sortzen.

30. Antzeta - 2002/06/28 20:45
Jendie lur azpiko alternatiba bati buruz hitzeiten ai da, baņo posible al da teknkoki alternatiba hau? iņok proposau al du seriyoki?

31. Flash Gordon - 2002/06/28 22:08

Iepa Ni

Hoixe dala posible lurrazpiko
alternatibie,imaginatzean dana
in leikek,
Ur azpitik gaur egun tunelak ya
bazeudek,bein gurutzako uan
ibayekin,Loiolako zelaigune parien,
ordun ibai azpitik ingozian tramo
hori

ta depuradorie,hori pack-an sartzek

Ta bai,propuestie inda zeok kargu
bati.

Lurrazpiko soluziyue oso
nobedosue baldima ek iguel hori
Azpeitiyen pioneruek izen
berdiaulako izen goek,beste danan
aurretik eon leikeau ortan,kanpokuk beti lenengo adibidie ipiņi baņo leno

saiako nauk formato hontan ez idazten ,Dreamcast-akin idazteat, teklau
desberdiņe zakeau,iguel horreatik
izen goek




32. Saņue - 2002/07/01 08:39
Asteburuan kotxean ibili naiz, eta bariantearen inguruko kontuari pare bat buelta eman dizkiot.

Bariantea egiten buru-belarri hasi aurretik, beste proba batzuk egingo nituzke. Behin obra eginez gero, ez baitago atzera bueltarik. Hona hemen, proposamen moduko bat, gehiago landu behar bada ere.

Landetako rotondaraino, Diputazioak esan bezalaxe, hirugarren karrila jarri, errepidea zabaldu eta hobetu. Gero, Landetako rotonda bera egokitu. (Aldundikoek, bariantea rotondaren azpitik pasatzea proposatzen dute, maketa ondo ulertu badut behintzat. Baina, oinezkoak, nondik? Nik rotonda bere horretan utziko nuke, agian zerbait haundituz, eta oinezkoentzat azpiko pasadizo eroso bat prestatu.) Landetatik Garmendi gainera ere bidea hobetu liteke, nahikoa modu errazean. Han, Garmendi gainean, rotonda haundi bat, Landetakoaren moduko soluzioa emanez. Handik Loiolaraino Arriako etxeen aurretik doan errepidea aprobetxatu. Errepide hau aisa zabaldu liteke, bide bazterrak egokitu... Eta nahi den guztia. Koskak kendu, klaro. Baserrietara doazen bideei irteerak eta sarrerak nola eman? Horixe izan liteke koska, baina konpontzeko modukoa. Arriako etxeena, adibidez, Sanjuandegitik egin daiteke, azpitik. Eta gainerakoena ere, hala-moduz. Gero, Sanjuandegi erditik bariantera sarrera-irteerak egokitu, eta listo.

Loiola. Uztarrian aleetako batean, Xanadu aurrean rotonda egiteko ideia azaltzen zen, baita Loiola osoa berregituratzekoa ere. Bada hori aprobetxatuz, nik Xanadu aurreko rotonda hortara zuzenduko nuke Sanjuandegi atzetik datorren bidea. Horretarako, museoaren atzekaldetik zuzen xamar bidea atera daiteke... Hango rotonda pasa, eta Kiruri aurrea.
Loiolako berregituraketa horrek guztiak konponduko du zona hau, ez? Loiola atzeko aparkalekura zubi-sarrera berri bat egiteko asmoa omen dago, hango baserria botaz. Oinezkoent

33. Saņue 2 - 2002/07/01 08:41
(Aurrekoa luzetxoa, nonbait, eta moztu egin zait... Hau da jarraipena!)

Oinezkoentzat lur-azpiko pasabidea-edo jarri beharko litzateke, eta abar. Baina, bariantea egin edo ez, obra hau berdin-berdin egiteko asmoa dagoenez... Eta handik Azkoitirako bidea ere hobetu daiteke, nahikoa erraz.


Aproba eging nuke, behintzat. Landetaraino, obra berdin-berdin egin behar da, eta ez litzateke arazorik egongo; Loiolan Xanadu aurretik Azkoiti alderainokoa ere bai, berregituraketa hori guztia dela-eta, berdin-berdin egin behar da, lehenago edo geroago egin egingo baita. Beraz, tarteko tramo horretan egin beharreko aldaketak soilik dira bestela egingo ez liratekeenak.

Zer dira obra hauek bariante osoarekin konparatuta? Niri aproba egiteko modukoa iruditzen zait. Gehienez 3 edo 4 urte galduko genituzke; eta agian Oņatz eta Loiola atzea betirako irabazi.

Eta, noski, bien bitartean kotxearen kulturari aurre egiten ere hasi beharko genuke, oinezkoen, bizikletazaleen, autobusen... aldeko kanpainak eginez. Ohiturak aldatu egiten dira, eta aldatu daitezke.

34. Saņuri - 2002/07/02 19:47
Oso ondo iruitzen ziztek hire ideak,landu gehio eta ni prest ņaguntzeko.Bide berriyek ein baino lehen probatziek ez ziok inori kaltik eingo.Aupa hi,merezi dek eta.

35. Azkoitiarre - 2002/07/03 13:12
Azkoitiarron ikuspegitik nahiko kezka sortu du saihesbidearen gaiak. Guk nahiko burukomin izan genuen geurea egiterako orduan, baina ezin duguna onartu zera da: Azpeitiko saihesbideak ere Azkoitiko lurretan sortuko lituzkeen aldaketak (Txerloia tokiz aldatu behar, errotonda berri bat lehen dagoenteik 100 metrotara...
Guretzat logikoena eta hoberena saihesbidearen lotura Munategin egitea da, beti ere egitea erabakitzen baduzue azpeitiarrok.

36. Galderie - 2002/07/03 21:58

Azkoitiarrai:

Ta hire "logika aplastante" horrek,
onena loturie Munatein eitie dala
adierazteikena,hire logikien arabera nundiken pentzatzek etorriko uala sahiesbidie Munateireņo?

barkaik esatie baņo ola azkoitiarrakdakezuten ibilbidie Loiola aldea
de puta pena gerako zizuben

bestaldez,igual dek ze erabaki artzean,argi zeokena oin tzaudeken rotondak Txerloien ta Landetan naikue baņo geyo ditukela erozer proiekto
akoplatzeko ta iņundik iņoa eztituk
bearrezkuek nibel bat baņo geyoko
rotondaik ,
rotonda desnibelau oyek planea ditxikenak ze pentzatzeik,hau Madril
dekela o ze? au Azpeitiye dek
ta ez Madrideako sarrerie

Bi alternatiba oyek kriston puntazo
bildurgarriyek zazkeabe .........

37. Gazte - 2002/07/06 00:27
Gaie ez dek oinartekue baino merezi dik bere lekue.
A ze sorpresa azkenengo Uztarrian !. Betharram herriyena dek eta inor enterau gabe!.
Maristentzat ein herriyek eta beaiek estreinau gabe Betharramekoek eabili diabe 1966tik .
Zentro publikue denez publikoentzat izan berkoik ba!.
Ni engainaute sentiu nauk egiye esan.
Hori etziok ondo.
Ez diau onartu ber hori.
Plan berriye eitea badijuez zentru pribatu guztiyek denak batea funtzionatzeko beayenak dien zentruetan konpondu ditezela.

Gai hau segituen eztabaidan ipini bearra zeok !!!.

Gaztien lokala tratatzeko datu berri bat dek . Nei idea asko etortzeziztek bapatien !.

38. Betharram gai berria - 2002/07/06 10:13
Hi gazte !, ez diat sinestu hik idatzitekue eta uztarria irakurtzera joan nauk.

Egiye dek eta gai honetaz eztabaida gai berriye irikitzie eskatzeiat lerro hauetatik.

Orduen hitzeingoiau.

39. Joxemai - 2002/07/06 10:14
Nik ere nahi diat gai hori.

40. AZKAR ALDAU - 2002/07/07 21:24
NIK NAI DET AURREKO GAI ORI TRATATZIE.
ALDAU AZKAR FABOREZ.

41. The Second Coming - 2002/07/08 21:54
Beintzet sahiesbidien temie oso fruktiferue izen dek,pentzatzeat eztabaida hau bariantiei buruzko lelengo partie besteik ez tala izen,ta notizi geyo azaltzeitukenien bariantiei buruz eztabaida honek beste bigarrengo partie euki berkoula,bariantiei
buruzko etorkizune foro onen filtrotik pasaberkoik emateunez,
oso garrantzizko gaye dek eta Azpeitiyentzat,a si ke,biarrengo partearte

42. Zergatik ? - 2002/07/08 22:03
Betarrameko etxie erriyena den eo ez zer inporta da oin.
Gai au ez dauke zer trataurik Uztarriak.
Faborez utzi pakien eta segi beste gaiekin.

43. emateunez - 2002/07/09 11:19
... batematek zeoze esan nahi du gai horri buruz eta lau aldiz idaztea dedikau da...

44. eli - 2002/07/15 14:36
nire ustez bariantie itie ez da erabaki zuzena zeren dagoenekoz nahokoa daude eta gainera kutsadura orindik eta gehiago ugarituko da, ingurunea zulatzeaz gain.

45. Samiņo - 2002/07/17 13:39
Saņuek esandakuekin bat nator. Bariantie iten hasi aurretik ustet badaola aurreko lanik. Lehenengo dakeuna moldau ta gero gerokuek. Ez iruitzen daona hobetute eta garraio publikue indartute ber gutxiyo eongo litzekela?

46. gtyuuii - 2002/07/18 19:41
Gai hau agorturik dagola dirudi. Nik festan gaiye proposatzet.

47. ieu! - 2002/07/19 17:02
ustet badala garaie gaiz aldatzeko ez? ya dexente buelta eman zaio bariantien asunto honi ta badaude beste gauza asko eztabaidatzeko

48. pagomai - 2002/07/22 19:47
baietz eztabaida hau bukatzeako bariantie bukau???? gustoa jakingo nikek bariantien kontrako zein eztan pasatzen, eitean egun hortan bertatik. Kontra eotie erreza dek, kontra eotie eta arrazoitzie pixket zailo, kontra eotie eta soluziyuek ematia, nahiko zaile, baino zailena dek arrazoituz eta soluziyuek emanez kontra eon eta nahiz ta kontra haon gutizi hoi eraiki, ordun eotie benetan kontra. Nik usteiat bariantie ez eitie lortzen badeu, herritar guztiyon artien, meritu haundiye izengoek/n eta eraikitzen badek/n kontra gauden guztiyok ez badiau erabiltzen, ordun kezkakoituk.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak