|
1. Eme - 2002/01/23 12:47
Karrerie itxita eukitzeunak ez daki benetan ze kalte eiteun. Eo bestela probau dezala Eliz Kalien zezenan aurrien jarri ta babesik gabe eotie. Sokamuturrekk ez luke ber "balientientzako" bakarrik, ta karrerak ixten badituzte, "balientiek" bakarrik eongoie Eliz kalien, enpankalien ta holako tokitan.
2. mario - 2002/01/23 18:20
Ni sokamuturre ibiltzean kale batien bizi naiz, eta karrerako atie irekite eukiko nuke ayuntamentue kaltien kargu eingo balitzeke, behintzet seguruek dirue abonatzeun arte. Danok dakigu seguruek nola ibiltzeyen ta ni ez nao prest 5 hilebetien karrerie hankaz gora eukitzeko segurue kargu in arte, ezta aurrez neure poltxikotik dirue jartzekore. Danok ibili ber badeu zezenien, ayuntamentuek in dezala diru poltsa bat eta aurreatu dezala konponketetako.
3. Emei eta eztabaida hau planteadunai - 2002/01/23 18:59
Eztakit ze kalte klaseatik hitzeiten ai zean, zezenai eite zakona igual? Nik behintzet nere portala ez nuke eundo irekiko zezenan sufrimentuekin ondo pasa nahi dulako jendiek. Benetan nazkagarriye iruitzezat festa klase hori. Ta eztabaida hau planteau dunai: lehenego ez al litzeke hobe sokamuturre bai edo ez eztabaidatzie? Azpeitiar danok ez gaituk berdinek, ta nahiz ta gehiengue sokamuturren aldekue izen, gutxiyengo bat kontra ere bazeok ados? Eztabaida benetan penagarriye, ze naezute ba esatie!!!!
4. zezenzale bat - 2002/01/23 21:13
Oso gaixki iruitze zitek karrerak itxite eotie, estuasun batien oso ondo etortzei tuk eta
5. IRIKI ATIE!!!!!! - 2002/01/23 21:15
"Iriki atie zezena zetorrek eta!" esan omen zuen zezenien zebilen batek zurrama eman aurretiken, ze iruitze zazue.
6. GORA ZEZENMUTILAK - 2002/01/23 21:17
AIPATZEKOA DA ZEZENMUTILEK SAN SEBASTIANETAN EGINDAKO LANA, ZEZENAK ALDE EGIN BAITZUEN ETA HAUEK BURUA HOTZ, ENPARANTZA NAGUSIAN HARRAPATZEA LORTU ZUTEN, ARRISKUA EKIDINEZ.
7. Ni - 2002/01/23 23:19
"ZEZENZALEA" HITZAK ZEZENAK GUSTATZEA ESAN NAHI DU, ETA EZ ZEZENAK TORTURAN ETA OINAZEAN IKUSTEA GUSTATZEAK.
8. naxi - 2002/01/24 15:14
Atiek irikita eon ber die, nere ustez. Eta galderie da: zeinek erabakitzeu karrerie iriki eo itxi? Karrerako bizilagunek? Udalak? Diru kontuek, seguru kontuek, nola daude? Udala eite al da gastuen kargu? Ni neu, egiye esanda, eliz-kalien-eta ez naiz zezenera hurreau ere eingo, karrerak itxita dauden bitartien. Karrerak itxita, gero eta balla gehiyo... Martxa hontan sokamuturre ez da bate partehartzailie izengo.... Eta hori asko esatie dala Azpeitin!!!!
9. NI -ri erantzuna - 2002/01/24 17:10
Zezenzale hitzak hori esan nahi badu ere, eta ni neuri ere zezenak horrela tratatzeak onik egiten ez badit ere, jarri al zara inoiz pentsatzen, zezenketetarako, sokamuturretarako, etabar ez balitz izen, zezenak hazten inor etzala interesauko? Ta...zezenak orduen ze? kaput?
10. NI-ren erantzune - 2002/01/24 17:58
Zu jarri zaite bean lekuen. Nahiko al tzenuke bizitzie, zure funtziyo bakarra festa torturatzaile bateko PRINGAUE izengo balitz? Nik behintzet ez.Hortako zezenak hasi???
11. NI-ri erantzune - 2002/01/24 18:49
pentsakozu ba korridatako zezenak kriston biziye pasatzebela belardiyen etzanda ta nahi debena janez, gero 10 minututan zezenplazan sufritzeko. Ta hori ez al da hobe bizi osue 10 metro kuadrauen pasau beste hamar hi bezelakokin, azkenien urkaikoa jun da hire platerien bukatzie baino
12. Neu - 2002/01/25 00:14
Ni okupaute daonez, Neu ibilli berkoet...
Ni neu, "Ni-ri erantzune"kin ados naola esan nahiko nuke. Alare, sokamuturre eta korridak etzaixkit konparabliek iruitzen.
13. Ximela - 2002/01/25 17:35
Karrera bakoitzeko jabeak erabaki beharko du karrera itxi edo ez. Eta noski zezena "balienteentzat" bakarrik ez dela. Bakoitza bere izakeraren arabera, "balienteak" esparru baten mugituko dira arriskua asumituz, eta ni bezalako "koberdeok" beste esparru baten mugituko gara segurtasuna zihurtatuz.
14. Arauntza - 2002/01/25 23:54
Portala irikitziek batemati lagunduko bayo, baño horrek guri molestiye sortuko badiu, txikiyena izenda're... malo. Itxi ta kito. Hori da ite deuna.
Baño ez zezenien bakarrik. Hori beti ite deu, pentsatzen jarrita. Konturau al zeate ya iñok ez dula portalik irikita eukitzen? Ta garai batien berriz, danak irikita eote ziela? Lapurrek? Hori eskusie besteik ez ta gure herriyen. Zezenetan gauzak puskatzeyela? Hori re eskusie. Baazpare, geure munduen ixte gea beti.
Ni berriz, atiek irikitzin aldekue naiz. Zezena eon o ez.
15. Ni-ren erantzune berriz - 2002/01/26 13:11
Ikusten ai naiz jendiek ze gaitasun daken bean torturazaletasune justifikatzeko argumentu xinple batzuk erabilita. Zezenan tortuakin ondo pasatze badezue esan da punto, ez ibili aitzakiyekin buelataka zuen kontzientziye lasaitu asmoz!
16. Beste zezenzale bat - 2002/01/26 18:46
Amorrue emateu karrerak itxite eotiek ta geo bertakuek balkoietatik beira eotiek. Amen danak nai dau zezena ikustie!
17. 15.lagun horrentzat... - 2002/01/27 17:56
Eztet uste hemen inork esan dunik zezenan torturiekin ondo pasatzeunik, ez hartu gauzek nahi dien bezela...esan deun bakarra da, zezenketaatiken hazteiela zezenak...horrekin e ez pentsau ados naoniken. Badakigu hemen danok, eztabaida hori hemengo lerruetan aurrea emateko baino askoz zabalo dala... A ! Eta kontzientziye lasaitzeko bate berrik eztaketela garbi euki.
18. n.g. - 2002/01/28 10:59
Etzait ondo iruitzen portalak ixtie. Sokamuturre antolatzen bada kontsekuentzi guztiyekin ein ber da. Zezen zale asko dao (gehienak) portaletan, taberneta, lokaletan... babesten dana bildurreatiken, beraz hauek itxita eotie ezta bate lojikue. Nere ustez udaletxiek hau antolatzen dun momentutik seguro batekin kontabertluke eta zerbat pasatzenbada seguro honekin aurre egin. Karrerak ixten astie sokamuturre kentzen asteko pauso bat iruitzen zait.
19. Bertako bat - 2002/01/30 12:20
Sokamuturrerako tradizioa? Tradizio guztiak balekoak al dira? tradizio guztiak mantendu behar al dira? noiz arte mantendu behar ditugu "En Azpeitia sin toros no hay fiesta" bezalako babukeriak? noiz sartuko zaizkigu aize berriak herrian? ...? ...?
20. naxi - 2002/01/30 13:06
Ados egon naiteke sokamuturraren kontra bota diren iritziyekin. Baño ebidentzi bat hor dago: Azpeitiko festa denetako ekitaldi partehartzaileena da. Tortura? Tratu txarrak? Etika? Ados. Baño herriyen hain txertauta dagon ekitaldi baten aurrien, diskurtso hori baño gehiyo ber ez ote dan pentsatzen det nik... Adibidez, karrerak ixtie. Partehartzie gutxitzen badijue, iguel bide hortatik....
21. HAU BAI ARRAZOIE!! - 2002/01/30 19:14
EZ DIAT ULERTZEN BATZUN JOKAERIE, BEAIYEK HORTXE EGOTEI TUK BALKOITIK ZEZENA IKUSTEN DA BITARTIEN BEAYEN KARRERIE ITXI EGITEN DIABE. HORI NORMALA AL DA???????????????ERANTZUNAREN ZAIN EGONGO NAUK.
22. neu - 2002/01/30 22:01
or-konpon
23. Ole! - 2002/01/30 22:25
'Ole' demagoguei! Sufrimendue zezenak? Bai, baño ez torturie, bi gauze diferentiek diela. 'Ole' karrerak ixten dituzuenoi! Pasadizo bat: Sansebastianetan karrera bat itxite zaon –beste asko bezela– ta etxepe hartako bat beste karrera batien ikusi nun. Ordun ze, bestien karrerie txikitziek bost? 'Ole' tradiziyuen kontrakuei! Ta, zuek ze proposatzen dezue ba? Zer zaudete, kontra, kontra eoteatik? Zezena nun, zuek eon beste kale batien... baño, ikusi berri dezue, noiz o noiz sokie puskatzen zako ta eon karrerak irikite dauden kale batien, faborez. 'Ole', beraz, zuei danoi!
24. OLE EZ HABIL DOTORE! - 2002/01/31 18:32
ZUK DAKEZU GAITASUNE, HOLAKO LERRO GUTXITAN HORRENBESTE LERDOKEI ESATEKO!
25. ikusle xume bat - 2002/01/31 21:23
Nik, nire ikuspuntutik esango nuke Eliz kalean eta Enparan kalean karrerak irekita egon beharko luketela eta arrazoia sinplea da, Olazko amaren plazatxoan eta Errebalean hesiak egoten dira jarrita, jendeak lasai zezena ikus dezan baina zer egin lehen aipatiriko kaleetan hesirik ezean? Horregatik dira beharrezko karrerak irekita egotea, bestela inork edo gutxi batzuk ikus dezaketelako zezena kale hauetan.
26. HIIIIIIIIIIIIIIIII!!!! - 2002/01/31 21:26
EZ OTE DA HOBETO EUSKARA BATUEN IDAZTEA EZTABAIDA HAUETAN? BESTELA BAKOITZAK NAHI DUEN BEZALA IDAZTEN DU ETA............. HAU EZTEK PANORAMIE!!!
27. HIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIII!-ri erantzuna - 2002/01/31 23:59
Eta ez al da hobe euskara batuan idazteaz gain euskara onean idaztea?(hor ipinitako "hobeto" hori adberbioa da eta adjetiboa behar luke, hau da, "hobe") Zerrendillo gehiegi ez ote dagoen bazterretan!!!!!!!!
28. pitie - 2002/02/01 17:25
hemen ausarta lepo zion baina zezena lotute daonien .Zezenak solte behar du ordun ikusiko giñenan benetan zenbat zezenzale dagon.Torerorik onena lurpean dagona .
29. H.I.K. - 2002/02/02 15:49
Nire ustez karrerak beti egon behar diate zabalik. Bestetik hari zarete batzuk esaten zezena bai edo ez, jende gehienak nahi dik zezena egotea beraz mesedez errespetatu, ta gainera uste diat Azpeitiko herria saiatzen dela beste ekintzak ere jartzen zezena ez duenantzarako nahi.
30. H.I.K, zer esaten/k! - 2002/02/03 20:26
Gehienak hala nahi izetiek ez din/k esanahi ondo daola. Hitler ere gehienak hala nahi zulako iyo hunan boterea, ordun ze inberdiñau/au errespetau ezta? Patetikuek zeate batzuk benetan. Ah! ta esplikaien/k faborez azpeitiko herriye esatenanien/kanien zeinatik ai haizen hitzeiten.
31. Txintxarri - 2002/02/04 16:51
beti berdin pasatzen dek, zezena gustatzen saionai iiruitzezikok gaizki, eta etsaionai gustatzen ondo, beti igual izengoaituk, honek etzekek arregloik.Onena zezena abenidatik loiolako jardineta hematie hor etziok arazorik, arbola neikue bidien gora iyotzeko eta portalik batez.
32. H.I.K. (erantzuna 2002/02/03 20:26-ri) - 2002/02/04 18:17
Lehen puntua: Mutila nauk. Bigarrena puntua: Nik ez diat inor iraindu, haber nor den patetikoa hemen? Hirugarren puntua: Zezena ez duenak nahi ez daiela ibili, inork ez zaituzte derrigortzen ibiltzera. (Nik ez diat aguantatzen tabernatako zarata, zer egin behar diat musika kentzeko esan? ba ez, onartu egiten diat eta kitto.
33. Adar - 2002/02/04 19:01
Gaian sartu aurretik, nik ere uste dut euskara batuan idatzi behar dugula hemen, bestela zortzi mila akats egiten ari garelako. Gaian sartuta, zera: Udalak ezin al du derrigortu karrerak irekitzera? Garbi dudana zera da: horrenbeste hesi jartzeak —orain Errebalean ere jarri behar dituzte— kalte egiten diola sokamuturreko partehartzeari. Dena den, Udaleko agintarien zaletasuna kontuan hartuta, uste dut ez diela askorik axola horrek.
34. pitin - 2002/02/04 21:53
nik uste dut, gaizki idatzi harren,hobe dugula batuan idaztea.Nik ezdakin zenek asmatu dun azpeitar era txar orretan idaztea.Nik ezdakin euskaraz idasten bainan irakurriz ikasikodutela espero dut. Alegin guztia jarriko dut nire aldetik Orain mamira.Neri zezenak asko guztatzen zaizkit bainan bizik eta libre.Mundu ontara ekarri gero plazan torturatzeko ez da bidezkoa,bainan ez det uzte berdiña denik sokamuturra,miñ egiten etzaion bitartean zezenari.Zezenari miñik ez,baina jendeak ere ez dut nahi miñ artzea.orregatik karrerak zergatik ez irekita?Barkatu akatzak
35. rocki - 2002/02/06 16:38
Pitin. Ados nitxiok iri gertatzenzaikan gauza guztiakin. Niri gauza berdina gertatzenzaiak.Nik mérito handia hematen ziskiot sokamutilari arrisku handian ibiltzen direlako.
|