|
1. ieup! - 2002/04/29 12:19
Nik neuk ez nuke ikaragarrizko berrikuntzarik egingo, alde zaharrak zahar kutsu hori mantendu dezan. Bestalde, nola ez dakidan arren, bizitasun apur bat ematea gaizki ez litzateke etorriko, larunbat gauak kenduta, oso giro pattala baitago Azpeitiko alde zaharrean.
2. naxi - 2002/04/29 14:55
Alde zaharra biziberritzeko ikusi ditugun herri-ekimenak oso bide onetik ikusten ditut nik. Herri bat kultura aldetik, merkataritza aldetik... bizi-bizi mantentzeko beharrezkoa delako alde zaharra bera bizi-bizi mantentzea. Hori herritar askok ikusten dugula uste dut nik. Dena dela, badut galdera bat nik: zergatik ez zaie interesatzen batzuei alde zaharrari daukana baino indar gehiago ematea? Zergatik hainbeste pega merkatariei, Kale Gorrianekoei, tabernariei? Hor ere politika? Esan: iazko Saninaziyoetan zergatik eraman zituzten txiringito denak alde zaharretik Betharrametara?
3. Maku - 2002/04/29 17:02
Alde zaharrak ber dik bizigarritasune, hor ontxe eztek iño ibiltzen ta. Zapatutan-e gero ta jende gutxiyo zabillekela garbiye dek, beraz nik usteiat hau biziberritzie oso inportantie dek
4. neu - 2002/04/29 18:30
Alde zaharrak behar du biziberritze bat, noski.
Baina onek ez luke izan behar beste auzo batzuen galeran.
Azpeitian auzo batzuk oso ondo zaituta daude, batzuk ez ainbeste, ta beste batzuk BATEZ.
5. NEU - 2002/04/30 11:26
Naxirekin ados nago. Gauza honetan ere politika kutsu ikaragarria dago. Zergaitik jartzen ditu pegak udalak hainbeste aldiz aipatutako biziberritze proiektu hori ikusi nahi baduzu. Zergaitik ez da kaleratu hainbat miloi kostatu den proiektu hori. Nor engañatu nahi du udalak. Garbi dago alde zaharra berritzea ez zaiela interesatzen, askoz ere errentagarriago da herriaren kanpokaldean etxe berri mordo bat egin eta etekin ederrak lortzea beraiekin. Ez dut uste udala garbi jokatzen ari denik gauza honetan.
6. Neroni - 2002/04/30 14:43
Hori da gogoa udala aipatzeko! Izugarria, eta zer pentsatua ematen duena. Egiten den galdera egin, berdin dio: udala irteten da beti. Galdera oso erraza da bada: zuk uste al duzu... ZUK!
Niri iruditzen zait baietz, alde zaharra berritu-edo egin beharra dagoela. Telebistan erdi-kaletik tanborrada doala ikusitako "gris" kolore hori ez baita oso normala. Eta herriko enparantza nagusia aparkalekua izatea ere, tristea baita. Azterketa serio bat egin beharra dago.
7. ni neu - 2002/04/30 15:48
Nire ustez ere, alde zaharrak berritzeko premia badu, baina zaharraren xarma hori alde batera utzi gabe. Herri guztietako alde zahar denak izaten duten berezitasun hori mantendu egin beharko litzateke, baina egia esan, bizitasun pixka bat eman beharko litzaioke, batez ere, eliz kale eta enparan kaleei, inor ez baita ibiltzen, ia hilak daude. Kristo tristura ematen du kale hoietan ibiltzeak. TABERNA GEHIAGO ELIZ KALEAN ETA ENPARAN KALEAN!!!HORI DA NIRE ERREIBINDIKAZIOA
8. Irauli - 2002/04/30 18:05
Eta zergaitik ezin dugu bada udala aipatu? Udalak badu proiektu bat Alde Zaharraren inguruan garatua, baina ezkutuan du. Udalak ez du inolako asmorik alde zaharrean dagoen etxe hutsen kopuru izugarriari irtenbidea bilatzeko (Azpeitiko periferian sekulako eraikuntza-negozio interesatua montatua duen bitartean)Udala izan zen gazteok gaztetxe zaharra okupatu eta alde zaharra beltzez jantzitako eta armaz hornituriko pertsonez bete zuena (gazteoi alde zaharrrari bizitasuna emateko aukera eta eskubidea ukatuz) etab. Beraz NIRE USTEZ udalak ardura haundiak ditu alde zaharraren etorkizunari begira, herritarrok ditugun bezela, noski!
9. Neroni - 2002/05/01 11:12
Noski aipatu daitekeela udala! Besterik ez genuen behar... Baina, sentsazioa dut, udala aipatu eta aipatu eta gainerako ideiak ezkutuan gelditzen direla. Alegia, udalagatik aritu beharraren beharrak(derrigorra baitirudi bera aipatzea, kontra egiteko, beti), bestelako bideak mozten dizkigula. Bestelako ideiak jan.
Adibidez, gai honetan bertan. Denok egongo gara alde zaharra biziberritzearen alde (horrek ez du esan nahi bere "zahar" itxura kendu behar zaionik, klaro). Bai, baina oso ideia "konkretu" gutxi irakurri ditut hemen. Bat ere ez. Alde zaharra biziberritzea baino errentagarriago omen da inguruan etxe berriak egitea. Bale. Baina hori doan egindako kritika da, nire ustez.
Alde zaharra biziberritzearen aldeko naiz ni, herriaren bihotza izan behar lukeen tokia benetan hala izan dadin. Horretarako obrak egin behar dira seguruenera (adokin baxua jarri, koska gehiegi ez duen horietakoa), komertzioak eta tabernak (are gehiago) indartu, trafikoaren kontua behin betirako konpondu (ausardiaz jokatuz), bizitzeko moduan jarri etxeak (hutsak eta beste), eta izarrak adina abar.
Hor, klaro, badu udalak zeresanik. Baina ez udalak bakarrik.
10. NEU - 2002/05/02 10:01
Egia da udalak ez dela erantzule bakarra, baina jende bat ari da honen inguruan lanean eta nire usatez oso laguntza gutxi jasotzen ari da herriaren aldetik. Kale Gorrian da talde hau, eta oso lan ona egiten ari direla iruditzen zait. Ikusi besterik ez zegoen egin zuten diapositiba emanaldia, baina herrian ze onarpen izan zuen? Eta babes ofizialeko etxebizitzen inguruko kanpaina, bikaina baina jendeari ahaztu egiten zaizkio horrelakoak. Horrelako jendeari lagundu behar zaie horrela egingo baitugu zerbait. Antolatuz eta herritarrak lana eginaz
11. naskauta daon azpeitiar bat - 2002/05/02 17:56
Asko poztu nau jendeak Alde Zaharrarekiko duen interesak. Baina, izango al gara gauza gai honekiko dugun kezka benetan kaleratzeko? Ni behintzat naskatu nahiz, azken urteetan gure herrian udalak duen jokaerakin urbanismo aldetik. Argi geratu da birritan zenbait konstruktora pribaturen aldeko apustua. ALDE ZAHARRA ZERGATIK EZ DEN BIZIBERRITZEN? BA hortxe erantzuna. Baina ez al da garaia, gure eritzi kritiko hauek, esparru zabalago batetara eramateko? NOIZ UTZIKO DIO AZPEITIARRAK HAIN PIJOA IZATEARI? Ez du balio udala kritikatzeak ezer egiteko gauza ez bagera. Ea hurrengo HAUTESKUNDEETAN AHOTS KRITIKO GUZTI HAUEK SOMATZEN DITUGUN.
12. sandokan - 2002/05/02 17:57
ba azken honek arrazoia dik, ze hemen jende dana beti Bastida ta Muno gora ta bera baina botoa Bastidari, kalean lorak ipintzen dituela ta.
13. xtc - 2002/05/02 22:47
atxurre ta herramientak hartu eta geuk hasi beharko dugu kaleak konpontzen. Ni neu prest, norbaitek lagunduko al dit? idatzi nereala74@terra.es -era.
14. atex - 2002/05/02 23:49
Bai alde zaharrak, nere ustez merezidu ber duna ematie,aspaldiyen lagatasun haundiyen eon da, benetan makabrue dao ba!¡!ainbeste etxe ear utsik, ta gazte danak kale baztarrien botata! umiek bere lokala, zarrak ze esanik ez, ta gaztiek... nere proposamena, enpankalien daon etxe zar ear ortan gaztetxe bat montauko balitzeke, ez iruitzen enpankaliei grazi punttu batekin animauko litzekela?¿? eta kotxiek kaletik kanpo lagako bagenituzke, otaik pagau gabe ez al giñeke gustoao ibiliko kalien?¿? ta utsik dauden etxe oyek berritu ta kale gorria-kuek esateben bezela alokairu merke batekin jarrizkeo gaztiek bizitzeko ez al litzke animauo eongo alde zarra?¿? udaletxiek alderdi politiko danak barne, zeñen zai daude oye danak martxan jartzeko?¿?
15. atex - 2002/05/02 23:53
xtc-i erantzune: -egiye esan udaletxie arduratze ez bada martxan jartzen auzolana antolau ta nire apuntauta!¡!
16. galdera bat - 2002/05/03 11:03
Parte batean ados nago 'Neroni'rekin: hori da gogoa beti udala aipatzeko! Udala kritikatzen duenari eta Alde Zaharra biziberritzeko edo zaharberritzeko gogoa duenari galdera bat: eguerdian kafea hartzeko garaian Erdi Kalean tabernen inguruan zortzi mila kotxe egoten direnean, kotxe-jabeei zerbait esan al die edo haiei zerbait esateko asmorik ba al du?... Edo bera da kotxe-jabeetako bat? Pelotie beti besteei botatzen diegu; beti udalari. Eta, ez!
17. naxi - 2002/05/03 19:34
Alde zaharraren biziberritzeaz ari garela, ezin aipatu gabe utzi, egun hauetan, Orkatz Kultur Elkarteak Erdi-Kalearen biziberritzean izan duen eragina. Ez iluntzean bakarrik, baita egunero ere --sikiera, erdi-kalea autoz betez, ejem--, eta kultur ekitaldiak antolatuz. Politika alde batera utzita, errekonozitu beharra dago Orkatzek bizi handia ematen diola erdi-kaleari, herriari. Bakoitzari berea.
18. idazle - 2002/05/03 20:44
Nik uste dut orain ondo dagoela herria naiz eta gende asko ados ez egon gauetan alde zarrean sortzen den giroarekin.Bizziberritu ezkero gahinera betzun interesak bakarrik egingo lirateke ahu da gazteenak kanpoan utziz.
19. xtc - 2002/05/04 01:52
aupa atex.ostras atxurre hartu ta sorpresanbat eman berko deu goiz baten jaiki ta kaliek galipot ta txiklezko masa kendu ta azpiko harri hori nola daon ikusi berko deu.oin dala gutxi Villegas arrandeiko kantoien kendu zebenien krixton harri earra azaldu zan .Nik uste hasi eskeo jende pilla bat jarriko zala lanea ,kriston festie,ta makinak sartu ber baldin badie ba...makinak ingurau ez?
20. xtc - 2002/05/04 02:11
NERONIri oso zaila komertzioa eta tabernak elkarren ondoan ondo ematea .tabernak herri honetan oso leku zikinak dira ,bertako kontsumoak asteburuetan itzelezko zikintasuna sortzeu ezin denda inguruak txukun mantendu(osasunean egiten ari dan kaltiezgain)dendaiek lorontziek lorakin eta...pixket kaliei aire berri bat ematie nahi danien aste bukaeretako martxa horrek errezelo asko sortzeitu,destruzioako daon joeriez pentsatzeakuen,jaietan oso kale zikinek geratzeie,oso jende inzibilizaue gaude herri hontan,errespetu gutxi.Udalai duen ardura eskatu bai bane ikusite bere konpetentzi falta kanpoko laguntza eskatu ber ezta?adokine baziok lene azpien itxura daez zati batzuten oso egoera onien.beste denbora luze bat utzi berrien ze eingoben zai ze iruitzezak-n geu hastie obran?
21. xtc - 2002/05/04 02:20
galdera bat-i ze iruditzen erdigunea kotxeen sarrera galeraziko balitz?ze hau ez da martxa.Autobus gehio Errezilea,Nuerbea ta inguruta,langiliek oinez eta bizikletan eta ez dao horrenbesta kotxen berrik,arta lagunek eta ezagunek kotxetan pasau berrien kalien topo gehio eingo genuke,ze emateu askotan inor ezdezula ikusten,ze ixkutuen pasatzeie eo presaka.
22. Hamar galdera - 2002/05/04 17:13
1. Alde Zaharra berritu egin behar al da edo eraberritu zahar itxura ez galtzeko? 2. Zer eragin du Merkatarien Elkarteak Azpeitian? 3. Zer proposatzen du Alde Zaharreko Elkarteak? 4. Zer politika du Udalak Alde Zaharrerako? 5. Noraino iristen da Alde Zaharra? 6. Zer iruditzen plazaren egoera? 7. Eta Eliz kalearen eta Enparan kalearen egoera? 8. Zergatik hartu du hartu duen indarra Jose Artetxe kaleak? 9. Eta orain Orkatz ixten dutenean (ondo, Naxi) zer pasatuko da? eta 10. Alde Zaharraren alde al gaude? Edo Parte Zaharra gure bizimoduaren parte da?
23. Pitie - 2002/05/06 17:58
Udaletxiek ein ber diñana den,alde zaharreko zenbait etxepe hartu,berrittu eta gaztiei modu onien eskaini,nahiz alkilerrien nahiz beste modun batien etzion eskubideik eta etxiek etten ai dizen preziyuk etten jarduteko gero berrize eon berko ñau 40urte arte aman da etxien,gero jendik ez omen din umeik ekartzen da beste politike bat eongo baunan gutxiyenez ba zeoze...
24. OSO ZIHUR - 2002/05/08 08:44
ALDE ZARRA BERRITZIE EZ BAKARRIK BEARREZKUE,BAIZIK SENSATUENA DALA EITEKO IRUITZEN ZAT,BATEZ ERE USTELDUTA DAUDEN ERAIKINAK TA ERAIKITZEKO LEKUAK BERRITU EIN BEAR DIRA DUDARIK GABE,ORREN HILDOZ,LOIOLABIDEN EIN DITUZTEN AZKENENGO ETXIEK OR EITIE KRISTON ASTAKERIYE IZEN DA,ESKLABATATIK AIN GERTU ERAIKITZIEN PASATU IN DIE,TA OLAKO LEKU BEREZI TA BERDIE ETXEZ BETETZIE KRIMENA IZEN DA DUDARIK GABE......TA BITARTIEN AZPEITIKO ALDE ZARRIEN LEKUEK DAUDE ERAIKITZEKO TA EZ TITUZTE ERABILTZEN. ALDE ZARRA LEKU OSO ONA DA BIZITZEKO,BAIñA KONTRAESAN BATEN ZARTZEN GEA: LOIOLABIDEN ETXIEK EITEN DITUZTE TA DANAK AREA NAI DEBE JUTIE BIZITZEA LEKU LASAYE TA BERDIE DALAKO,BAIñO ETXIEK INDA DAUDENIEN EZ TA LENO BEZELAKO LEKU ZORAGARRIYE URBANIZAU IN DEBELAKO,TA BITARTIEN ALDE ZARRIEN EZTITUBE ERAIKITZEKO DAUDEN LEKUEK ERABILI. ZER DA AU? GAIñEA LOIOLABIDE BEZELAKO LEKU BEREZI BEREZI BAT IZURRAUDEBE BERAIEN INTERESANGATIK, ESATEAN BEZELA,PIXKANAKA PIXKANAKA TXORIYEK BERE ABIYE EITE BE,PIXKANAKA PIXKANAKA LOIOLABIDE GUZTIYE ETXE ZIKIñEZ BETE DEBE,BAIñO ORI BAI,PIXKANAKA,AZPEITIARRAK EZ KEJATZEKO AIN LEKU PAREGABIE IZURRADEBELAKO, BATZUK KRISTON AURPEGIYE DAUKEBEBERAIYEN INTERESANGATIK NAI DEBEN LEKUTAN ERAIKITZEKO USTIEKIN, BERDIN TZAIOBE LEKU BERDIE EDO ISTOIRIKUE DAN,EDO MENDEETAN ERRESPETAU DAN LEKUE BADA,TA OLA IBILTZEAN JENDIE OSO KONTUZ IBILI BER DA, ETORKIZUNIEN GAIXKI- XAMAR IBILTZEKO BOLETU ASKO DAUZKEBELAKO..... TA BAI, ALDE ZARRA BERRITU EIN BER DA,EZ BERRITU,BAIZIK USTELDUTE DAUDEN ETXEBIZITZETAN BERRIYEK EIN, TA IñOLAKO APALTASUNIK GABE AL DEN ERA DOTORENIEN,LEKU ONA DA TA BIZITZEKO,TA BETI AZPEITIKO IZAERIEKIN BERRITU GAUZEK
25. neu, neu - 2002/05/08 20:04
Alde zaharra, bakarrik ez. Herri guztiye biziberritu behar dek, zabaldu egin berrien.
Hemen errexena etxe berriyek egin, eta auzo berri, txukunek sortzie dek.
Ez al du asko irabazi Artzubiko kruziek?.
26. ainhoa - 2002/05/11 12:49
ni ere alde zaharra biziberritzearen aldekoa naiz. baina nik uste dut, alde zaharra eraberritu egin behar dela eta ez berritu. izan ere, etxe eta kale hauen berezko egitura horretan baitago alde zaharraren benetako xarma.
hala ere, askotan iruditzen zait, jendeak alde zaharrak izan behar duenaren kontzeptu "okerra" duela. hau da, alde zaharrak ez duela zertan zaharra egonik, baizik eta aintzinatasun kutsua izan behar duela.
eta kontu honetan udalak badu zerikusirik. eta proeiktu hau ez bada aurrera eraman egongo da zerbait atzean. zeren denok dakigu, politika eta ekonomia uztartzen direnean, beti egoten dela ezkutuko interesen bat.
eta.... hala ez izanda ere..., garbi gelditu da azpeitiako udalak herriko jende askoren mesfidantza lortu duela.
27. Azpeitiarra - 2002/05/12 12:28
aupa danoi!nere ustez azpeitik ber duna oantxe horixe dala, ade zaharra berritziek oneako ingou aspektu guztiyetan ta gu danok uste baino askosez mejora hobie izengou Azpeitik berripen hau aurrea ateako balitz!
Azpeitik in leiken berrikuntza hobiena beste eozeñekin konparauta, alde zaharrana da beste dana momentuz pake pakien lagata.
28. hALAXE DEK - 2002/05/13 01:16
Amen tzaudeken iritzi naiko antzekuekin ikusita,aber udaletxekuek au irakurtze al diaben ta "herria obetzeko lan egiten duten" beayen sloganak esaten tzian bezela,ta musupuntan ipintze sakoben lekutan etxiek iñ baiño leno.
Ta bide batez galdera bat zakeat azpeitiarrentzat:
Ez al dezute uste unezkeo Loiolabide naikue ta geyeki jodiu debela inditibuten etxe-mole oyekin? ta ez al dezute uste gu azpeitiar bezela unezkeo stopa ipiñi berko giñokela Loiola Hiribidie urbanizatzeko alegiñ katastrofiko hoyei?
Ea ze pentzatze zuten honi buruz:
Nik ustet azpeitiyen daukeun leku paregabe hori,Loiola ta Loiolako hiribidien Etxe-Beltz Izarrako landa hori danantzat mundiala izengo zala Loiolako jardiñetatik hasi ta Loiolabideko hasierako rotondaraño Basilika aurrien daon jardiñe LUZATZIE,artara Loiola salba ingozan beti berdie jarraituko zulako ta Azpeitiyek kriston bizi kalitatie irabaziko zian holako jardin earra ipiñita,azpeitiarrei espezialak geala gustatzezaku esatie,ba holako jardiñ batekin, kriston pillue irebaziko zian Azpeitiyek,benetan leku mundiala biurtuko zan,oin daon baiño oindik earro, ta Loiola betiko berdie ta bereziye jarraituko zian ze pentzatze zute honi buruz? ez al uan mundiala izengo?
29. Pitie - 2002/05/13 16:41
Arrazoi osue daukek,Loiola eta Azpeiti bitterteko landagune hori urbanizatzie pekatu galanta izengo huan,bizi osoako azpeitiarron bizi kalidadiek kolpe ederra jasoko zian,baiñe hor ba al dakik zer daon?DIRUE eta horri frenoik jarriko diyonik etziok.
30. hALAXE DEK - 2002/05/14 01:22
Iepa! Ba bai,hori ola dek,baiño nik ikuste yat oindik gauze naikuek in leskeaula azpeitiarrak Loiolako biriesalbatzeko,oindik berdie zeok eta, bat udaletxekuei argi ta garbi utzi pasatzen ai ditukela, ta presiyue in or zeoze itezkotan lorategiye eiteko, ta bestela aber Roman Sudupe eo zentzuzko batematazaltze al dan guk ezautzeitugun "urbanista marabilloso" batzuei, (marabillosuek porke ya pasa pasa inde zaudek inditustenakin ta itie nai debenakin) ta aber "atentziyo toke" ear bat emate al diyoben esanez: BO TXIKITOS, AMEN EZIN DEK URBANIZAU EZ OIN TA EZ ETZI. TA KITTO TA LOIOLA ERRESPETAU
ta aber unezkeo naidebena iteko erriyekin kontaube ta beayen oneakobakarriken proiektuek iteko goguek kentze al tzayoben. unezkeo merezite daukebe ta toke bat eo bi ematie "ankak geratzeko",hoixe ber diabe,zentzuzko batemat TXE!! esateko ta unezkeo dauzkebenaize kaltegarriyek jeixteko, kaltegarriyek Azpeitiyentzat,ez beayentzat, porke etzeok eskubideik Loiolakin itie nai debena eitie lagatzen,
Ta bo,oindik garaiz gatxaduek...
Loiolako Birien zeoze itezkotan lorategiye ta earrazkue
31. ieup - 2002/05/16 09:19
alde zaharragatik hitzeiten ai geala, egiye al da azkenien orkatz itxi ber debela? Garzon osti horrek Azpeitiko zapatutako girue re jodiu ber al digu?
32. gazte hitza!!! - 2002/05/19 16:52
tristie dek baino egiye eta erreala batzuntzat. Alde zaharra biziberritzie komeniko balitz, hunezkeo einda eongo litzeke eta oso txukun gainea. Hemen dirue etxe berriyek emateiabe eta interesauteko partien poltsak betetzen ai dien bitartien holaxe segikou. Batzuk terrenuek jarri, bestiek etxiek ein eta kilo pilla earra eskeini lau paretaatik eta okerrena da, saldu eiteiela, gero hautse bizitzen jartzea urte batzutan. Beraz etxe berri nahiz zarretan hautse nagusi. Jende gaztie 30 urtearte gurasuen etxien eoteala, nun eonberdu ba bestela, Hotel loiolan ala!!! Bastida jaune, konpartiu ezak hire etxetzarra Azpeitiar gaztiekin, igual etxeko hautsek kentzien truke. Ayo!!!!
|