Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Parte hartu »  Elkarrizketak OnLine »  Ramon Irazu

 PARTE HARTU

 ORRI HAU...

 

Elkarrizketak OnLine

Ramon Irazu

  ELA sindikatuko Urola Kostako arduraduna

Bederatzi hilabete eman ditu Ramon Irazu ELA sindikatuko Urola Kostako arduradun gisa. Krisi ekonomikoko garai hauetan bere sindikatuaren ikuspegia azalduko du. Aitzol Aristorenak LAB sindikatuko Urola Kostako idazkaria azaroaren 20an egin zuen uztarria.com-en elkarrizketa digitala.

2008-12-16 - 15:30-16:30

 

 

 

Erantzundako galderak


  1. Ez al dira enpresariak krisi egoera honetaz baliatzen ari, aginduta zituzten igoera eta onurei ezetzkoa emateko. Nire lantegian sinatuta genuena eman nahi ezta dabiltza eta oraindik behintzat egoera ez da horren txarra.
       Maite

    Beti baliatu izan dira enpresariek krrisisari etikina ateratzeko, langile jendea estutzeko. <<<< 
  2. Ze proposatzeu ELAk, LABekin alderaute?
       Aimar

    Ez dakit ondo zer proposatzen duen LABek. Milagrorik ez dago : ELAk proposatzen duena zera da, Langileok antolatu egin behar dugu, indar gehiago izateko, erasoei erantzun ahal izateko, enpresaz enpresa. Inor ez dedila aprobetxatu egoera etekin gehiago ateratzeko langileoi. Eta erantzuna esan bezala, motzean antolatu beharra dago, gauza konkretuen inguruan.
     
  3. Zortzi langileko lategi txiki baten arduraduna naiz. Orain arte lan asko izan dugu, baņo irabazi oso urriak, eta egon direnak enpresan bertan berinbertitu dira. Askotan hilen bukaeran soldatak ordaintzeko dirua poltxikotik jartzea tokatzen zaigu bi sozioi. Langile danak finkoak dira. Orain pedidorik ez dagoenean: zer gomendatzen diguzu? agian: 8 lanpostuak mantzetzeagaitik ERErik ez egin, eta dirua barra-barra galtzen jarraitu eta 6 hilabete barru tallerra itxi? edo 4 lankide bidali- ordainduta- eta beste laurekin tallerra zabalik segi (ahal bada)? Zure gomendioa oso interesgarria izango zaigu.
       Jon Zubizarreta

    Enpresariek badituzue zuen sindikatoak. Guk ez dugu enpresen gestioen ardura, ez eta etekinen probetxua. Dena dela irabazi gutxi, eta gainetik sozioak dirua jartzen, enpresario ezik, aingeru goardakoak ematen duzue...
     
  4. Gauden egoeran ez al duzu uste ELA eta LABen arteko elkarlana inoiz baino beharrezkoagoa dela, bi arloaetan, sindikalean eta soberanismo bidean, gizarteak Lizarra Garaziko garaiak ditu gogoan, noizko?
       Miren

    Beharrezkoa dudarik gabe. Baina ez gara gu Lizarra/garaziko eredutik aldendu garenak.Eta Hitzarmenetan LABek gustokogoak ditu Comisiones edo beste(orain negoziatzen hasi berri den zaharren egoitzetako hitzarmena azken adibide bezala) Horrela oraingoz ezin.
     
  5. Zergaitik zuen ezetza BBK eta KUTXAren bategiteari?
       Joxe Angel

    Negoziaziorako, Euskal esparrua aldarrikatu genuen( Comisionesek duen gehiengoa langile ordezkaritzan, Madrileko KUTXAri esker dauzka)Guk euskal langileen lan baldintzak hemen negoziatu nahi ditugu, hemengo ordezkaritzarekin. Bestalde fusioaren arrazoiak, ez dute zer ikusirik bertako langileen interesekin, eta ezta ere gizartearen beharrekin. Elite ekonomikoak eta politikoak ari dira botere guneak bereganatzen, banatzen, .. Konponduko dira, ez dedila horregatik inor apuratu : PNV eta PSE ondo ematen dira gauza "garrantzitsuetan"..
     
  6. Zer iritzi daukazue kooperatibismoaz?
       miren

    Langilen boterea murritzagoa da nere ustez, sindikaturik ez da ametitzen, hasieran zituen "printzipio" haiek aspaldi ahaztu zituen. Behin Poloniako (memorian ez baldin badut okerrik)sindikatu bat jarri zen gurekin harremanetan: ea ezagutzen ahal genuen FAGOR enpresa, eta ea presiorik egiteko aukerarik ba ote genuen. Han planta bat ireki zutela, eta lan baldintza kaxkarrak zirela medio greban jarri eta ondoren enpresak grebalari guztiak kanporatu zituela esaten ziguten.Ez eskerrik asko
     
  7. 65 orduko astearen aurka dago LAB...eta zuek?
       65......

    Aspaldi ari gara 35 orduko lan astearen alde borrokatzen
     
  8. NOIZKO GREBA OROKORRA?? HOLAKO EGOERA BATEK EZ ALDU ESKATZEN GURE POLITIKUEK KUERDIEN KONTRA JARTZIE? LANGILLEK NAZKAUTA GATXEUDEK! BETI BERDIŅEK IZETIEKIN, PLATUE PAGAU BER DEUNAK! GREBA OROKORRA YA! BAZAUDEK ARRAZOIEK!
       GORKA

    Motzean erantzunak. Greba orokorra egiteko baldintzak sortu beharra zegoek, langileen konpromezua, .. eta helburu zehatz batzuen inguruan antolatu erantzuna. Ez dek gauza erreza.
     

 

Agurra


Agur guztioi. Ikusiko gaituk, borrokatzeko garaian, euskal langileen eskubideen alde, langileekin, eraikuntza nazionalean. Ez beste lekutan..

 

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak