Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Parte hartu »  Eztabaidak »  Orain artean izandako eztabaida guztiak »  Azoka indarra galtzen joan dela eta azoka bereziak antolatu behar al dira astearterokoaz gain?

 PARTE HARTU

 ORRI HAU...

 

Azoka indarra galtzen joan dela eta azoka bereziak antolatu behar al dira astearterokoaz gain?

Nola indartuko zenuke asteroko azoka? Azoka plaza egokia al dugu horretarako?

1. Mabel - 2002/05/21 18:03


Azokaren aldeko politika egitea ongi dago baina gainontzean baserritarren aurkako politika egiten bada alperrik ari gara,eta nik uste hor dagoela koxka :herriko lurrik onenak etxeak egiteko eta industriguneetarako ari dira bideratzen(behar izanez gero expropiazioen bidez),autobia,sahiesbide,AHT eta azpiegitura erraldoiak orohar,Europatik datozen neurriak(esnearen prezioa...e.a.) baserritarren kalterako dira.Ez dugu ahaztu behar ezta ere gaur egungo nekazal politikan produktore edo ekoizle handiek bakarrik dutela lekua eta hori hemen oso zaila da.Honako bideratua dagon politika nekazarien aurkakoa da,industria eta zerbitzuen mesederako eta gainontzekoa itxurakeria hutsa da

2. Baserritarra - 2002/05/25 12:43
Ez dut uste azoka bereziak antolatzeak ezer hobetzen duenik. Azokara joatera ohitura bat da beharrezko janaria erosteko: fruta arraina... eta jendea ohitura hau galtzen ari dela uste dut, besterik ez

3. Azpeitiarra - 2002/05/25 13:48

Segi dezagun gure ohiturei eutsiz!!!!GORA AZPEITKO AZOKAAA!!!!

4. erosle 1 - 2002/05/25 15:54
ezinbestekoa da lekuan lekuko produktuen eskeintza izatea,azokan eta dendetan bertako gaiak erosteko aukera izatea.Plazako azokaren egoera ez da batere ona,baserritarrek leku duinago bat behar dute,produktua ahal bezain txukun eta dotoreen erakutsi eta saltzeko.

5. erosle2 - 2002/05/28 09:58
bertoko jakiekin ornituko nuke azoka,bestelakoak kenduko nituzke,bertako frutadendei etabarrei kalte haundia egiten dietelako

6. eroski - 2002/05/28 18:16
DOZENA BAT ARRAUTZA TA HAMAR TOMATE EROSTEKO ETZEOK AZOKA JUN BEHARRIK!!

7. Azpeitiarra - 2002/05/31 07:30

A ez??Ta noa junber dekpa, eroskira? Zu bezelako jendikin etziok ohituraik eusteik. Hoixe dek globalizaziyuen alde eotie moteil!!!!

8. Joxe - 2002/05/31 15:39

Dozena bat arraultze eta
hamar tomate erosteko ez baziok azoka jun berriken, eroskire ondik eta gutxiyo!!

9. ez bat eta ez beste - 2002/06/03 23:47
nere iritziz,jendie laga du azoka jutiei,preziyuek asko iyo dilako.ta nahiao du jendie maxira eo jutie,han ofertak eta topatzeitulako.badakit baserritarrak komertzio handiyekin diru galtzebela,baño beti denda txikiyek timadore famie uki debe.
ez naiz ez baten ta ez bestin alde jartzen

10. Bat - 2002/06/04 11:53
Nik ez det uste preziyo kontuen daonik azokien beherako joera hau. Ustet, ohitura aldaketak dakarkiyela hau. Oiñ jendiek erosketak lanetik ateatakuen eiteitu, hau da, arratsaldien azkeneko orduetan, zapato goizetan eo arratsaldetan eta abar. Eta al bada, asteko erosteka danak junaldi batien eiteye. Geo, bestela, jende gaztiek'e ez tiyo hainbeste heldu asteroko azoka jutien ohiture horri. Zeatik? Arrazoyek mille izengoye baño, bakarren batzuk hauek izen leizke: gero eta jende geyok eitteu lana, ezta len bezela. Baserritik bizi dienak'e gutxitzen ai die. Zentro komertzial haundiyeta juteko joerie zabaldu in da. Eta abar luze bat.
Dana dala, nere ustez inportantie da nolabait ahalegin bat eitie azokak indartzeko. Era berien baserriyek indertzeko, denda txikiyek bultzetzeko. Honek, herriyei biziye ematie dakarkiyelako. Hortako, azoka plazie txukundu berko litzeke, azokie igoal egunez aldau berko litzeke...
Baño, ez azkeneko ahalegin hori bezala, azokie jai egun baten jarriz (eta gañea Herri Urrats egunien). Zeiñ ateakoa kanpazuekin jai eguerdi batien... Errexo eingoa zapatuen Eroskira jun eta karrue betetzei, eo Donostialdeko komertzio gune haundi hoietako batea jutie.

11. Pitie - 2002/06/04 17:38

Hala ere urtien bi azoka berezi besteik ezdebe pentsatzen antolatzie,bestie urriyen eo tokatzea,orduen azokie bultzettie pentsatzen bada zerbait geyo ere ein berko da

12. AZOKIEN OTARRAKIN - 2002/06/05 00:13
Peni ek gu azpeitiarrak hontan e
amerikanukin konparauta ain atzeaute eotie,han ya koskorretaño in dituk zentro komertzialakin ta jendiei
oin geyo gustatze zikok betiko
azoka moruko lekuta jutie,ta guk azokie or tzakeau ta etzoau kasoik
iten,iuel amendik etzakiat zemat urtea oiñ ameriketan zeoken
tendentziyekin jendie amen
entera ingoek ta danak berriz
hasikoituk azoka juten,holako
"modernuek" gaituk.
Ni ya nazkaute natxeok zentro
komertzialakin arnasie ondo re ezin dek eta artu leku oyetan,
aldekue dek azokie,
Azpeitiko azokie ordutegi extremotan ipiñiberkozan adibidez,aste egun
baten gabeko beatzi eo hamarrak
arte,
iuel gaztiek anima inberko gitxuan
azoka juten,putadie karrue
etzeokela,
ta poltzikin eo otarriekin
jutie askoi iruitze ziuk kriston
marujadi dala baiño iual dek,hori
supera inberdek.Azokan hobeto
pasatzek ta gañea kotilleo obio
zeok erosketie iteken bitartien

Nola indartuko nuen asteroko azokie?
-leno aipa etan bezela,ordutegi
desberdiñek probatzen jun,atzaldetan ta baite gabin hamarrak arte



13. Gloria - 2002/06/05 12:26
Azoka gustokoa dut, baina ezinezkoa zait bertan erostea lana egiten baidut. Konforme nago ordutegi aldaketa probatzearekin. Hasteko astearte arratsaldetan jarriko nuke, egun hori azoka egunarekin lotzen baidugu.

Bestalde, beste proposamen bat ere egin nahi nuke. Industrialdeak sortzen direnean, enpresei lur eremuak erosteko erraztasunak ematen zaizkien bezala, zergatik ez da azokako postuekin berdina egiten? Kalean diren frutadenda eta azokaz-azoka ibiltzen diren baserritarrei postu finkoa izateko erraztasunak eman eta honela eguneroko azoka izango genuke bertako produktuekin.

14. azpeitiar bat - 2002/06/09 21:30
Jai egunetan egitea posible iruditzen zait.
Iruñea adibide bezala har dezakegu.
Hemen igandero ospatzen da eta arrakasta handia du, jende pilo bat joaten da.


15. ni - 2002/06/10 21:17
Azkenean, azokari laguntzeko modu bat da, joateko ohiturarik izan ez duena, "berezia" den aitzakiarekin joan, eta gustokoa izaten badu, baliteke Asteartetan joaten hastea.

Azkenean marketiña da eta marketiñak funtzionatu ohi du.
Ala ere, ez dakit ba azokak marketiña baiño gauza gehiagoren beharrik ez ote daukan...
... bueno, zerbaitetik hasi behar da.

16. uuaaajjjjaaaaaaa - 2002/06/11 20:42
Zatoz gazte zahar eta jende denei azpeitiko azokara baserriko produktuak erostea ongi jango duzu ez zalantzarik eduki, uuuaaaaaaajajajaja

17. Azpeitiarra - 2002/06/11 21:06
Zerrek iteizu horrenbesteko graziye????
Nik hondik eztet harrapau, esplikatzemaizu...

ETA BERRIZ ESANGOET OZEN:

GORA ASTEARTEROKO AZOKA!!

18. ni - 2002/06/13 19:29
Gai honek ez du gehiago ematen,zerren zain zaudete uztarriakoak aldatzeko?

19. Pakete 1 - 2002/06/14 17:52
Ni-rekin ados nao.

Noizko beste gai bat?

20. Azkoitiarra - 2002/06/17 11:30
Aurreko bien iritziarekin bat nator. Hurrengo galdera saihesbideari buruzkoa izan daiteke

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak