Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Parte hartu »  Eztabaidak »  Orain artean izandako eztabaida guztiak »  Zer deritzozu herrian dauden elkarte gehienetan emakumerik ez onartzea bazkide?

 PARTE HARTU

 ORRI HAU...

 

Zer deritzozu herrian dauden elkarte gehienetan emakumerik ez onartzea bazkide?

1. Pitie - 2002/04/18 18:12

Hori emakumiei zakon bildurreatik da .

2. Pello - 2002/04/18 18:17
Emakumiek onatze batxiabe hemendik gutxira, beaiyek aginduko diabe herriyen

3. Neska - 2002/04/18 18:41
Nere ustez, emakumiek ere pertsonak geanez, herriko elkartietan sartzeko gizonak bezain besteko eskubidie daukeu, ordun, uste de badala garaye gizonak eta emakumiek berdin onartzeko, 2002.urtien bizi gea eta.Emakumiei hainbesteko bildurre baldin badiyozue, zeatiken ber dituzue emakumiek herriko elkartiek garbitzeko?

4. etxea - 2002/04/18 19:05

Emakumiek etxien

5. bada garaye!! - 2002/04/18 21:18
etzat iruitzen bildur asuntue danik... nere ustez, asuntue da tradiziyo eta ohituratai helduz, batzuk ezin dituztela emakumiek bazkide ikusi... eta pertsona hoyek ez diela konturau, gaur egun, emakumiek eta gizonak eskubide maila berdine dakebela, biyek pare berdinien daudela... eta hori teoriyen bakarrik ez izeteko hola, garayek aldatzen dijuzten bezela, elkarte eta soziedade hoyetako legiek eta araudiyek e aldau einberko litzezke... edo prehistoriyen geldiuberdeu betirako?.. soziedadetako estatutuek berriztau eta egunerau einberdie, gaur eguneko gizartiekin bat juteko... eta bada garaye!!..

6. Mikel - 2002/04/19 12:40
Lotsagarria da gaurko egunean gai honen inguruan eztabaidatzen jardun beharra. Egia bada elkarte gehienetan emakumeak ez direla onartzen bazkide moduan, beraien lista bat egitera animatzen zaituztet denok jakin dezagun non ez garen sartu behar.

7. naxi - 2002/04/19 15:37
Lotsagarria da, bai, gaur egun oraindik gai honetaz eztabaidatu beharra izatea. Baina beharrezkoa ere bai, behar bada. Oraindik gizarte patriarkal batean bizi gara, hori bistan dago, eta gizarte patriarkal horrek hainbat arlotan dauka eragina: esaterako, Azpeitiko soziedadeetan.

Kontua da, eta soziedade anbientean hitz egiten ari garela kontuan hartuta, zartagina gizonezkoak daukala oraindik eskuan. Gizarte justuago bat lortzeko, zartaginak eskuz aldatu behar du, eta askotan danbateko bat behar da zartagina eskuz aldatzeko, eskuetan duenak ez duelako sekula zartagina askatuko.

8. x - 2002/04/20 01:12
nahiz emakumeek, nahiz gizonek, edozein lagun taldek lokal pribatu bat nahi duen bezala nahi duenerako jartzeko eskubidea du. Egin dezala...

9. y - 2002/04/20 01:12
hi x, ze ostia esan dek?

10. joxemai - 2002/04/20 10:31
NIk ez dakit herriko elkarteen egoera zein den. Horregatik, informazioa eskatu nahi nuke eztabaidan hasi aurretik askotan iritzira eta datuak eskuan izan gabe jarduten baitugu. BEraz, hauek dira jakin nahi ditudanak.
1.- Azpeitiko elkarteen zerrenda.
2.- Elkarte horietatik zeinetan ez dagoen emakumerik bazkide.
3.- Emakumerik bazkide ez dagoenetatik zein elkartetan dauden bazkideak hartzeko prest

Datu hauek jakinda gauza asko jakingo genituzke. Hala ere, soluzio bat: norbaitek bazkide izan nahi eta emakumea delako uzten ez badiote, mutil bati bazkide egiteko esan diezaiola. Mutil hori bazkide egiten denean elkartearen bere zati horrekin nahi duena egin dezake (berak erabili, norbaiti oparitu edo norbaiti saldu) Emakume bati saltzen badio ez dago legerik horri kontra egin diezaiokeenik. Hori bai, ez dut uste eskandaloa sortzeko aukera dagoen lekuren batean bazkide izateko gogo berezirik izango duenik inork.

11. Ximela - 2002/04/20 13:31
Gizonezko asko etxeko matriarkadoaren menpe bizi izan dira. Eta baliteke bere subkonszientean emaztearen menpekotasunetik ihes egiteko eta babes bila, bere moduko beste hainbat kideekin elkarte, zulo edo izkutalekuak antolatu izana.
Kukurruku egiteko leku babestuak.


12. mutil batek - 2002/04/20 15:48
Zergatik hartzen da emakumea emakume bezala eta gizona gizon bezala? Zergatik ez biak pertsona bezala? Bakoitzak ditu bere ezaugarriak, eta zenbait kasutan ezaugarrietara egokitu behar dira ikuspegiak eta jokabideak, baina ikuspegi eta jokabide orokorrak ez luke izan beharko hau emakumea da eta bestea gizonezkoa, baizik eta biak dira pertsona.
Herriko elkarte gehienetan (galdera gaizki formulatuta dago: ez da idazten gehiengo elkarteetan, baizik eta elkarte gehienetan; eta, bestetik, zer elkartez ari da Uztarria? Pentsatzen dut soziedadeez ari dela, ezta?); ba hori, herriko elkarte gastronomiko gehienetan emakumeak ez badira onartzen bazkide gisa, herri hau oso kontserbadorea den seinale da, eta hor gerra ideologiko bat planteatu beharra dago. Gero Irunera eta Hondarribira begiratzen dugu Alardea dela eta.
Dena den, garbi dut hori ez dela Azpeitian planteatu behar den gerra ideologiko bakarra. Baina bai nagusietakoa.


13. jai jai - 2002/04/20 16:12
Emakumiek sukaldien eon beiabe ta gizona lanetik etxea datorrenien jana ondo preparaute

14. LETXETUTA - 2002/04/21 10:12
Posible al da ondike hainbeste matxista lerdopote eotie edo adarrien aiko zeate. Zeatik ez dezute urrenguen galdetzen
Zer deritzozu herrian dauden gehiengo elkarteean beltzak ez onarteza bazkide?
Ea nork erantzuten dion horri ezetz

15. axun - 2002/04/22 11:54
gauzie ba al dakizue zer dan gainea?.. soziedade geyenetan, emakumiek bazkide ez dituztela nahi ... baino soziedade hoyetantxe, gero sukaldien lapiko ta sartayekin afaye preparatzen ibiltzen dana, emakumie dala... ta hortako bai etzatela iruitzen eskubideik daola.... ez badituzue emakumiek bazkide bezela nahi, ez utzi ezta sukalde sartzen... zuek bazkide, ba dana zuen responsabilidadepien gelditzie... sozidadeko garbitzilie izeteko re zergatik ez dezue gizon bat kontratatzen?...

16. Oharra - 2002/04/22 20:33
Uste det euskera aldetik galdera oso gaizki idatzita dagoela eta aldatu egin behar dela.

"Zer deritzozu herrian dauden elkarteen gehienetan emakumerik ez onartzea bazkide?" edo antzeko zerbait izan beharko luke, ezta?

Sentitzen det tartean sartzea baina errazena honera bidaltzea iruditu zait.

17. Oharra, berriz - 2002/04/22 20:38
"... elkarte gehienetan...", eta ez elkarteen gehienetan, barkatu.

18. Ximela - 2002/04/23 10:00
Aurretik agertzen ziren (Laszlok idatziak) lerdokeriak irakurri ondoren, zera eskatuko nizueke Uztarriakoei: txorradentzako atal bat sortzeko eta haruntz desbideratzeko eztabaidak izorratzera sartzen diren inozo, tentel, txatxu eta tontolapikoak.

Eta Lazzloren azpian izkutatzen den segapotoari esan nahi diot, txiste bezala ere negargarriak direla.

Pena ematen dik!

19. Uztarria - 2002/04/23 11:28
Laszlo-k aurretik idatzi dituen iritziak Uztarriak ezabatu egin ditu. Bi arrazoi tarteko: batetik, euskal webgune bat den aldetik, euskaraz idaztea eskatzen delako. Bestetik, irainik ez ditugu onartzen eztabaida gune honetan.

20. Shoyi - 2002/04/23 19:01
Ezetz asmatu zer egiten duten bi neuronak emakume baten burmuinean?

Ez dakigu, ez baita sekula ezagutu kasu hau

21. Trant - 2002/04/23 19:11
Emakumiek gizon esandakue bete ber dik, haitu al dezue. Gizonak esate bayo bazkaye ipintzeko emakumiek ixil ixilik bazkaye ipiñi ber tzikok ta hola asunto danetan. Gizonak hainbeste merezi dik, etxea etxopolbo etortzek eta lanetik, aldiz emakumiek potruek ikutzetxiabe(ezin diabe) ta gero keja iteituk.Matxismue ta ostiye hori dek egiye, emakumiek keja geyegi eukitzetxik.

22. trant eta shoyi-ri - 2002/04/23 19:42
Eztabaida serioei serio heldu behar zaie. Eta bestela, alde batera geratu. Uztarria-ren orria zikintzen ari zarete, besterik gabe.

23. Galdera eskasa. - 2002/04/23 21:28

Galdera hori egiten den momentutik, erantzun ezberdinak onartzen direla bertan ulertzen dut. Eta benetan negargarria iruditzen zait Uztarriatik horrelako planteamendu bat egitea. Drogataz eztabaida daiteke, edo edo autoez etab. Baina zer du honek eztabaidarako? Lotsagarria, benetan lotsagarria!

24. TOMAS - 2002/04/23 21:43
NERI OSO ONDO IRIDITZEN ZITEK EMAKUMIEI, EZ UZTIE ELKARTIETAN SARTZIE.BESTELA EZUAN IGUALA IZENGO AN EMAKUMIEK LATIE EMATEN.

25. mundi - 2002/04/23 22:42
,pentsatu nahi dut, hemen irakurriak ez direla bene benetako iritziak izango. Ederra kontue! gaur egun ezbairik ere ez genuke egin behar. Aldatuko dira gauzak, onean ez bada, txarrean. Gurekin nahi ez, baina gu gabe ezin bizi!

26. lotsagarria - 2002/04/24 12:27
Azpeitian gertatutakoa Irrintzi elkartean, bazkide bat iltzen da eta bere emasteak ez du aukerarik bazkide bezala jarraitzeko, bere pekatua emakumia izatea

27. Yeti - 2002/04/24 16:31
Hau da demokrazi falta daona hemen. Emakumien kontrako iritziyek ematen eztiabe ematen

28. Delfi - 2002/04/24 17:43
Gizona emakumien aldien noblie dek eta eskerrak emakumie elkarte hauetan sartzen laatze eztiyoben bestela baztar guztiye zorako zixkiaben bean idea txolin hoyekin

29. Uztarria - 2002/04/24 18:56
Yeti eta bera bezala webguneko eztabaida honetan emakumeak iraintzen ari diren horiei.

-Eztabaidan dagoen gaira mugatu zuen iritziak.

-Irain pertsonalak ez dira onartuko.

-Eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izatera, idatzi uztarriari behean agertzen den helbidera.

-Bestelako zalantza edo iradokizunentzat ere, idatzi uztarriari.

Aipatutako hauek dira eztabaidarako arauak. Izenez inor iraindu ez baduzue ere, zuen fundamentu gabeko hitz horiekin emakume oro iraintzen ari zaretela uste dugu. Horrenbestez, ezabatu egin ditugu.

Uztarriak iritzi guztiak onartzen ditu, ez ordea iseka,laido, burla, trufa, irain eta mespretxua.


30. elorri - 2002/04/24 23:59
Delfi, irakurri ezak idatzi dukana eta pentsa ezak, zer pentsa dezakegun hitaz.

Parregarriye, ematen dugun nibela......Soziedadetan......eta hemen Uztarriako eztabaidan, zer? Negargarriye, agian.


31. Azpitarte - 2002/04/25 16:26
Asko galderari ez diote zuzenean erantzun. Nire erantzuna: itxuragabe iruditzen zait. Beste batek dioen bezala, galdera bera egitea ere seinale txarra.

Bukatzeko: Uztarriak gehiago moztu beharko lituzke sail honetako iritziak, pixkat serio hartu nahi badugu eztabaida gaia.

32. Azpitarte - 2002/04/25 16:28
Barkatu "Askok" hitzarekin hasi nahi nuen ez "Asko"

33. Kaesarea - 2002/04/25 17:17
Ni emakumiekiei oso gogor ein ber tzakon partidariyue nauk, kriston txoliñ erterak zauzkeabe ta hautse besteik ez tzakeabe buruen beraz gizonak dauden elkartetan emakumiek fuera!!!!!!!!!! Onurie baño kaltie askoz haundiyouek zazkeabe

34. Karpov - 2002/04/25 17:19
Kaesareak etzakik idazten ondo baño beak esandakoareekin erabat koinziditzen diat

35. Karpov - 2002/04/25 17:21
Kaesareak etzakik idazten ondo baño beak esandakoareekin erabat koinziditzen diat

36. Gizon bat - 2002/04/25 17:23
Emakumiei kritika gogorrak haitzea ohituta natxeok, baño gu gizonok emakumeik gabe zer gaituk pa.

37. Elur - 2002/04/25 19:33
Lehenengo esan nahi nuke jendiek dauken errespetu faltie izugarrizkue dala. Ez gea kapaz normalidade batien elkarren artien mintzatzeko. Ta benetan tristie iruitzen zait.

Ezbeharrez beti eongo die emakume txolin edota buru arin batzuk baino era berien eongo die gizon nazkagarri edota txerriren batzuk, halabeharrez inor ezta perfektue baino inoiz ezin dana in eta esan da beti batzuk txarro edota ono diela. Nik ustet bai gizon ta bai emakumiek beayen akatsak dazkebela baino horreatiken inor eztala bat bestie baino geyo o gutxiyo. Sexu diferentziye dalata, gauza hauek mugatzie lotsagarriye iruitzen zat. Hasi gaitezen gizarte normalizau baten bizitzen eta elkar errespetatzen!! Eta balorau dezagun pertsonie bea, ez sexu diferentziye!!!

38. jon - 2002/04/25 20:14
Nere ustez galdera sobran dao.Ez gaituk danal pertsonak hala?.Eta ze inporta dik ba emakuema edo gizonezkue izetie bazkidie?.Beltzak ez onartu eskeo,ikusi egin behar.Eta zein gaituk ba gu emakuniei ukatzeko ezer?



39. Shin - 2002/04/25 22:37
Elurrek bota ditxiken danak ondo jendien aurrien ondo geratzeatiken botatako gauzak dituk, neskak en general gizonan aldien "a años luz" zaudek

40. Joxe - 2002/04/26 16:49

Hemen emakumien kontra kristonak esan dittotzue baiñe ez ahaztu mundo merke hau "gizonezkuek" mugitzebela eta gerrak ere "gizonezkuk" ettetxibekela,agian emakumingandiken asko zaukeau ikixteko...Politikuke "gizonezkuk" dittuk ,bankeruk ere bai, enpresayuk...eta abar,mundo hontako ESKORIA dana "gizonezkoz" osaute ziok

41. Jon-i erantzune - 2002/04/26 18:35
Galderie sobran daola? Ba hi, Azpeitin gaur egun dakeun arazotako bat dala iruitze zitek. Eta ze inporta dun bazkidie emakumie ala gizonezkue izetie? Beste era batea planteauko nikek nik galderie: zeatik izen ber diabe bazkide gizonezkuek bakarrik?

Emakumiek kakan pare lagatzen ai dien hoyei berriz...neska txoro hoyen laurdeneare etzeatela allatzen garbi utzi dezute.

42. mutil bat - 2002/04/27 11:55
Nik uztarriako kideei luzatu nahi nieke iritzi bat, gune hau ezin du izan inori errespetua galtzeko foro bat. Hemen agertzen diren hainbat iritzi benetan lotsagarriak eta iraingarriak iruditzen zaizkit.Guztiz onartezinak.Eta ikusirik uztarriako arduradunek ez dutela iritzi hauek kentzeko inolako borondaterik erakusten eta aldiz beraiei edo udalari komeni ez zaizkien beste hainbat iritzi kendu eta zentsuratu dutela ikusirik Uztarriaren jarrera salatu nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak